Mendiko irteerak kategoria artxiboak

Kategoria: Mendiko irteerak

Martxoak 12ko Ibilaldi neurtua

Oraingoan mendi federakuntzak eskola kirolerako egiten duen eskaintzaren berri ematera gatoz. 3-5 Ikaslez osaturiko taldeetan mendi ibilbide bat egitean datza 2017ko “ibililadi neurtuak” (talde bakoitzeko ardura izango duen heldu bat joango da beraiekin)

Gertuen geratzen zaigun martxa Andoainen egingo dena da. Ibilbidea, profila eta informazioa atxikitzen dizkizuegu

Jardueraren egitura ikusita (ikasleak arduradun batekin) martxa ikasle “zaharrenei” begira antolatua dago, hau da, minimoki autonomoak izan behar dute haurrek (arduradun bat izango duten arren)

Ibilaldia hasi aurretik hasierako kontrolean talde bakoitzak kontrol txartel bat jasoko du eta ibilaldi osoa gainean eraman beharko dute. Tarteko kontroletan denbora markatuko diete. Ibilaldi neurtuaren helburua erritmo bat mantentzea da kontrol puntuen artean, ez ibilbidea ahalik eta azkarren egitea.

Garrantzitsua:

  1. Parte hartu nahi duten haurrek beraien artean adostuz egin beharko dituzte taldeak.
  2. 3-5 haurreko taldeak egin behar dira
  3. Ibilaldian lagunduko dituen heldu bat aurkitu beharko dute.
  4. Mail honetara idatzi guk Andoaingo antolatzaileei jakin arazteko. Pausu hau egin gabe ezingo da parte hartu.
  5. Joan etorria garraiobide publicoetan egitea gomendatzen da, jende asko bilduko da eta aparkatzeko arazoak izango dira.

Parte hartu nahi duten gurasoentzat, haurrentzako ibilaldia den arren, beste ibilbide paralelo bat eskeintzen da.

Izena emateko azken eguna martxoaren 9a izango da.

Triptikoa hemen dago -Andoain-.(IRAKURRI!!!!) http://www.gmf-fgm.org/noticias/203/Marchas-Reguladas-de-2017/

Jaizkibel: 6.9km / 257m mendi irteera

Noiz: 2017ko Otsailaren 12an

Plana:
Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00tan eta 10:20tarako Jaizkibel iristea espero dugu. Kotxeak aparkatzeko, Jaikibeleko Kantinan edo errepedi ondoan ateratzen den bidean utz dezakegu.
Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Ibilbidean kostaldea ikusi ahal izango dugu. Zenbait dorreak zeharkatuko ditugu.
Antenaraino joango gara eta buelta.

Mapa/Ibilbidea:

Powered by Wikiloc

Nola joan Jaizkibelera:

Istripu asegurua: Mendiko federazioko edo antzeko asegururik ez dutenek, badute egun horretarako asegurua hartzerik, ondorengo formularioa beteaz eta 2,5 euro ordainduz. Lehen hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek dagoeneko badute asegurua, beraz ez dute honen beharrik izango. Asegurua nahi duenak formularioa bete eta 2,5 euro ordaindu beharko ditu. Ordainketa egunean bertan kirol komisioko norbaiti egingo zaio.

Formularioa:

Mendi irteera urtarrillaren 15an-Pagoetako gurutze

BERTAN BEHERA

Aiatik Pagoetako Gurutzerantz: 7.3km / 433m mendi irteera

Noiz: 2017ko Urtarrilaren 15an

Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00tan eta 10:25tarako Aiara iristea espero dugu. Kotxeak aparkatzeko, Aia erdian badaude aparkaleku txiki bat eta beste pare bat leku herrian banatuta. Herriko aparkaleku guztiak gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.
Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Ibilbidean Zarautz eta Oriko kostaldea ikusi ahal izango dugu.Zenbait arrasto megalitiko zeharkatuko ditugu, eta aurreko mendearen hasieran ekaitzak uxatzeko ezarri zen viacrucis ospetsua.
Bukatzeko Aiara bueltatuko gara. Oso herri polita da etaherriko plazan gure umeak jolasten duten bitartean, helduek zerbait hartuko dugu.

