III mahai ingurua: Kazetaritza vs Kirolariak

Kaixo,

Datorren asteazkenean, urtarrilak 25, Lugaritzeko kultur etxean antolatu dugun mahai ingurura gonbidatu nahi zaituztegu. Ikastolako guraso elkarteak aktiboki parte hartu du ekitaldi hau antolatzen beste ikastetxe batzuekin batera, beraz, ea guztion artean aretoa betetzea lortzen dugun.

Dokumental baten proiekzioak eta mahai inguru batek osatzen dute ekitaldia, bertan, kirolak eta kazetaritzak duten elkarbizitzaren argi-ilunak aztertzen saiatuko gara gaian adituak direnekin.

Gonbitea egina dago eta joaterik ez baduzue lagungu ahalik eta gehien zabaltzen.

Bertan itxaroten zaituztegu.

Ibai ikastolako kirol batzordea.

Ikusi kartela

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude