Udalak abisua pasa digu oraintxe: GAUR eta BIHAR goizean EZINGO DIRA ESKAILERAK ERABILI. Gaur, eskaileretatik jaisten diren ikasleak, aldapatik jaitsiko dira irakasle batzuen laguntzaz. Barkatu eragozpenak.
Ibai Ikastolako Guraso Elkartetik, Ibai Ikastolak antolatu duen “Teknologia berrien arriskuak” izeneko hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu.
Xabier San Sebastián psikologoak (Orain Prebentzio Taldea) eskainiko duen hitzaldia otsailaren 6an (euskaraz) eta 7an (gazteleraz) ospatuko da arratsaldeko 18:00etan Ikastolako liburutegian, eta LH-ko 5. eta 6. mailako ikasleek jasoko duten formakuntzarekin hertsiki lotua egongo da.
Berbaldiaren helburua, ikasleekin eta beren familiekin teknologia berriei buruzko hausnarketa egin eta hauen erabilera egokia bultzatzea da.
Bi hitzaldi egiteko aukera izango dugu, bat euskaraz eta bestea gazteleraz. Hala ere, hau hala izateko, guraso kopuru minimo bat izan beharko dugu hitzaldietan. Beraz, etortzeko asmoa baduzue, eskertuko genizueke ondorengo formularioa betetzea.
Etorriko den pertsona kopurua aztertu ondoren, azken ohar bat jasoko duzue izango diren hitzaldiak baieztatzeko.
Zuen interesekoa izango delakoan,
Ibai Ikastolako Guraso Batzordea
Oharra: Egun horretan Ikastolan aparkatzeko aukera izango duzue.
Igandeko mendi irteera bertan beher utziko dugu. Eguraldi txarra egingo du eta. Hurrengo arte! (2019-01-12)
Azken informazioa: 2019-01-12
Noiz: 2019 Urtarrilaren 13
Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00etan eta 10:15etarako Lasartera iristea espero dugu. Kotxeak aparkalekuan utziko ditugu eta aparkaleku guztia gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.
“Ford Easo Motor”aren ondoan dagoen Frontoian bilduko gara martxa asteko.
Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Abenduaren 24an, astelehena OLENTZERO EGUNA ospatuko dugu.
Aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere Ibaetan eta inguruetan izango gara Gabon bezperan Eguberriko doinuak jo eta abestiak kantatzen.
Hau duzue egun horretako egitaraua:
10:00etan: Aratz taberna aurrean bildu,eta ondoren Ibaeta auzora eta inguruetara joango gara kantari.
12.00ak aldera, berriro ere Ikastolan bildu, eta hamaiketakoa izango da denontzat.
13:00ak aldera, bukatutzat emango da jaia.
Gurasoak nahiz familiartekoak gonbidatuak zaudete haurrekin batera parte hartzera Gabonetako tradizio honetan. Entsaioa abenduaren 19an, asteazkena, 19:30 etan Karlos Santamaria plazan egingo da.
Komeni da, bestetik, haurrak ez ezik, bertaratuko zareten gurasoak eta lagunak ere baserritar jantzita etortzea.
EL LIBRO DE LA IKASTOLA IBAI YA ESTÁ A LA VENTA EN SECRETARÍA
A partir del 17 de diciembre podréis adquirir el libro de IBAI IKASTOLA en la secretaría del centro. El pago lo podéis realizar de dos maneras:
En metálico en secretaría( 12€ las reservas/15€ el resto)
Ingreso en la Caja Laboral (*)
ES61 3035 0060 430601079061
(*)No olvidéis poner el concepto: IBAIKO LIBURUA y nombre y apellidos, para presentarlo en secretaría.