Zer da IGE

Ikasleen gurasoek sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea gara. Elkarte honek gurasoen partaidetza bermatzen du Ibai ikastolako ikasleak diren beren seme-alaben heziketan.
Era berean, sortzen diren arazoetan parte hartzen du konponbideak bilatzeko.

Zuzendari-batzordearen ardura gure seme-alaben heziketarako onuragarriak izan daitezkeen ideiak eta ekimenak martxan jartzea da.
Gaur egun, batzordean parte hartzen edo laguntzen duten pertsonak honako hauek dira:

  • Lehendakaria: Oihana Santolaria
  • Lehendakariordea: Alaitz Olaizola
  • Idazkaria: Idoia Saldise
  • Diruzaina: Jon Morandeira
  • Batzarkideak:  Miren Butrón, Minerva Indaberea ,  Feli Sanz

Hauez gain, badira beste pertsona batzuk ere eskaintzen ditugun jarduerak aurrera eramateko laguntzen dutenak. Beti behar da prestu dagoen jendea, beraz, laguntzeko aukerarik baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.