Todas las entradas de: Ibai Gurasoak

Maiatzak 5eko partiduak

MAIATZAK 5EKO PARTIDUAK

BENJAMINAK

3.MAILA (Rugbya)

10:00 ANOETA MINI ESTADIO

4.MAILA (Eskubaloia)

ALEBINAK

4 IBAI IKASTOLA B 4 IBAI IKASTOLA A lar. 09:00 DONOSTIA BENTABERRI

4 JAKINTZA D 4 IBAI IKASTOLA C lar. 09:50 DONOSTIA BENTABERRI

5.MAILA NESKAK

 IBAI LIZEOTARRAK -D- lar. 12:30 DONOSTIA EKINTZA

5.MAILA MUTILAK

5 2K HERRI AMETSA IKASTOLA B 5 IBAI IKASTOLA 2K lar. 11:30 PAKO YOLDI

6.MAILA NESKAK

6 2K SUMMA ALDAPETA 6º 6 IBAI IKASTOLA 2K lar. 10:30 DONOSTIA Mons POL.

6.MAILA MUTILAK

JAKINTZA IKASTOLA ‘A’ – IBAI IKASTOLA  Sábado     09:00h. BERIO-7 DONOSTIA

Pagoeta-Mendi irteera

Aiatik Pagoetako Gurutzerantz: 7.3km / 433m mendi irteera

Noiz: 2018ko Maiatzaren 20an.

Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00tan eta 10:25tarako Aiara iristea espero dugu. Kotxeak aparkatzeko, Aia erdian badaude aparkaleku txiki bat eta beste pare bat leku herrian banatuta. Herriko aparkaleku guztiak gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.

Norberak bere ogitartekoa eramango du.

Ibilbidean Zarautz eta Orioko kostaldea ikusi ahal izango dugu. Zenbait arrasto megalitiko zeharkatuko ditugu, eta aurreko mendearen hasieran ekaitzak uxatzeko ezarri zen “viacrucis” ospetsua.

Bukatzeko Aiara bueltatuko gara. Oso herri polita da eta herriko plazan gure umeak jolasten duten bitartean, helduek zerbait hartuko dugu.

Mapa/Ibilbidea:

caminar

 

Pagoetako tontorrak 7,33 km

 

 

Autor: MikelArrizabalagaAizpurua

 

Nola joan Aiara:

Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko segurua daukate.

Izen-ematea: ekainak 1etik 22ra antolatutako tailer eta jolasak

Matrikula-epea bukatu da

Guraso agurgarriak;

Ekainaren 1etik 22ra arratsaldez egingo diren eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen hasi gara.

Ekintzaren ezaugarriak:

  • Lekua: Ibai Ikastola
  • Ordutegia: 15:00 – 17:00
  • Diru kopurua: 95,00 € / ikasleko
  • Haurrak non jaso: 17:00’tan Karlos Santa Maria Plazan (Ibaetako frontoiaren alboan)

Izen ematea gauzatzeko, web* gunea erabili mesedez edota ondorengo inprimakia bete eta bertan eskatzen diren dokumentuekin batera idakaritzan utzi.

Izen ematearen epea: maiatzak 11a baino lehen.

Adeitasunez,

Eguerdiko jardueren batzordea.

Izen ematea web* gunetik gauzatzeko:

  • Beherago aurkituko duzuen formularioa osatu
  • Maiatzak 11rako, ordainketaren kopuru guztia egin beharko da haurra bakoitzaren IZENA eta BI ABIZENAK aipatuz. Euskadiko Kutxan: 3035 0235 28 2351005505
  • Posta elektronikoaren bitartez (jarduerak@ibaigurasoak.eu) ondorengo dokumentuak bidali:

Ekintza bertan behera uzteko aukera antolakuntzaren esku geratzen da gutxieneko parte hartzaile kopurua lortzen ez bada.

MUSIKENEN KONTZERTU PEDAGOGIKOA

Ikastolak bidalitako informazioa:

Guraso agurgarriak,

Musikenen, datorren apirilaren 25ean, asteazkena, 19:30etan egingo den doako kontzertu didaktikorako 100 gonbidapen ditugu. Kontzertuak ordu bete iraungo du gutxi gora behera eta 8 eta 12 urte bitarteko ikasleei dago zuzendua. Haurrak helduekin joan ahalko dira. Hari laukote bat, haize boskote bat, piano bat, perkusio eta dantza talde bat eta euskaraz arituko den hizlari bat izango ditugu bertan.

Ikasle bakoitzak gehienez 4 sarrera eskuratu ahalko ditu.

Sarrerak astelehenetik aurrera idazkaritzan jaso ahalko dituzue.

