Istripu aseguruak

¿Zer da istripu asegurua? Istripu aseguruak erantzunkizun zibileko aseguruarekin dituen ezberdintasun nagusiak.

Istripu aseguruak, burutzen ari garen ekintza batean istripua gertatzen bada, izandako erreskate gastuak, heriotza kalte-ordainak..etab. ordaintzen ditu (polizan zehaztasun guztiak azaltzen dira)
Erantzunkizun zibileko aseguruak, berriz, hirugarren bati eragindako kalteak konpontzen ditu. Ibai gurasoak erantzun zibileko asegurua badu, eta aseguru horrek Ibaigurasoak antolatutako ekintza guztiei erantzuten dio.
Hona hemen bi adibide:

  • Futbolean ari garela kotxe bateko kristala hautsi egiten dugu -Ezbeharrari erantzunkizun zibileko aseguruak erantzun beharko luke-.
  • Mendizale bat galtzen da eta 112koek erreskatatu behar dute -kasu honetan erantzunkizun zibileko aseguruari legoke- kontutan izan behar dugu erreskate lanetan helikoptero bat behar bada gastuak 8.000€-koak izan daitezkela.

¿Nork behar du Istripu asegurua?

  • Ekintza arriskutsu bat burutu behar duen edozein pertsonak (mendi irteerak, eskia… besteak beste)

Multikirola egiten duten 3., 4.,5. eta 6. mailako ikasleek istripu asegurua badute, eta aseguru horrek mendi irteeretan gertatutako ezbeharrei erantzungo luke. Gainontzeko ikasleek eta familiakoek ez dute asegururik (salbuespena izan daiteke mendian federatutakoak)

¿Zer da Ibaigurasoak eskeintzen duen istripu asegurua?

Antolatuko diren mendi irteera eta txangoei erantzungo duen asegurua da. Ekintza egun batekoa bada, aseguratuta egoteko 2,5€ ordaindu beharko dugu.

Ibaigurasoak antolatzen dituen ekintza bakoitzean aseguru hau izateko aukera emango du. Kontratatzeko dagokion txantiloia (izen abizenak eta NAN idatzi behar da) bete beharko genuke eta ordainketa egin.