Mapa/Ibilbidea:

Nola joan Aiara:

Istripu asegurua: Mendiko federazioko edo antzeko asegururik ez dutenek, badute egun horretarako asegurua hartzerik, ondorengo formularioa beteaz eta 2,5 euro ordainduz. Lehen hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek dagoeneko badute asegurua, beraz ez dute honen beharrik izango. Asegurua nahi duenak formularioa bete eta 2,5 euro ordaindu beharko ditu. Ordainketa egunean bertan kirol komisioko norbaiti egingo zaio.

Formularioa:

Xoldokogaina Biriatutik: 5km / 450m mendi irteera

Noiz: 2016ko azaroaren 27an.

Plana: Diario Vasco ondoko parkinetik irtengo gara goizeko 10:00tan. Biriatura goizeko 10:25 inguruan iritsiko gara. Ibilbidearen hasieran parking txiki bat dago eta hau ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramango ditugu.

Xoldokoginera igoera eta jeitsiera.

Bakoitzak bere ogitartekoa eramango du Ibilbidean egingo dugun atsedenaldian jateko beste batzuetan egin izan dugun bezela.

Ibilbidearen mapa:

caminar

Xoldokogaina Biriatutik 2,23 km
Autor: ILAE

 

Nola iritsi Biriatura:

Istripu asegurua:

Mendiko asegururik ez duzuenontzat (mendi federazioa edo antzekoren bat) ikastolak autazko aseguru bat eskeintzen dizue. Horretarako azpian duzuen formulario bete.

(gogoratzen dizuegu 3.4.5.eta 6. mailako ikasleek bakarrik dutela asegurua. Gainontzekoak libre zarete guk eskeintzen duguna kontratatzeko, horretarako formularioan adierazi beharko duzue eta 2,5€ ordaindu irteera egunean kirol batzordeko ordezkariren bati)

Formularioa:

“VIA FERRATA SORROSAL” mendi irteera (Maiatzak 21-22)

Mendi irteera hau ez da burutuko, behar den ikasle kopurua nahiko ez da eta.

Ekintza honen ordez, asteburu berean Añarben izando diren bi orientazio probaren berri eman nahi dizuegu (lehenengoa larunbatean eta bigarrena igandean). Batera edo bietara izena eman dezakezue nahi izan ezkero. Miramonen bezela, denontzako OPEN ibilaldiak egongo dira (hasi berriak eta familientzat OPEN ORIA da aproposena) eta taldeka zein bakarka parte hartu dezakezue.

Adibidez:

  • Froga elkarrekin egin nahi duen familia: kasu honetan denon izen ematea ez da beharrezkoa. Inskripzio bakarra egingo genuke (6€)+pintza bat alokatu (1,5€). Aseguratuta ez bagaude (komenigarria da), probarako asegurua eskeintzen da 2€ ordainduta familakide bakoitzarengatik. Familian lau kide izanda, adibidez: 6€ + 1,5€ + (4×2)€ = 15,5€ ordaindu beharko genuke.

    Izen ematea egin ondoren, ordainketa egin eta mail bat bidali agertzen den helbide elektronikora aseguratu behar den pertsona bakoitzaren izen abizenak, NAN zenbakia, eta jaiotze data. Sailkapenean, izena ematen duten guztiak azalduko dira.

