Hemen dituzue antolatuko diren ekitaldi ezberdinen datak.
Data | Jarduera |
Martxoak 2
DANBORRADA |
Ibai ikastolako 5. eta 6. mailako haurrek Auzoko danborradan parte hartuko dute. |
Martxoak 4 DANTZA MODERNOA |
Auzoko jaietan, frontoian, arratsaldeko 16:30etan, ikasleek dantza modernoko saioa eskeiniko dute. |
Martxoak 23 Marzo ABESBATZEN EMANALDIA MUSIKENEN |
Ibaeta, Luberri eta Ibai ikastolako abesbatzen emanaldia ikusteko aukera izango duzue MUSIKENEn. Ibai Ikastolako 50. Urteurrenaren kantaren aurkezpena. Inf. Gehiago |
Apirilak 15 Abril MENDI IRTEERA |
Ikastola inguruan antolatutako mendi irteera. Informazio gehiago, hemen |
Apirilak (zehaztu gabeko data) PRENTSAURREKOA, LIBURUAREN AURKEZPENA |
50. Urteurrenaren inguruko prentsaurrekoa. Bertan Ibai ikastolako historia jasotzen duen liburua aurkeztuko da. |
Maiatzak 19 IKASLE-IRAKASLE-LANGILE OHIEN BAZKARIA |
Ikasle, irakasle, langile ohien bazkaria Ibaetako frontoian. Ondoren kontzertua EGAN taldearen eskutik. |
Maiatzak 31 eta ekainak 2 IBAI IKASTOLAKO FESTA |
Urtero egin izan dugun bezela, aurten ere, eta 50. Urteurrena ixteko, maiatzaren 31 eta ekainaren 2an urte amaierako Ibai Ikastolako Festa ospatuko dugu. |
Ekitaldi bakoitzaren inguruko informazioa, dagokion momentuan era zehatzago batean
banatuko da.
Besterik gabe, jaso ezazue agur bero bat.