Oharrak kategoria artxiboak

Categoría: avisos

Ibai Ikastola- Ebaluazio oharra

IbaiIkastola

Donostian, 2020ko maiatzaren 18an

Familia agurgarriak,

Aurreko gutunean aipatzen genizuen bezala Hezkuntza Sailak Hezkuntza Plana izeneko dokumentuan “2019-20 ikasturteko azken hiruhilekorako eta 2020-2021 ikasturtearen hasierarako jarraibideak“ argitaratu zituen. Eskola jarduera ez presentzialak metodologia aldatzera, programazioak birmoldatzera, gutxienezko helburuak zehaztera eta ikasleen jarraipenean egokitzapenak egitera eraman gaitu eta honekin batera, ikasturte amaierako ebaluazioa nola egingo dugun erabakitzera.

Etengabeko prestakuntza-ebaluazioaren esparruan, amaierako ebaluazio integratua egitea; urrutiko prestakuntzan zehar emandako prestakuntzak gehitzeko balioa izango luke. Kasu horretan, lehen bi ebaluazioetan lortutako emaitzak hartuko dira kontuan, horiek izango baitira azken kalifikazioa zehaztuko dutenak, eta hirugarren hiruhilekoan lortutako emaitzak modu osagarrian gehituko zaizkie.

Hirugarren ebaluazioa barne hartuko duen azken ebaluazioa egingo dugu.

Ikasturte amaierako ebaluazioan lehen eta bigarren ebaluazioetan lortutako kalifikazioak oinarritzat hartuko dira, 3.hiruhilekoan ikasleek eskuratutako lorpenak gehituko dira, modu positiboan soilik.

Errepikapenei buruz, ikasleren batek errepikatu beharko balu, lehenengo bi hiruhilekoetan oinarritutako irizpideak kontutan hartuko ditugu, eta ez du ikasle batek ere pandemia egoera honek eraginda errepikatuko.

Azalpen gehiago beharko bazenukete irakasleekin edo gurekin harremanetan jar zaitezkete.

Ondo izan,

Zuzendaritza

Ikastolatik jasotako mezua: 2020-05-18 13:05

 

Eskolaren itxiera

IbaiIkastola

Familia agurgarriak,
Larrialdi egoera honek eskatzen dituen segurtasun neurriak bermatze aldera bihartik aurrera ikastetxea itxita egongo dela adierazi nahi dizuegu. Zuzendaritza ere, irakasleak bezala, etxetik telelanean arituko gara, beraz gurekin harremantzeko emaila erabili beharko duzue:
idazkaria@ibaiikastola.eus; ikasketaburua@ibaiikastola.eus ; zuzendaria@ibaiikastola.eus

Oharra:
Hezkuntza Sailak, COVID-19k eragindako osasun publikoko larrialdi-egoeraren aurrean,
honako erabaki hauek hartu ditu:

Jantokirako bekak: Eskola jantokiak erabiltzen dituzten ikasleentzat aurreikusitako laguntzei eutsiko die Hezkuntza Sailak. Horretarako baldintzak betetzen dituzten familiek ezarritako zenbatekoa jasoko dute. Hezkuntza Sailak eskabideen zati bat ebatzi eta ordaindu du dagoeneko; oraindik jakinarazi gabe daudenek erreklamazioak egiteko beste epe bat izango dute. Ebazteke daudenak jakinarazi ondoren, beste epe bat zehaztuko da sor daitezkeen erreklamazioetarako.

Jantokiko kuotak: Familiek ez dute jantokiko kuota ordaindu beharrik izango, aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda dagoen aldian. Familiaren batek jarduerarik gabeko aldiari dagokion kopururen bat ordaindua balu, zenbateko hori itzuli egingo zaio.

Aldaketak jaso ahala helaraziko zaizkizue.
Zaindu eta gogoratu lehentasuna zuen familien ongizateak duela,
Laster arte,

Zuzendaritza

Ikastolatik jasotako mezua: 2020-03-18 12:33

Koronabirusa -Baikara informazioa

image003

IGE agurgarriak,

Dakizuenez, , martxoak 13tik aurrera , eta 15 egunez, EAEko ikastetxe guztietan (haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, lanbide heziketa eta unibertsitateak)
hezkuntza-jarduera etengo da, baita eskolaz kanpoko jarduerak ere.
Neurri honen helburua Koronabirus COVID-19aren transmisioa geldiaraztea da.
Ikastetxeak itxita egongo diren arren, irakasleek beren ohiko ordutegian egon behar dutela ezarri du Sailak, urrutiko hezkuntzarekin jarraitu ahal izateko. Gainera, ikastetxeei argibideak emango zaizkie.

Federazioetatik hurrengoa gomendatzen dugu:

  • Zuen seme-alaben ikastetxeekin eta tutoreekin harremana mantentzea.
    Posible den neurrian, saiatu zuen seme-alaben ikas ohiturei eustea,
    hezkuntza-etaparen arabera.
  • Ez utzi zuen zalantzak eta kezkak transmititzeari. Ahal dugun neurrian laguntzen saiatuko gara. Garrantzitsua da hori egitea Hezkuntza Sailera helarazi ahal izateko.