  • Proba bakarka egin nahi duena: kasu honetan bakoitzaren izen ematea egin behar da, eta sailkapenean izen guztiak azalduko dira.
  • Informazio osoa (lekua, mapak, distantzia, izen emateak….) web honetan: probak.gotorientazioa.org

    www.probak.gotorientazioa.org
    Izena emateko epea maiatzak 17 (asteartea) 23:59tan bukatzen da

Aiako Harrietara mendi irteera

Noiz: 2016ko apirilaen 24ean

Plana: Oraingoan ibilbide motza proposatzen dizuegu, 5ko eta 150m-ko desnibelarekin. Txikienentzat oso aproposa.
Berritasun modura ibilbidea hasiko dugun lekura iristeko bi aukera emango ditugu, lehena kotxez (A aukera) eta bigarrena topoa eta bizikleta uztartuz (B aukera).

A aukera.
10:00tan DVko parkinean zuzenean Ola sagardotegira kotxez joateko.
10:30tan ibilbidea hasiko dugu guztiok batera

B aukera.
9:09 topoa Lugaritzen Ficobaraino
9:50 Ficobatik Ola sagardotegiraino bizikletaz (4,3km gehiena bidegorritik)
10:30 A aukerakoekin ibilbidea hasi.
Ibilbidea amaitu ondoren Olatik Ficobara bizikletaz (Hendaiako pasarelatik 7km gehiena bidegorritik)
Ficoba Lugaritz topoz.


Ibilbidearen mapa:

Bizikleta ibilbidearen mapa:

Izen ematea eta istripu segurua:
Txangoan parte hartzeko izen ematea formulario bidez egin beharko da, bertan adierazi istripu asegurua nahi duzuen edo ez (gogoratzen dizuegu 3.4.5.eta 6. mailako ikasleek bakarrik dutela asegurua. Gainontzekoak libre zarete guk eskeintzen duguna kontratatzeko, horretarako formularioan adierazi beharko duzue eta 2,5€ ordaindu irteera egunean kirol batzordeko ordezkariren bati)

Izen emate formularioa

Albi (Aralar) – Tutturre mendi irteera

Noiz: 2016ko apirilak 10

Plana: Oraingoan Albi parkingera joango gara, bertan Aralarren biotzean sartuko gara Tutturre tontorreraino joango gara eta buelta. Ibilaldi erreza eta polita denontzat.

Mapa:

Powered by Wikiloc

Elkartzeko ordua eta tokia: DVko parkinean goizeko 09:00etan, Albi aldera 09:50etan iristeko. Kotxez joango garenez, ahalik eta kotxe gutxienen artean banatzen saiatu beharko gara. Behin Albin, 10:00etan hasiko gara.

Nola iritsi:

Izen ematea eta istripu segurua:
Txangoan parte hartzeko izen ematea formulario bidez egin beharko da, bertan adierazi istripu asegurua nahi duzuen edo ez (gogoratzen dizuegu 3.4.5.eta 6. mailako ikasleek bakarrik dutela asegurua. Gainontzekoak libre zarete guk eskeintzen duguna kontratatzeko, horretarako formularioan adierazi beharko duzue eta 2,5€ ordaindu irteera egunean kirol batzordeko ordezkariren bati)

Formularioa:

Lesaka – Frain mendi irteera

Noiz: 2016ko martxoak 13

Plana: Oraingoan Lesaka aldera egingo dugu, bertan Frain mendira ibilaldia hasiko dugu Matxinbeltzenea aterpetxetik.

Mapa:

Elkartzeko ordua eta tokia: DVko parkinean goizeko 09:25etan Lesakara10ak aldera iristeko. Kotxez joango garenez, ahalik eta kotxe gutxienen artean banatzen saiatu beharko gara. Behin Lesakan, Matxinbeltzenea aterpetxean elkartuko gara ibilaldiari hasiera emateko.

