Perretxikoak
Noiz: 2018 Urriaren 21
Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00etan eta 10:45etarako Etxarri herrira iristea espero dugu. Kotxeak aparkalekuan utziko ditugu,aparkaleku guztia gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.
Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Ibilbidea erreza da haurrekin egiteko. Herria pasa ondoren, 800 metroko pista batetik abiatuko gara eta basoan sartuta gaudenean, hantxe hasiko gera perretxikoen bila.
Helburua, goiz polit bat famili eta lagunen artean igarotzea da, perretxikoen mundua piska bat ezagutzea, zaletasuna sustatzea eta perretxikoak hartzea ere, noski.
Animatu, oso ondo pasako degu.
Nola joan Etxarrira:
Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko segurua daukate.