Agur bero bat,

Zuzendaritza

50. urteurrena- Bazkaria

Guraso agurgarriak:
Ibai ikastolako 50. urteurrenaren inguruan adierazi nahi dizuegu:

MAIATZAREN 19ko BAZKARIA

19an egingo den bazkaria , Ibai ikastolako ikasle, guraso, irakasle eta langile “ohi” direnentzat antolatu da( helduentzako bazkaria da).
Gaur egun, Ibai ikastola osatzen dugun ikasle, guraso, irakasle eta langile guztiak, ekaineko
Ikastolako jaialdi egunean antolatuko den bazkarira gonbidatuta gaude.

50.URTEURRENEKO OROIGARRI GISA KAMISETAK ETA ZAPIAK SALGAI

  • Kamiseta bakoitzak 8 euro balio ditu (haurrentzako eta helduentzako tamaina
    desberdinak daude) eta zapiak 3 euro.
  • SALMENTA:
    • Illarra Elkartean maiatzak 19ko bazkariko sarrerekin batera( apirilaren 20a eta
      apirilaren 27a, ostiralak, 18:00tik 20:00etara)
    • Ikastetxean bertan: Maiatzaren 2tik10era, astelehenetik ostegunera, 16:30 etatik 18:00etara,goiko
      patiotik sartuta atezainarena izandako etxean.
    • Maiatzaren 11tik aurrera idazkaritzan.

BATUKADA ( ekainaren 2an, ikastolako jaialdian)

Batukadan parte hartu nahi duzuenontzat, maiatzeko asteazkenetan, 17:00etan entsaioak egingo dira ikastolan (arduraduna Nuria, musikako irakaslea)

Zalantzarik izanez gero ikastolara deitu,
Agur bero bat,
50. Urteurrena Batzordea

Apirilak 21eko partiduak

BENJAMINAK

3.MAILA (Rugbya)

10:00 ANOETA MINI ESTADIO

4.MAILA (Eskubaloia)

4 JAKINTZA B 4 IBAI IKASTOLA A lar. 12:20 DONOSTIA BENTABERRI

4 IBAI IKASTOLA B 4 JAKINTZA A lar. 13:10 DONOSTIA BENTABERRI

4 IBAI IKASTOLA C ATSEDENA

ALEBINAK

5.MAILA NESKAK

IBAI SAN PATRICIO -B- lar. 11:45 DONOSTIA AIETE – 1

5.MAILA MUTILAK

5 IBAI IKASTOLA 2K 5 2K AXULAR LIZEOA C lar. 10:30 DONOSTIA LUBERRI BHI.

6.MAILA NESKAK

6-2K-EKINTZA A 6 IBAI IKASTOLA 2K lar. 12:30 DONOSTIA Benta Berri POL.

6.MAILA MUTILAK

IBAI IKASTOLA LARRAMENDI IK. “A” lar. 09:00 DONOSTIA BERIO

Apirilak 14ko partiduak

BENJAMINAK

3.MAILA (Rugbya)

10:30 ONDARRETAKO HONDARTZAN

4.MAILA (Eskubaloia)

4 IBAI IKASTOLA A 4 IBAI IKASTOLA C lar. 09:00 DONOSTIA BENTABERRI

4 IBAI IKASTOLA B  ATSEDENA

ALEBINAK

5.MAILA NESKAK

LIZEOTARRAK -B- IBAI lar. 11:00 DONOSTIA EKINTZA

5.MAILA MUTILAK

5-2K AMARA BERRI M 5 IBAI IKASTOLA 2K lar. 10:45 DONOSTIA Amara Berri (Morlans).

6.MAILA NESKAK

6 IBAI IKASTOLA 2K 6-2K AMARA BERRI J lar. 09:30 DONOSTIA Benta Berri Pol.

6.MAILA MUTILAK

ZURRIOLA IK. “D” IBAI IKASTOLA lar. 09:30 DONOSTIA HONDARTZA-9

Ibai ikastolako 50 urteurrenaren mendi irteera

Noiz: Apirilak 15, Igandea.
Ordua: 10:00
Non: Karlos Santamaria Plazan
9,12km / 298m

Irteera Ibaeta auzoko Karlos Santamaria plazatik egingo degu. Igarako poligono industrialetik barneratu eta bukaeraraino joango gara. Han pilotegi bidea hartuta bide asfaltatutik igoko gara Igelgo herriko plazaraino .
Herrian geratzeko aukera izango degu tabernan zerbait hartzeko edo parkean piska bat jolasteko.
Ondoren ibilbidearekin jarraituko degu eta herria pasa ondoren errepide ertzetik abiatuko gara 200 bat metro gutxi gora behera bidegurutz bateraino. Handik ezkerrera egingo degu eta jaisten hasiko gara Murgil bidea topatu arte. Behin Murgil bidea hartuta poligonora iritsiko gara berriro ere eta ibilaldia karlos santamaria plazan bukatuko degu .

Mapa: