Datorren Martxoaren 4 ean, igandea, Ibaetako Jai batzordeak auzoko Krosa antolatu du Ibai Ikastolako kirol batzordearen laguntzarekin.
Ikastolako lehen hezkuntzako 2. mailatik hasi eta 6. mailara arteko neska-mutil guzti-guztiak gonbidatuak zaudete krosean parte hartzera. Anima zaitezte eta zeuen lagunak ere anima itzazue.
Lekua: Lasterketa Errotaburuko parkean egingo da
Dortsalak: lasterketa bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago banatuko dira
Irteerak neutralizatuak izango dira
Irteeraren ordutegia mailaz maila:
|
MAILA |
JAIO-URTEA |
DISTANTZIA |
IRTEERA-ORDUA* |
|
Mutil alebinak |
2006-2007 |
1600 m |
11:00 |
|
Neska alebinak |
2006-2007 |
1200 m |
11:10 |
|
Mutil benjaminak |
2008-2009 |
800 m |
11:20 |
|
Neska benjaminak |
2008-2009 |
800 m |
11:30 |
|
Aurrebenjaminak neska eta mutikoak |
2010 |
400 m |
11:40 |
*Parte hartzaile kopuruaren arabera aldaketak egon daitezke irteera orduetan.
Sariak: Parte hartzen duten guztien artean zozketatuko dira sariak
Suerta daitekeen min edo edozein eratako kalteei dagokienean , antolaketak ez du bere gain ezer hartuko
Parte hartu behar duzuenok, beheko eranskina bete martxoak 1 baino lehen. Hala ere, izena ematea lasterketa bakoitza hasi baino 15 minutu lehenago ere onartuko da.