Kirola arautegia

  1. Izena emateko epeari buruz ohar baten bidez informatuko ditugu guraso guztiak. Aipaturiko epea luzaezina izango haur kopurua garrantzitsua bait da taldeak eta begiraleak antolatzeko. Esandako epeaz kanpo ez da eskaerarik onartuko lekurik ez badago. Era berean, ezinbestekoa da eskola kiroleko araudia idatziz onartzea izena eman ahal izateko.
  2. Entrenamendua bukatzean haurrak ikastolan edo entrenatzen duten lekuan jaso
    beharko dira. 3. Mailatik gorakoak bakarrik joan daitezke eta horretarako, izen
    emateko orrian gurasoen baimena eskatuko da. 2. Mailakoak ezin dira bakarrik joan
    eta beti heldu batek jasoko ditu. Jaso gabe gelditzen badira, kirol koordinatzaileak
    gurasoei deituko die eta ezin badu beraiekin hitzegin, Udaltzaingoa deituko da azken
    neurri moduan. Jasotzeko orduan aldaketarik balego, ohar baten bidez jakinaraziko
    zaio begiraleari.
  3. Ikasturte hasieran taldeko arropa utziko dugu partiduetan eta behar diren ekintzetan erabiltzeko. Kirol arropa IGE-rena da. Kurtso hasieran fidantza ordaindu beharko da
    jasotzeko eta ikasturtean zehar erabiltzeko. Arropa zaindu egin behar da eta garbituta itzuli beharko da kurtso bukaeran.
  4. Maila bakoitzeko entrenamenduen egunak eta ordutegia ohar baten bidez jakin
    araziko dirara izen emate orriarekin batera. Eskola kirolean izen ematerakoan kontuan hartu bi entrenamendu saiotara etorri behar dela baita partidura ere (6.mailan errendimenduan parte hartzen dutenak entrenamendu bakarra egiteko aukera dute)
  5. Beharrezkoa izango da izena ematearekin batera telefono zenbaki bat jartzea behar
    izanez gero kirol koordinatzailea harremanetan jartzeko. Seme-alabei buruzko edozein gauza edo gertaera komentatzeko kirol koordinatzaileekin harremanetan jarriko dira eta honek, behar izanez gero, Kirol komisioan aurkeztuko du.
  6. Norbaitek ekintza batetara joateari utzi nahi badio, idatziz eskatu beharko du. Idatziak gurasoen sinadura izan beharko du eta begiraleei zuzendua joango da. Haurrak behin baino gehiagotan esaten badu ez duela jarraitu nahi baina idatzia ekartzen ez badu, gurasoei deituko diegu.
  7. Haurrak ekintzetan interesik erakusten ez badu eta ondo egoteko ahaleginik egingo
    ez balu, gurasoekin hitz egingo dugu. Berdin jarraitzen badu, batzordeak haurra
    ekintzatik kanpo utzi ahal izango du.
  8.  Jarduerako hizkuntza bakarra euskara izango da.
  9. Puntualitatea ezinbestekoa da. => Partiduan jokatzen dituen minutuen kopuruan eragina izan dezake.
  10. Entrenamenduan zehar ezin da ezer jan (txikleak, bokatak…). => Ez du parte hartuko jaten ari diren bitartean den bitartean.
  11.  Kiroletarako arropa egokia beharrezkoa da. Era berean entrenamendu ostean  erropaz aldatu eta dutxak erabiltzeko gomendioa egiten dizuegu hoztu ez daitezen, batez ere eguraldiak laguntzen ez duenean.  =>  Kirolerako arropa egokia kartzen ez duenak ez du entrenamenduan parte hartuko.
  12. Materiala zaindu eta kirol jarduerak amaitzean jasotzen lagunduko dute. => Norbaitek erabilpen oker baten ondorioz zerbait puskatu edo galtzen badu, ordaindu beharko du edo berria ekarri beharko du.
  13. Jarrera ona eta errespetuzkoa izango dute taldekieekin, begiralearekin eta
    koordinatzailearekin. => Lehenengo aldian, idatzi bat etxera bidaliko dugu gurasoen sinadurekin bueltatzeko. Joera errepikatzen bada, bigarren idatzia bidaliko da eta denbora batez taldetik kanpo gera daitezke. Berriro gertatuz gero, batzordeak haurra ekintzatik kanpo utz dezake.
  14. Partiduetan beti errespetuzko jarrera erakutsiko dugu taldekideekiko, aurkariekiko  eta epailearekiko (isekarik ez, garraxirik ez…). => Partiduan jokatzen dituen kopuruan eragina izan dezake.
  15. Partidu egunetan ikastolako jantzia eraman behar da eta partidua baino ordu erdi lehenago bertan egongo gara gure taldekide eta begiralearekin bildu eta berotze ariketak egiteko. => Partiduan jokatzen dituen minutuen kopuruan eragina izan dezake. Jantzia eramaten ez duenak ez du partiduan parte hartuko.
  16. Entrenamendu eta partiduen emaitzak kiroltasunez onartuko ditugu. => Lehenengo aldian, idatzi bat etxera bidaliko dugu gurasoen sinadurekin bueltatzeko. Joera errepikatzen bada, bigarren idatzia bidaliko da eta aldi baterako taldetik kanpo gera daiteke haurra. Berriro gertatuz gero, Batzordeak haurra ekintzatik kanpo utz dezake.
  17. Emaitzak garrantzirik ez duen arren BETI gogo biziz saiatuko gara ( beti ere joko arauen barnean). => Begiraleak horrela erabakitzen badu partiduetan parte hartuko du edo ez.
  18. Haurrak patiduetara eramatean beharrezkoa da. Gurasoek ezin dutenean beste taldekideren batekin joatego ahalegina egingo dute gurasoek. => Partidu askotara huts egiten duten jokalariak taldetik kanporatzeko eskubidea gordetzen du kirol batzordeak.
  19. Entrenamenduetara eta partiduetara ez etortzeak idatziz jakin araziko dira kirol
    koordinatzaileari  => Hurrengo ikasturtean eskola kirolean onatzeko eskubidea gordetzen du kirol batzordeak.