Miramongo basoko orientazio froga 2016ko maiatzaren batean

Zer da?
Orientazio froga herrikoi bat da, bertan parte hartzaile bakoitzak bere mailari dagokion mapa bat jasoko du. Mapa honetan bilatu beharreko baliza batzuk markatuak egongo dira, helburua hauek aurkitu eta kontrol txartelean egoki “pikatzea” da ahalik eta denbora gutxienean.

orientazioa orientazioa

Froga hau orientaziorekin lehen kontMIRAMONGO aktua izateko oso egokia da adin guztietako parte hartzaileentzat prestatua bait dago. Adin guztietako haurrentzat pentsatua dago noski, beti ere heldu batek lagunduta (familian parte hartzea gomendatzen dugu helduek haurrekin batera ekintzari ahalik eta etekin handiena ateratzeko)
Ez da froga lehiakorra (norberak bere buruarekin duena bakarrik), naturarekiko gertutasun bat bilatzen dugu, baita inguruan natural bateran moldatzeko gaitasunen hobekuntza ere. Lursailen, landaredi eta espazioaren ulermena lantzeko oso egokia.
Noiz eta non?
Miramongo basoan maiatzaren 1ean.

Nola eman izena? non, epeak…
GOT (Gipuzkoako orientazio taldea) taldearen web orrian www.ibaigurasoak.eu orrian erabiltzen ditugu moduko izen ematea aurkituko duzue. Plataforma prest dagoenean hemen jarriko dugu lotura zuzena.
Izen emateak 5€ balio ditu, honekin pertsona bakarrak hartuko luke parte bere maparekin.
Lagunduta edo taldean parte hartu nahi baduzue ere posible da, beti ere pertsona bakarra bezela izango bazinate bezela. Taldean joateko mapa gehiago nahi izanez gero mapako 2€ ordaindu beharko dira. Sailkapenari begira izen eman duenaren izena bakarrik agertuko da.

Bideo batzuk:

La orientación en la educación from UPV-O on Vimeo.

Winter Orienteering Series #5: Shoreview Park, 2012 from Rebecca Jensen on Vimeo.