Kaixo denoi!
Azaroaren 22 eta 23an Euskararen Eguna ospatuko dugu Ibaetan eta ondorengo ekintzetan laguntzeko boluntarioak behar ditugu. Lekua: Karlos Santa Maria Plaza (Ibaetako frontoian).
Azaroak 22, ostirala
- 17:30: haurrentzako jolasak
- 18:00: aurpegi margolariak
Azaroak 23, larunbata
- 12:00: Euskal-tortila lehiaketa
- 17:00: Buruhandi tailerra
- 18:00: Txokolatada
Lagundu nahi izanez gero, bidali zure izen-abizenak eta telefono zenbakia euskera@ibaigurasoak.eu posta elektronikora edota bete ondorengo formularioa.
Eskerrik asko lagunatzagatik. Gure eskerrik beroenak argazkia ateratzera hurbildu zineten guztiei!
