Eskax-Artikutza-Eskax 11,790 km
Noiz: 2018 Irailaren 30an.
Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00etan eta 10:55etarako Artikutzako sarrerara iristea espero dugu. Kotxeak aparkalekuan utziko ditugu,aparkaleku guztia gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.
Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Ibilbidea erreza haurrekin egiteko. Behin sarrera pasata, 400 metroetara ezkerreko bidea hartuta abiatuko gera basoan zehar. Artikutza herrira iritsiko gera eta han deskantsu bat hartu ondoren, basoan barrena sartuko gera berriro hasierako aparkalekura iritsi arte.
Mapa/Ibilbidea:
Nola joan Artikutzara: https://goo.gl/maps/HUZbF8HNx6J2
Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko segurua daukate.