BERTAN BEHERA – Orio: 8.1km / 370m mendi irteera

Noiz: 2017ko Apirilaren 2an  BERTAN BEHERA

Asteburuan izango dugun eguraldia dela eta,   txangoa bertan behera uztea erabaki dugu.

Plana: Ibildiea honako hau da:
Oriotik Kukuarrira igo hegoaldeko bidea hartuta eta ondoren Oriora jeitsi Kukuarriko iparraldetik.
Ibilaldia 10:30tan hasiko da kirol kaiaren ondoko parkinetik, (A8aren azpian)

Mapa/Ibilbidea:

Nola joan Oriora:
Oriora joateko bi aukera daude: kotxez edo trenez. Kirol batzordetik garraiobide publikoak erabiltzea aholkatzen dugu.

  • Lugaritzetik topoz joatekotan, 09:53ko topoan elkartuko gara eta Oriora 10:13rako iritsiko gara. Ondoren, 15 minutuko ibilaldia izango dugu parkinera iristeko.
  • Kotxez joanez gero, Igaratik Orioko parkinera 10 minutu dira, beraz, kotxez joango direnak Igaratik 10:15tan irtetzea komeniko litzateke.

Istripu asegurua: Mendiko federazioko edo antzeko asegururik ez dutenek, badute egun horretarako asegurua hartzerik, ondorengo formularioa beteaz eta 2,5 euro ordainduz. Lehen hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek dagoeneko badute asegurua, beraz ez dute honen beharrik izango. Asegurua nahi duenak formularioa bete eta 2,5 euro ordaindu beharko ditu. Ordainketa egunean bertan kirol komisioko norbaiti egingo zaio.

Formularioa: