Kirol batzordeko berriak

Aurtengo ikasturtea aldaketa garrantzitsuz betea dator eskola kiroleko atalean. Urteak generamatzan kirol batzordean gure ekintzen kalitatea hobetu nahian eta jakitun ginen aldaketa horiek ez zirela errezak izango. Aurten , aurrera pausua ematea erabaki dugu eta gure begiraleen lan baldintzak hobetzeko lanari ekin diogu, gure ikasleentzat zerbitzu hobe batekin zuzenki loturik daude eta. Horretarako lan talde sendo bat osatzea erabaki genuen gure ustez prestatuenak zeuden begiraleak hartuz. Gure begirale guztiek kirola edo hezkuntzarekin erlazionatutako titulazioak dituzte.

Aurten iaz genituen begirale erdiak ditugu baina aldi berean orduak bikoiztu egin dizkiegu. Honek lan kontratuak egiteko aukera ireki digu, baita lan egiteko beste modu bat ere. Begiraleek bi talderekin lan egiten dute orain eta larunbateko partiduetara iristeko zailtasun gehiago dugun arren egunerokoan emaitza onak ematen ari dela nabaritzen hasi gara. Begirale eta koordinatzaile arteko erlazioa asko estutu da eta honek komunikazioa errezten du egunero elkar ikusten bait dute. Begiraleak, gehienak ikasle ohiak diren arren, beste inplikazio maila bat dute ikastolarekiko eta formakuntza arloan ere aurrera pausuak egiten ari gara. Begiraleekin ostiralero biltzen gara astea nola joan den ikusteko eta datozen saioak prestatzeko.

Guzti honek noski IGE-ri esfortzu handia eskatzen dio, baina merezi duelakoan gaude. Garrantzitsua iruditzen zaigu gure ikasleekin lanean ari diren begiraleak baldintza onetan aritzea egiten duten lana asko baloratzen dugulako.

Kirol batzordean lanean jarraitzen dugu ahal dugun neurrian aurtengo kirol eskaintza zabaldu nahian. Txapelketez gain gogoratu mendi ibilaldien egutegia web orrian dagoela eta ,gure esku badago, proposatu nahi duzuen beste ekintzaren bat aurrera eramateko prest gaude. Horretarako kirola@ibaigurasoak.eu helbidea erabil dezakezue.

Betiko moduan gogoratu nahi dizuegu kirol batzordeko ateak, besteak bezela, irekiak daudela parte hartu nahi duen orori.

Besterik gabe, adeitasunez.
Kirol Batzordea.