Familia agurgarriak,
Ibai ikastolako jangelako langileek, erantsitako komunikatua ikastolako familiei helaraztea eskatu digute.
Besterik gabe, agur bero bat,
Ibai Ikastolako Ikasleen Guraso Elkartea
2019-01-23 16:25
Guraso/tutore agurgarriak:
Kaixo,
Ibai Ikastolako Guraso Elkartetik, Ibai Ikastolak antolatu duen “Teknologia berrien arriskuak” izeneko hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu.
Xabier San Sebastián psikologoak (Orain Prebentzio Taldea) eskainiko duen hitzaldia otsailaren 6an (euskaraz) eta 7an (gazteleraz) ospatuko da arratsaldeko 18:00etan Ikastolako liburutegian, eta LH-ko 5. eta 6. mailako ikasleek jasoko duten formakuntzarekin hertsiki lotua egongo da.
Berbaldiaren helburua, ikasleekin eta beren familiekin teknologia berriei buruzko hausnarketa egin eta hauen erabilera egokia bultzatzea da.
Bi hitzaldi egiteko aukera izango dugu, bat euskaraz eta bestea gazteleraz. Hala ere, hau hala izateko, guraso kopuru minimo bat izan beharko dugu hitzaldietan. Beraz, etortzeko asmoa baduzue, eskertuko genizueke ondorengo formularioa betetzea.
Etorriko den pertsona kopurua aztertu ondoren, azken ohar bat jasoko duzue izango diren hitzaldiak baieztatzeko.
Zuen interesekoa izango delakoan,
Ibai Ikastolako Guraso Batzordea
Oharra: Egun horretan Ikastolan aparkatzeko aukera izango duzue. Ikastolak bidalitako informazioa: Guraso agurgarriak, Musikenen, datorren apirilaren 25ean, asteazkena, 19:30etan egingo den doako kontzertu didaktikorako 100 gonbidapen ditugu. Kontzertuak ordu bete iraungo du gutxi gora behera eta 8 eta 12 urte bitarteko ikasleei dago zuzendua. Haurrak helduekin joan ahalko dira. Hari laukote bat, haize boskote bat, piano bat, perkusio eta dantza talde bat eta euskaraz arituko den hizlari bat izango ditugu bertan. Ikasle bakoitzak gehienez 4 sarrera eskuratu ahalko ditu. Sarrerak astelehenetik aurrera idazkaritzan jaso ahalko dituzue. Agur bero bat, Zuzendaritza Guraso agurgarriak, Euskadiko Eskola Kontseiluak hezkuntzaren alorrean egindako ikerketa baten ondoren, eskoletan dagoen kohesio eta berdintasuna hobetzeko sinadura bilketa bat hasi berri du. Honi buruz gehiago jakin edota zuek ere sinatu nahi izanez gero, https://www.ilpeskolainklusiboa.eus/es/ webgunera sartzerik besterik ez duzue. Ikastolako idazkaritzan ere eskuragarri izango dituzue sinatzeko orriak. Adeitasunez, IGE Hirurak martxoaren 24tik apirilaren 8ra zabalik egongo dira, egunero, eta, gainera, gune bakoitzak astean bi egunez haurrei eta familiei zuzendutako ekintza berezi ugari antolatu ditu. Beraz, larunbatetan izan ezik, egunero egongo da jarduera bereziren bat. Guztiak euskaraz izango dira eta sarrera librearekin lekuak bete arte. Eskaintzak aisialdia, kultura eta ingurugiroa uztartzen ditu. Bertan, hiriko historia, haur eta gaztetxoentzako tailerrak, jokoak, ipuin kontaketak, txotxongiloak eta abar bildu dira. Urgulleko Historiaren Etxeak (Motako Gazteluan) jarduerak hasi baino egun batzuk lehenago zabalduko ditu ateak publiko guztiarentzat, martxoaren 21ean. Bertan, Donostiari begira erakusketa dago. Erakusketa bisitatzeaz gain, nahi duenak aukera du taldeentzako tailerrak eta bisita gidatuak ere lotzeko. Bi