BERTAN BEHERA Mendi irteera-Leitza-Santa Kruz- Kornieta-Urriak 28

BERTAN BEHERA

Igandeko mendi irteera bertan beher utziko dugu. Eguraldi txarra egingo du eta. Hurrengo arte! (2018-10-27)

Leitza-Santa Kruz-Kornieta (aritz) 8,62 km
Noiz: 2018 Urriaren 28
Plana : Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00etan eta 10:30etarako Leitza  herrira iristea espero dugu. Kotxeak parkalekuan utziko ditugu,aparkaleku guztia gure kotxeekin ez etetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.
Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Leitzako udaletxetik igoko gara, garbitegi polit batetik eta  San Migeleko elizatik igaroz.. Hilerria ondoren , galtzada batek Santa Krutz ermitara  eramango gaitu eta han hegoaldera abiatuko gera PR seinaleak jarraituz igoera gogor  batetik. Aurrerago igoera lasaituko da zelai polit batzuetatik igaroz eta azkenik Kornietako  gailurrera iritsiko gera , aintzinan Aritz deiturikoa.
Pista batetik jaitsiko gera eta zutabe elektriko batetik pasatzean , bidetik aldenduko gera,  Bigarren usategia pasatzean, basoruntz abiatuko gera, berrio ere Santa Kruz ermitatik  pasatuz, baina oraingoan Viacruciseko bidea hartuko dugu galtzadara iritsi arte .
Mapa/Ibilbidea:

Powered
by Wikiloc

Nola joan Leitzara: https://goo.gl/maps/7tHTFtboHC92
Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko  segurua daukate.