Ekonomia eta administrazio

Ekonomia eta administrazio batzordea

Ibai ikastolako guraso elkartea irabazteko askorik gabe ikastolako gurasoek ordaindutako kuotei esker mantentzen den elkartea da. Batzorde honek beste zenbait batzorderekin batera, eta noski ikastolarekin elkarlanean, hainbat ekintza egiteko lehentasunak jartzen ditu.

Ekonomia eta administrazio batzordearen eginkizunak hurrengoak dira:

  • Familiek kuotak ordaindu dituzten gainbegiratu.
  • Hainbat Administrazio Publikok ematen dituzten diru languntzak kudeatu, esate baterako Eusko Jaurlaritzak edo Donostiako Udalak ematen dituenak.
  • Ikastola baliabide materialekin hornito, horrela gure seme-alaben prestakuntzan eta hezkuntzan lagunduz.
  • Batzar Orokorrean aurkeztuko diren gastuen eta diru-sarreren aurrekontuak eta urteko kontuak egin.
  • Elkarteak egiten dituen bilera eta bastaren aktak jaso

Azaletik, gastuak horrela banatzen dira:

  • %35 eskolaz kanpoko ekintzetarako: abesbatza, euskal dantza, judoa, zeramika, antzerkia…
  • %30 kirol ekintzetarako: entrenatzaileak, garraioa…
  • %20 irteeretarako: eguneko txangoak (bisitak, ikasturte bukaerako irteera…), zenbait egunetarako irteerak…
  • %5 eskola-materialerako: koadernoak, errotulagailuak…
  • %10 beste gastuetarako: kudeaketa, aseguruak, ikastolako eta Gabonetako festak..

Gure elkarteak duen ezaugarria eta positiboa deritzoguna, kuota solidarioa izenez ezagutzen dena da. Hau, ikasle bakoitzak, egiten dituen irteera edo ekintzak kontuan izan gabe, ikasturtero egiten duen diru ekarpen uniformea da. Hau da, lehen ikasturteetan ekintza gutxiago izaten badituzte ere, hurrengo ikasturteetan gehiago izaten dituzte.
Hau oso onugarria gertatzen ari da, horrela, ikasleek irteera edo ekintza bakoitzean ditu koputu gehigarririk ordaindu gabe eskainitako ekintza guztietan parte har dezakete. Gainera talde koopurutsuak izanik baliabideak hobeto aprobetxatu daitezke.