Donostiako Musika eta Dantza Eskolak 2019-20 ikasturtean egoitza berriak izango ditu Antiguon eta Amasorrain Ikastolan. Hementxe duzue beraien eskaintzari buruzko informazioa.
Aurretiko izen-ematea apirilaren 30etik, maiatzaren 19ra arte egin dezakezue ondorengo web orrialdean:
Ibai Ikastolako Ikasleen Gurasoen Ezhoizko Asanbladarako deialdia luzatzen dizuegu, 2019ko Apirilaren 11an, arratsaldeko 18:00tan, liburutegian, gai zerrenda honekin:
GAI-ZERRENDA
AZKEN AKTAREN ONARPENA.
GELAKO ORDEZKARI ETA ORDEZKARIORDEEN EGINKIZUNEN AZALPENA ETA HAUEN ONARPENA.
Familia agurgarriak,
Ibai ikastolako jangelako langileek, erantsitako komunikatua ikastolako familiei helaraztea eskatu digute.
Besterik gabe, agur bero bat,
Udalak abisua pasa digu oraintxe: GAUR eta BIHAR goizean EZINGO DIRA ESKAILERAK ERABILI. Gaur, eskaileretatik jaisten diren ikasleak, aldapatik jaitsiko dira irakasle batzuen laguntzaz. Barkatu eragozpenak.
Ibai Ikastolako Guraso Elkartetik, Ibai Ikastolak antolatu duen “Teknologia berrien arriskuak” izeneko hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu.
Xabier San Sebastián psikologoak (Orain Prebentzio Taldea) eskainiko duen hitzaldia otsailaren 6an (euskaraz) eta 7an (gazteleraz) ospatuko da arratsaldeko 18:00etan Ikastolako liburutegian, eta LH-ko 5. eta 6. mailako ikasleek jasoko duten formakuntzarekin hertsiki lotua egongo da.
Berbaldiaren helburua, ikasleekin eta beren familiekin teknologia berriei buruzko hausnarketa egin eta hauen erabilera egokia bultzatzea da.
Bi hitzaldi egiteko aukera izango dugu, bat euskaraz eta bestea gazteleraz. Hala ere, hau hala izateko, guraso kopuru minimo bat izan beharko dugu hitzaldietan. Beraz, etortzeko asmoa baduzue, eskertuko genizueke ondorengo formularioa betetzea.
Etorriko den pertsona kopurua aztertu ondoren, azken ohar bat jasoko duzue izango diren hitzaldiak baieztatzeko.
Zuen interesekoa izango delakoan,
Ibai Ikastolako Guraso Batzordea
Oharra: Egun horretan Ikastolan aparkatzeko aukera izango duzue.
Musikenen, datorren apirilaren 25ean, asteazkena, 19:30etan egingo den doakokontzertu didaktikorako 100 gonbidapen ditugu. Kontzertuak ordu bete iraungo du gutxi gora behera eta 8 eta 12 urte bitarteko ikasleei dago zuzendua. Haurrak helduekin joan ahalko dira. Hari laukote bat, haize boskote bat, piano bat, perkusio eta dantza talde bat eta euskaraz arituko den hizlari bat izango ditugu bertan.
Ikasle bakoitzak gehienez 4 sarrera eskuratu ahalko ditu.
Sarrerak astelehenetik aurrera idazkaritzan jaso ahalko dituzue.
Euskadiko Eskola Kontseiluak hezkuntzaren alorrean egindako ikerketa baten ondoren, eskoletan dagoen kohesio eta berdintasuna hobetzeko sinadura bilketa bat hasi berri du.
“Aste Santuko opor garaian San Telmo Museoak, Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Liburutegi Sareak jarduerak antolatu dituzte Urgull mendiko hiru zentroetan: Liburutegia, Natur Txokoa eta Historiaren Etxea.
Hirurak martxoaren 24tik apirilaren 8ra zabalik egongo dira, egunero, eta, gainera, gune bakoitzak astean bi egunez haurrei eta familiei zuzendutako ekintza berezi ugari antolatu ditu. Beraz, larunbatetan izan ezik, egunero egongo da jarduera bereziren bat. Guztiak euskaraz izango dira eta sarrera librearekin lekuak bete arte. Eskaintzak aisialdia, kultura eta ingurugiroa uztartzen ditu. Bertan, hiriko historia, haur eta gaztetxoentzako tailerrak, jokoak, ipuin kontaketak, txotxongiloak eta abar bildu dira.
Urgulleko Historiaren Etxeak (Motako Gazteluan) jarduerak hasi baino egun batzuk lehenago zabalduko ditu ateak publiko guztiarentzat, martxoaren 21ean. Bertan, Donostiari begira erakusketa dago.
Erakusketa bisitatzeaz gain, nahi duenak aukera du taldeentzako tailerrak eta bisita gidatuak ere lotzeko. Bi ibilbide hauek proposatzen ditu museoak: Urgull Mendia ezagutuz eta Historiaren etxea. Taldeentzako bisita gidatu horietan izena emateko edo informazio zabalagoa eskatzeko hauek dira bideak: 943 48 15 47 / stm.urgull@gmail.com
Bestalde, Liburutegian (Damen Baterian) haurrentzako liburu dibertigarrien eskaintza ugaria eta ordenagailuak daude, eta interneten nabigatzeko aukera. Donostia Kultura txartela dutenek maileguan eraman ditzakete liburuak eta hiru asteren buruan Alderdi Ederreko liburutegian itzuli. Eskaintza osatzeko, astelehen eta ostegun arratsaldeetan haurrei zuzendutako ekitaldiak ere izango dira.
Natur Txokoa (Gobernadorearen Baterian) Urgull mendiko ingurumen ikasgela da, eta Cristina Enea Fundazioak kudeatzen du. Bere helburua da ingurumen aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez. Haurrentzako tailer eta jarduera sortzaileak antolatuko dira arratsaldero eta, gainera, astearte eta asteazken arratsaldeetan jarduera bereziak egongo dira.”
Guraso agurgarriak,
Martxoaren 8aren inguruan eguerdiko jardueren harira honako informazioa igorri
nahi dizuegu:
Musika eta mugimendua jarduera (HH4-HH5)bertan behera geldituko da.
Gainontzeko jarduerak ohiko ordutegian eskainiko dira ostegunero bezala.
Horrenbestez, agur.
ZUZENDARITZA
Ikastolak bidalitako informazioa: 2018-03-0515:05
Guraso agurgarriak,
Ohar honen bidez martxoaren 8ko lanuzteen berri eman nahi dizuegu. Lanuzteek eragina izango dute 11:00etatik 15:00ak arte, beraz arratsaldeko klaseak, eskola kirola eta autobus zerbitzuak ohikoak izango dira.
Eskola orduak:
11:00etatik 12:30etara ikasleen zaintza bermatua egongo da maila guztietan.
Jangela:
Ez da jangela zerbitzurik egongo.
Eguerdiko autobusa: Ohiko eguerdiko erabiltzaileek soilik erabili ahalko dute.
12:30etan ikasleak jasotzera etorri beharko duzue edo oinez joan beharko dute etxera.
11:30etatik aurrera goiko patioa irekita egongo da kotxeak sartzeko.