Guraso agurgarriak:
“Golden 5” (Elkarbizitza hobetzeko programa) hitzaldiaren gogorarazi nahi dizuegu . Hitzaldia maiatzaren 4an, 17:30etik 19:30era izango da gimnasioan.
Hizlaria Mª José Lera izango da, Sevillako unibertsitateko psikologian
doktorea eta programa honen sustatzaileetariko bat. Europa mailan,
errekonozimendua eta sariak jaso dituen programa da eta eskola giroan eragina du,
ikasleen motibazioan eragin positiboa izanik.
Ibai Ikastolan duela 3 ikasturte ezagutu genuen “Golden 5” programa eta gaur
egun klaustro osoa bertan murgilduta gaude. Ingeleseko “Gold” (Urrea) hitzetik
datorren programa honek ikasle guztiek dizdira egitea du helburu, urreak bezalaxe.
Ikastetxeak Mº José bezalako pertsona bat bertara ekartzeko egin duen
ahalegina kontuan izanik, eta hitzaldi hau ETXEKO ELKARBIZITZAra zuzendua izango
denez, bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Hitzaldira ezingo da haurrekin etorri. Haur Hezkuntzako ikasleentzat doako
haurtzaintza zerbitzua eskainiko da.
Antolaketari begira, hitzaldian zenbat pertsonek parte hartuko duten jakin
nahiko genuke. Horretarako, idazkaritzari abisatu apirilaren
28rako.
IGEko eta eskolak elkarrekin antolatutako hitzaldi bat da.