Familia agurgarriak,
Ibai ikastolako jangelako langileek, erantsitako komunikatua ikastolako familiei helaraztea eskatu digute.
Besterik gabe, agur bero bat,
Ibai Ikastolako Ikasleen Guraso Elkartea
ESKIATZERA IRTEERA
Nora? Valdezcarayko eski estaziora.
Noiz? martxoaren 10ean.
Nola? Ikastolako IGEK autobusa antolatuko du auzotik irtenda (goizeko 6:00ak aldera irtengo ginateke eta buelta 20:00tarako gutxi gora behera).
Prezioa:
Familiengan pentsaturiko irteera da, haur guztiak arduradun heldu batekin joan beharko dira.
Izen emateko epeak: ikastolako familiek otsailaren 22ra arte lehentasuna izango dute, data honetatik aurrera nahi duen ororentzat irekiko dugu (familia, lagunak, ikasle ohiak…). Izen emateak, beheko galdetegia bete.
Ez dugu eskiko klaserik antolatuko, nahi duenak estazioarekin harremanetan jarri eta modu partikularrean eskatu beharko ditu.
Martxoaren 1erako taldea osatuko ez bagenu bidaia bertan behera geratuko da.