Eguneroko artxiboak: 2018 martxoa 21, asteazkena

ASTE SANTURAKO PLANA: Urgullen zenbait jarduerak

“Aste Santuko opor garaian San Telmo Museoak, Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Liburutegi Sareak jarduerak antolatu dituzte Urgull mendiko hiru zentroetan:  Liburutegia, Natur Txokoa eta Historiaren Etxea.

Hirurak martxoaren 24tik apirilaren 8ra zabalik egongo dira, egunero, eta, gainera, gune bakoitzak astean bi egunez haurrei eta familiei zuzendutako ekintza berezi ugari antolatu ditu. Beraz, larunbatetan izan ezik, egunero egongo da jarduera bereziren bat. Guztiak euskaraz izango dira eta sarrera librearekin lekuak bete arte. Eskaintzak aisialdia, kultura eta ingurugiroa uztartzen ditu. Bertan, hiriko historia, haur eta gaztetxoentzako tailerrak, jokoak, ipuin kontaketak, txotxongiloak eta abar bildu dira.

Urgulleko Historiaren Etxeak (Motako Gazteluan) jarduerak hasi baino egun batzuk lehenago zabalduko ditu ateak publiko guztiarentzat, martxoaren 21ean. Bertan, Donostiari begira erakusketa dago.

Erakusketa bisitatzeaz gain, nahi duenak aukera du taldeentzako tailerrak eta bisita gidatuak ere lotzeko. Bi ibilbide hauek proposatzen ditu museoak: Urgull Mendia ezagutuz eta Historiaren etxea. Taldeentzako bisita gidatu horietan izena emateko edo informazio zabalagoa eskatzeko hauek dira bideak: 943 48 15 47 / stm.urgull@gmail.com

Historiaren Etxean, erakusketaz gain, haurrentzako jarduerak ere egongo dira ostiraletan eta igandetan.

Bestalde, Liburutegian (Damen Baterian) haurrentzako liburu dibertigarrien eskaintza ugaria eta ordenagailuak daude, eta interneten nabigatzeko aukera. Donostia Kultura txartela dutenek maileguan eraman ditzakete liburuak eta hiru asteren buruan Alderdi Ederreko liburutegian itzuli. Eskaintza osatzeko, astelehen eta ostegun arratsaldeetan haurrei zuzendutako ekitaldiak ere izango dira.

Natur Txokoa (Gobernadorearen Baterian) Urgull mendiko ingurumen ikasgela da, eta Cristina Enea  Fundazioak kudeatzen du.  Bere helburua da ingurumen aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez.  Haurrentzako tailer eta jarduera sortzaileak antolatuko dira arratsaldero eta, gainera, astearte eta asteazken arratsaldeetan jarduera bereziak egongo dira.”

Martxoak 24ko partiduak

BENJAMINAK

3.MAILA NESKAK
JAI

3.MAILA MUTILAK
JAI

4.MAILA NESKAK
JAI

4.MAILA MUTILAK
JAI

ALEBINAK

5.MAILA NESKAK
IBAI LIZEOTARRAK -A- lar. 11:00 DONOSTIA EKINTZA

5.MAILA MUTILAK
5 IBAI IKASTOLA 2K 5 2K DEUTSCHE SCHULE B lar. 12:30 DONOSTIA Benta Berri POL.

6.MAILA NESKAK
JAI

6.MAILA MUTILAK
IBAI IKASTOLA – SAN PATRICIO IK. ‘B’ Lar. 09:00h. REZOLA DONOSTIA