Jangela batzordekideok Ikastolako arduradunarekin elkartzen gara seme-alaben eragina izan dezakeen hainbat gairi buruz hitz egiteko: finkoak eta aldi ikasleak, nola natolatu bazkaltzeko txandak, jangelako arautegia, egiaztatzeko monitore ratioak , sor daiteken arazoak….
Zerbitzu hau Hezkuntza Sailetik zuzenean kudeatzen da. Gaur egun, AUSOLAN enpresak ematen du zerbitzua gure ikastolan .
Beste intereseko informazio batzuk jarriko ditugu:
- Menuak hiruhileko bakoitzaren hasieran banatuko dira
- Haur Hezkuntzan, 2-3 urte bitarteko haurren gurasoei astero txostena bidaliko zaie
- Beste mailetan hiru hilabetean behin bidaltzen dira informeak. Arazoak izango balira (gaizki bazkaltzen badu edo portaera txarra izaten badu…), gurasoei ohartaraziko litzaieke, telefonoz edo ohar baten bidez.
- Bai monitore kopurua eta euren lan denbora oso juxtu da eta bere helburu nagusia da,gure seme-alabak asetzeko,. Beraz, informazio gehiago edo elkarrizketaren bat egin behar baduzue, familiek jangelako arduradunarekin harremanetan jarriko dira eta berak erabakiko du noiz elkartu.
Ordainketa eta kuotak
- Monitoreak, sukaldeko langileak eta janariaren kostea kuota barruan dago
- Hileko kuota ordaindu behar da banketxe baten bitartez
Jangelako txandak:
Ibai Ikastolan bi jangela ditugu eta bi txandatan bazkaltzen da:
- 1go txanda (12: 30-13: 20): LH2 artekoak
- 2. txanda (13: 20-14:10): LH3 eta LH6 bitartekoak
Bestelakoak
Haur hezkuntzakoek izenarekin mantal bat ekarri behar dute jangelara. Lehen hezkuntzan mantalik ez da erabiltzen, baina familiaren bat beharrezkoa aurkitzen badu, arazorik gabe ekarri ahal izango da.
Aldikakoei zerbitzuaren erabilpena errazteko eta janaria ez botatzeko, ikastolan bazkalduko ez badu, eskertzen da denborarekin ohartaraztea bai jangelako arduradunari bai bere tutoreari.
Edozein zalantzarekin bidali mail bat.