Egiten ditugun lanen eta antolatzen diren jardueren berri ikastolako familiei ematearren ohar hau argitaratzen dugu:
IGEren ardurak:
-
Ikasleek kurtsoan zehar erabiltzen duten materiala eskuratzen du: boligrafoak, arkatzak, koaderno, karpeta, folio, kartulina, margo, errotuladore…
-
Ikastolako Ikasturteko Programan antolatzen diren eta Eusko Jaurlaritzak ordaindu beharrekoak ez diren jarduera osagarrien gastuen ordainketa egiten dugu:
-
Museo, antzerki, zine, etabrretrako garraio eta sarreren gastuak
-
Egun bat baino gehiagoko irteeretako garraio eta lo egitearen gastua.
-
1.go eta 2. mailan hilabete bateko igeriketa ikastaroa egiten dute eta garraioaren gastua ere gure konturakoa da. Ikastolatik Benta Berriko kiroldegira jon etorria.
-
Ikasturte bukaerako txangoak (6. mailakoa barne, asteburuko egonaldia )
-
Ikasleek eguerdian egiten dituzte jarduerak antolatzen ditugu: judo, zeramika, euskal dantza, dantza modernoa, antzerkia, abesbatza eta musika eta mugimendua.
IGE batzordeak monitoreak eta erabiltzen den materiala ere ordaintzen du.
-
Eskola kirolaz ere arduratzen gara:. Multikirola eta atletismoa, monitoreen kontratazioa, kirol guneak, lehiaketak…
-
Haur danborrada antolatzen dugu.
-
Ikasturtean zehar jarduera desberdinak antolatzen dira seme – alabak geure kulturan integratze ahaleginean: Olentzero eta Mari Domingi, Santa Ageda, Euskararen Eguna, Ibaetako festetan kolaboratzen dugu…
-
Ikasturte bukaerako festa antolatzen dugu.
-
Diru – laguntza desberdinen eskaera eta kudeaketa egiten dugu guzti honen kostua murrizte arren eta ikastolako guraso guztiontzat merkeago izan dadin.
Guztiari aurre egiteko, ikastolako familiek 27€ hilabeteko kuota ordaintzen dugu ikasleko. Kuota honen ordainketak eskubidea ematen dio ikasleari bere kurtsorako DAGOZKION JARDUERRETAN PARTE HARTZEKO ETA BERE IKASKETAK BURUTZEKO BEHARREZKOA DUEN MATERIALA ERABILTZEKO.
IGE Batzordea