Kultura eta Jaiekin lotuta dagoela eman arren, batzorde berezi bat dugu honetarako. Gure danborradak lan handia ematen digu eta dena ondo antolatzeko nahiago dugu hau bereiztea.
Gure Ikastolako Danborradan LH2, LH5 eta LH6. mailako umeek parte hartuko dute. Maila hauetako nahiko ume izango ez balitz, LH4 mailakoek ateratzeko aukera izango lezakete
Konpainiak izango ditu Danbor Nagusia, danborrak, danborren kaboa, upelak, upelen kaboa, gastadoreak, banderaria eta kantinerak.
Gastadoreak eta kantinerak LH2koak izango dira. Besteak LH5 eta LH6koak
Danborradan parte hartzeko kuota bat ordaindu beharko da. Kopurua Komisioak erabakiko du une horretako behar ekonomikoen arabera edo aurreikusten diren gastuen arabera. Diru hori Konpainiako mantentzeko erabiliko da (jantzi eta osagaien konponketarako, garbitzetarako edo behar diren beste gauzetarako).
Entsegu egunak eta orduak ohar baten bidez komunikatuko dira eta Web orrian jarriko dira. Beharrezkoa da etortzea.
Batzorde honetakoek entseiuez, jantziak frogatu eta emateaz, materiala antolatzeaz eta beste antolaketez arduratzen gara
Gure lan handiena Urrian hasten da eta, normalean, otsailean bukatzen da.
Gure seme-alabak Donostiako Danborradan ateratzeko zuen laguntza behar dugu.
Laguntzeko prest bazaudete komenigarria izango litzateke orain egiten ari garen entseiu batera azaltzea edo gure barneko bilera batera etortzea hobeto ezagutzeko zein den lana eta erreleboa errazago egiteko.