Azaroak 8 mendi irteera

Familia agurgarria ,

Datorren azaroaren zortzian, Ilae eta Ibai ikastolako kirol komisioak antolaturik, 2015-2016 ikasturteko lehen mendiko txangoa izango dugu.

Irteera ikastolako haur guztiei eta familia guztiei zuzenduta dago.

Ibilbidea: oraingoan Aresotik irtenda Ulizar (866m) mendira igoko gara eta buelta. Informazio gehiago nahi duenak esteka honetan aurki dezake (profila, altuera tartea, mapa…)
http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=36368

Irteera erreza izango da eta adin desberdintasunak izango direnez ez dugu inoren pausua estutuko.

Irteera Ordua: azaroaren 8an goizeko 10:00tan geldituko gara Diario Vasco parean dagoen aparkalekuan. Bertan antolatuko ditugu ibilgailuak ahalik eta gutxien eramateko.

Janari eta edaria: bakoitza bere janari eta edaria eramateaz arduratuko da. Kantinplora eta bazkaria eramatea gomendatzen dugu.

Asegurua: lehen hezkuntzako 3,4,5 eta 6. mailako ikasleek badute eskola kiroleko asegurua. Segururik ez duzuen gainontzekoentzat (mendian federatua egotea adibidez) guraso elkarteak eguneko segurua izateko aukera ematen dizue 2,5€ ren truke.

Asegurua lortzeko ondorengo formularioa bete beharko duzue datorren ostirala azaroak 6ko gaueko hamabiak baino lehen (Datuak seguroari pasatzeko dira).

Hala ere gogoratu bakoitza libre dela asegurua kontratatu edo ez kontratatzeko.

Inskripzioak: Gorogatu parte hartuko duzuenak aldez aurretik jakin arazi behar duzuela. Horretarako bi bide izango dira: Idazkaritzan (interneta ez dauzkazunok) edo Inskripzioko formularioa betetzen.

Inskripzioko formularioa.

Besterik gabe, mendiko egun polit honetara txiki, ertain eta handiak etortzera animatzen zaituztegu, baita gure ereduaen bidez haurrei naturaz gozatzen irakastea ere.

Kirol batzordea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude