Ikasleen Guraso Elkarteko Eguerdiko Jardueren Batzordetik, haurrek eguerdian egiten dituzten jardueren antolaketaz arduratzen gara. Jarduera hauek aurrera eraman ahal izateko, haur bakoitzak hilabetean ordaintzen duen kuotaren portzentaje bat batzorde honetara bideratzen zaio. Presupuestoaren arabera, jarduera eskaintza antolatzen dugu eta baita monitoreen kontratazioa ere.
Ekintza kulturalen eskaintza indartzea bilatzen dugu, ikasleen heziketa integrala osatzeko. Beraien denbora librearen antolaketan lagundu eta ikastetxearekiko erlazioa indartzea, ikasleak euskaraz erlazionatzea, sormena sustatzea, adierazteko ahalmena, taldeko lana, ondo pasatzea eta erlaxatzea da eguerdiko jardueren helburua.
Jarduera hauen aukeraketa egiteko, guraso eta ikasleei galdeketa baten bitartez ematen dizkiguzuen iritziak kontutan hartzen ditugu. Jarduera hauekin bilatzen duguna, ordu lektiboetan lantzen ez diren balore eta gaitasun berriak garatzea da.
Ekintza hauen helburua kontutan izanik, haurren nahia errespetatzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Behartu gabe joan daitezela, egiten ari diren jardueraz guztiz disfrutatu dezaten.
Izen emate orria, gurasoei maiatzan bidaltzen zaizue. Oso garrantzitsua da guretzat izen emate orri hau betetzea eta gure eskura iristea. Ikasle kopurua jakitea funtsezkoa baita taldeen eta monitoreen antolaketarako.
- Koroa: Donostiako Orfeoiaren eskutik zuzendua. 3.mailatik 6.mailako ikasleei zuzendua. Astean 50 minutuko 2 saio egiten dira. Helburua: Abesten ikastea eta taldean musikarekin eta musikaz gozatzen ikastea da. Haurrengan musikarekiko maitasun, jakin-mina eta interesa sustatzea da.Emanaldiak:
- Ikastolako jaialdian (ekainen)
- Orfeoiak antolatzen dituen beste hainbat kontzertutan (Gabonetan, ikasturte bukaeran, e.a.)
- Judo: Judoko Gipuzkoako Federazioaren laguntzaz..
1go mailatik 4.mailako ikasleei zuzenduta dago. Astean behin, 50 minutuko saioak izango dira. Kimonoaren erabilera derrigorrezkoa da saioetan parte hartu ahal izateko.
Konfiantza, talde – lana eta besteekiko errespetua lantzen dira. Erorketak eta mugimenduen koordinazioa lantzea, gorputza ezagutzea eta indarra neurtzen ikastea dira helburu ere.
Ikasketa, joko desberdin bitartez eta txapelketetan parte hartuz garatzen da.
Erakustaldia:- Ikasturte bukaeran antolatzen den eskolarteko txapelketan parte hartzeko aukera dute. Indibiduala eta borondatezkoa da.
- Euskal dantza: 1go mailatik 4.mailako ikasleei zuzenduta dago. Astean behin, 50 minutuko saioak izango dira.
Gorputz eta buruaren arteko koordinazio naturala garatzen laguntzeko duen gaitasuna da dantzaren ezaugarririk nabarmenena. Bakoitzak berekiko duen konfiantza indartuz. Dantzaren bitartez, giharrak indartzen dira eta koordinazio zentzumena lantzen da sekuentzia aerobikoen bitartez.
Euskal dantzaren bitartez, haurrek euskal kulturako dantza herrikoiak ezagutu eta dantzatuko dituzte.
Emanaldiak:
- Ibaetako festetan (martxoan)
- Kurtso bukaerako ikastolako festan (ekaina)
- Zeramika: 2. mailatik 6. mailako ikasleei zuzendua dago eta astean behin, 50 minutuko saioak dira.Motrizitate fina lantzea eta forma, bolumena eta kolorea bezalako oinarrizko kontzeptuak landuz ekoizpen desberdinak lortzen dira. Umeak, uki daitekeen gai honen bitartez, bere barneko nahiz kanpoko mundua menderatzeko sentimendua piztuko du; izan ere, zapaldu, batu, luzatu, maneiatu eta erraz landu daiteke. Horretaz gainera, jarduera kooperatiboan aritzeko aukera izango dute, lehiakortasuna alde batera utzita.
Haurrek asko disfrutatuko dute, bai eskolako jardunekin, baita amaitutako lanak etxean ikustearekin ere.
- Antzerkia: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendua. 50 minutuko saioak izango dituzte astero.
Asko dira antzerkiaren ekarpenak, hala nola: haurraren auto-estimua areagotzen du; errespetuz aritzen ikasiko dute; taldeko-elkarbizitza landuko dute; beren sentipenak ezagutu eta kontrolatuko dituzte; diziplinaz jabetuko dira eta baita lan irmotasunaz ere; jendaurrean moldatzen ikasiko dute. azkenik,euskara ere indartuko da.
Emanaldiak:
- Ikastolan beste ikasleen aurrean
- Ikasturte bukaerako emanaldian (ekaina)
- Dantza modernoa: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendua. 50 minutuko saioak izango dituzte astero.
Dantza modernoaren bitartez, haurrek sormenerako gaitasuna ikasi eta garatuko dute. Era berean, sasoi onean jartzen eta egungo erritmoak dantzatzen gozatuko dute.
Koreografiaz baliatuz ondorengoak suspertuko dira: gorputz adierazpena, koordinazioa eta mugimenduaren armonia, malgutasuna, bizkortasun fisiko eta mentala, eta talde-lana.
Emanaldiak:
- Ikastolan beste ikasleei.
- Kurtso bukaerako festa egunean.
Programa ikusteko sakatu hemen
- Gorputza eta mugimendua: 4 eta 5 urteko haurrei zuzendua dago eta astean 50 minutuko 2 saio egiten dituzte. Ikasleek hiru jarduera desberdin lantzen dituzte, bat hiru hilabete bakoitzean.
- Adimen emozionala: Helburua: Jolasen bitartez norberaren eta ingurukoen emozioak identifikatzen ikastea eta sentimenduak adierazten ikastea.
Edukiak: Oinarrizko emozioen ezagutza eta identifikazioa. Emozioen adierazpena. Egoeren aurrean ematen diren erantzunak ezagutu eta landu. Jolasen, ipuinen eta irudien bitartez emozioak landu. - Gimnasia dibertigarria:Helburua: jokoen bitartez gorputzeko oinarrizko gaitasunak garatzea du helburu.
Edukiak: gorputz atalak lantzea ,aldebiko lana, erritmo eta musika , koordinazioa eta espazioaren kokapena . Tresna hauek lantzea: pilotak, sokak, zapiak, e.a. - Musika eta Mugimendua:Helburua: erritmoak, doinuak eta koreografiak landu. Instrumentu musikal ezberdinekin manipulazio eta esperimentazioa.
Edukiak: Erritmoa eta musika. Gorputz atalak lantzea, aldebiko lana , koordinazioa , adierazpena , erlaxazioa eta arnasketa.
- Adimen emozionala: Helburua: Jolasen bitartez norberaren eta ingurukoen emozioak identifikatzen ikastea eta sentimenduak adierazten ikastea.
Programa ikusteko sakatu hemen