ibilbide hauek proposatzen ditu museoak: Urgull Mendia ezagutuz eta Historiaren etxea. Taldeentzako bisita gidatu horietan izena emateko edo informazio zabalagoa eskatzeko hauek dira bideak: 943 48 15 47 / stm.urgull@gmail.com Historiaren Etxean, erakusketaz gain, haurrentzako jarduerak ere egongo dira ostiraletan eta igandetan. Bestalde, Liburutegian (Damen Baterian) haurrentzako liburu dibertigarrien eskaintza ugaria eta ordenagailuak daude, eta interneten nabigatzeko aukera. Donostia Kultura txartela dutenek maileguan eraman ditzakete liburuak eta hiru asteren buruan Alderdi Ederreko liburutegian itzuli. Eskaintza osatzeko, astelehen eta ostegun arratsaldeetan haurrei zuzendutako ekitaldiak ere izango dira. Natur Txokoa (Gobernadorearen Baterian) Urgull mendiko ingurumen ikasgela da, eta Cristina Enea Fundazioak kudeatzen du. Bere helburua da ingurumen aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez. Haurrentzako tailer eta jarduera sortzaileak antolatuko dira arratsaldero eta, gainera, astearte eta asteazken arratsaldeetan jarduera bereziak egongo dira.” Guraso agurgarriak, Horrenbestez, agur. Guraso agurgarriak, Horrenbestez, agur. ZUZENDARITZA “KONTSUMOBIDE JOLASEAN”tik jaso dugun informazioa eransten dugu: Aste santua eta Pazkoa 6-12 urte bitarteko pertsonentzat Doako tailerrak Izen ematea: martxoaren 21era arte Bi txanda: martxoaren 26tik 28ra eta apirilaren 3tik 6ra (10:00etatik 13:00etara) Zarategi pasealekua 82-84 atz. Intxaurrondo (Donostia-San Sebastián) Deitu: 943 02 25 90 edo idatzi: formacion-guipuzkoa@kontsumobide.eus BAIKARAtik jaso dugun informazioa: Hirukide elkarteak antolatuta Martxoak 6an Donostian izango den hitzaldi interesgarri baten informazioa bidaltzen dizuegu. Online-jokoa, kirol-apustuak eta substantziarik gabeko bestelako mendekotasunak adingabeen artean. Nola prebenitu familiatik bertatik? HIZLARIA: Psikologian Doktorea eta Deustuko Unibertsitateko Psikologia Irakasle Aiete Kultur Etxean, Martxoak 6. 19:00 DOAKO SARRERA. JESARLEKU KOPURU MUGATUA Informazio gehiago: hirukide@hirukide.com
Ibaetako San Tomasak-Abenduak 16
MUSIKENEN KONTZERTU PEDAGOGIKOA
Sinadura bilketa
ASTE SANTURAKO PLANA: Urgullen zenbait jarduerak
Martxoak 8- Ohar batzuk
Ikastolak bidalitako informazioa: 2018-03-06 10:47
Eguerdiko jarduerak
Martxoaren 8aren inguruan eguerdiko jardueren harira honako informazioa igorri
nahi dizuegu:
ZUZENDARITZAIkastolak bidalitako informazioa: 2018-03-05 15:05
Ohar honen bidez martxoaren 8ko lanuzteen berri eman nahi dizuegu.
Lanuzteek eragina izango dute 11:00etatik 15:00ak arte, beraz arratsaldeko klaseak, eskola kirola eta autobus zerbitzuak ohikoak izango dira.
11:00etatik 12:30etara ikasleen zaintza bermatua egongo da maila guztietan.
Ez da jangela zerbitzurik egongo.
Ohiko eguerdiko erabiltzaileek soilik erabili ahalko dute.
11:30etatik aurrera goiko patioa irekita egongo da kotxeak sartzeko.
Kontsumobide Jolasean Aste santua eta Pazko astea
Gurasotasun positibo hitzaldiak Hirukide
Titularra. Psikologia eta Osasun arloko Deusto Psych I+D+i unitate
klinikoko Haur eta Gazteen sailaren arduraduna. Adingabeen eta
nerabeen “substantziarik gabeko mendekotasunen” arloko aditua