Beti bezala, ahalik eta zerbitzurik onena ematen saiatuko gara.
Edonola ere, egoera berezi baten aurrean gaude, lasaitasuna eta erantzunkidetasuna
eskatzen dituena, Eusko Jaurlaritzaren gomendioak jarraituz.
Lotura hauetan aurkituko duzue:

Baikaratik jasotako mezua: 2020-03-15  0:15

 

Eskola jarduera ez presentziala

IbaiIkastola

Familia agurgarriak,

Gaur eguerdian jaso ditugu Hezkuntza Sailburuak ikastetxeetako eskola-jarduera
presentzialari eragiten dioten erabakiak. Gutun honetan ikasleentzako arreta eta
familiekiko harremanari buruzkoak laburtuak igortzen dizkizuegu.

ETXEAN EGIN BEHARREKO LANAK:
Irakasle bakoitzak, ikasleen mailaren arabera egin beharreko lana atzo bidali zuen. Lehen
Hezkuntzan materialak irakurketa, idazketa eta matematikarekin lotuak daude.
3.zikloak euskarri digitalak erabiliko ditu. Etxean bitarteko digitalik ez badute, eskolan
paperezko bertsioa jaso ahalko dute aldez aurretik abisatuz. Kasu honetan helduak bakarrik  etortzea eskatzen da.

FAMILIEKIN HARREMANAK:
Edozein zalantza izanez gero tutoreekin harremanetan jarri ahal zarete eskola orduetan.
Banakako tutoretzak mantendu ahal izango dira bitarteko telefoniko edo digitalaren bidez,
ahal dela.

WEB ORRI INTERESGARRIAK:
Audioipuinak eta bideoak:

Euskal filmeak:  https://iparra.eus/
Matematika: https://www.thatquiz.org/es/
Mota askotako ariketak:

Simulatzailea: https://phet.colorado.edu/en/simulations/category/new

Berririk izan ahala informatuko zaituztegu,
Ondo izan,
Zuzendaritza

Ikastolako mezua: 2020-03-13 – 18:24

Higiene neurriak-Ibai Ikastola Oharra

Familia agurgarriak,

Ibai ikastolak Hezkuntza Sailaren gomendioak jarraituz higiene-neurriak indartze aldera, honako erabakia hartu dugu:

Higienizantea iritsi bitartean ikasleek eskuak xaboiarekin garbituko dituzte. Eskuak lehortzeko etxetik eskuoihal txiki bat ekarriko dute motxilan edukitzeko.

Gogorazten dizuegu ikasle bakoitzak bere paperezko mukizapiak etxetik ekarri behar dituela.

Gomendioak aldatu ahala jakin araziko zaizue.

Ondo izan,

ZUZENDARITZA

Martxoak 8- Ohar batzuk

Ikastolak bidalitako informazioa:  2018-03-06  10:47
Eguerdiko jarduerak

Guraso agurgarriak,
Martxoaren 8aren inguruan eguerdiko jardueren harira honako informazioa igorri
nahi dizuegu:

  • Musika eta mugimendua jarduera (HH4-HH5)bertan behera geldituko da.
  • Gainontzeko jarduerak ohiko ordutegian eskainiko dira ostegunero bezala.

Horrenbestez, agur.
ZUZENDARITZA

Ikastolak bidalitako informazioa: 2018-03-05  15:05

Guraso agurgarriak,
Ohar honen bidez martxoaren 8ko lanuzteen berri eman nahi dizuegu.
Lanuzteek eragina izango dute 11:00etatik 15:00ak arte, beraz arratsaldeko klaseak, eskola kirola eta autobus zerbitzuak ohikoak izango dira.

  • Eskola orduak:
    11:00etatik 12:30etara ikasleen zaintza bermatua egongo da maila guztietan.
  • Jangela:
    Ez da jangela zerbitzurik egongo.
  • Eguerdiko autobusa:
    Ohiko eguerdiko erabiltzaileek soilik erabili ahalko dute.
  • 12:30etan ikasleak jasotzera etorri beharko duzue edo oinez joan beharko dute etxera.
    11:30etatik aurrera goiko patioa irekita egongo da kotxeak sartzeko.

Horrenbestez, agur.

ZUZENDARITZA

ELURTEA-Azken oharrak

Ikastolak bidalitako informazioa: 2018-02-28  14:53 

Guraso agurgarriak,

Azkenik ohar honen bidez adierazi nahi dizuegu, Eskola kiroleko jarduerak bertan behera geldituko direla.

Adeitasunez,

ZUZENDARITZA eta KIROL ARDURADUNA

Ikastolak bidalitako informazioa: 2018-02-28  12:35 

Guraso agurgarriak,
Oraingoan adierazi nahi dizuegu autobus zerbitzurik egongo ez denez, eskolara
datozen haurrak oinez bueltatu beharko dutela etxera edo zuek jaso beharko dituzuela
16:45etan eskolan.
Mesedez kotxez igotzen hasi baino lehen ziurta ezazue errepidearen egoera ezbeharrik
gerta ez dadin.
Adeitasunez,

ZUZENDARITZA