Nola iritsi:

Izen ematea eta istripu asegurua:
Txangoan parte hartzeko izen ematea formulario bidez egin beharko da, bertan adierazi istripu asegurua nahi duzuen edo ez (gogoratzen dizuegu 3.4.5.eta 6. mailako ikasleek bakarrik dutela asegurua. Gainontzekoak libre zarete guk eskeintzen duguna kontratatzeko, horretarako formularioan adierazi beharko duzue eta 2,5€ ordaindu irteera egunean kirol batzordeko ordezkariren bati)

Formularioa:

Iturrioz – Gazume mendi irteera


Noiz:
2016ko urtarrilaren 17an

Plana: Oraingoan Iturriozera joango gara. Bertatik Gazume mendia igotzeko bidea hartuko dugu, mendiaren ipar aldetik.
Hego isuri aldetik jeitsiko gara ondoren eta Ernioko alderdi ikusgarriena ikusi ahalko dugu.
Hemendik, Zelatunera iristiko gara eta muinean zelai eta bordaz gozatzeko aukera izango dugu.
Nahi dutenek Ernio igotzeko aukera izango dute (kilometro batetara dago gaina). Gainontzekoak, Zelatunen atsedena hartzen geldituko dira.Taldea berriz elkartu ondoren, Iturriozeko norabidea hartu dugu Gazumeko hego isuri aldetik mendi martxa bukatzeko.

Ibilbideare mapa:


Elkartzeko ordua eta tokia:
DVko parkinean goizeko 09:30etan Iturriozera 10ak aldera iristeko. Kotxez joango garenez, ahalik eta kotxe gutxienen artean banatzen saiatu beharko gara..

Iturriozera nola iritsi:


Izen ematea eta istripu asegurua:

Txangoan parte hartzeko izen ematea formulario bidez egin beharko da, bertan adierazi istripu asegurua nahi duzuen edo ez (gogoratzen dizuegu 3.4.5.eta 6. mailako ikasleek bakarrik dutela asegurua. Gainontzekoak libre zarete guk eskeintzen duguna kontratatzeko, horretarako formularioan adierazi beharko duzue eta 2,5€ ordaindu irteera egunean kirol batzordeko ordezkariren bati)

Formularioa:

Deba-Zumaia mendi irteera

Noiz: 2015 eko abenduaren 13an.

Plana: Oraingoan Debara joango gara, bertan Zumaiarako bidea Flysh ezagunetik igaroz egingo dugularik. Ibilbidea Debako tren geltokitik hasiko dugu, flysh-etik igaro eta bidetik bakoitzak eramandakoa bazkaldu ostean Zumaiara iritsiko gara bertan bueltako trena hartzeko.

Ibilbidearen mapa: (kontrako norantzan)

Elkartzeko ordu eta lekua: joateko bi aukera proposatzen ditugu, tenez (Euskotren) edo kotxez.

  • Trenez: kotxea etxean utzi nahi duzuenok Debarako trena Lugaritzeko geltokian 8:53 an har dezakezue. Debara 9:43an iristen da.
  • Kotxez 30 minutu inguru irauten du Donostiatik Debara bidaiak.

Ibilialdia 09:50 hasiko dugu (puntualak izan 5 minutu baino gehiago ez dugu itxarongo).

Nola iritsi Debako Euskotren geltokira: Oraingoan garraio publikoa erabiltzeko aukera dago eta hau erabiltzea gomendatzen dugu. Hala ere kotxez joateko nahia edo beharra duzuenentzat jakin arazten dizuegu geltokiak ez duela aparkalekurik baina ondoko kaleetan bada non aparkatu. Zumaiara iristean Debara bueltatzeko trena hartu beharko da ibilgailuak hartzera.

Izen ematea eta istripu asegurua:
Txangoan parte hartzeko izen ematea formulario bidez egin beharko da, bertan adierazi istripu asegurua nahi duzuen edo ez (gogoratzen dizuegu 3.4.5.eta 6. mailako ikasleek bakarrik dutela asegurua. Gainontzekoak libre zarete guk eskeintzen duguna kontratatzeko, horretarako formularioan adierazi beharko duzue eta 2,5€ ordaindu irteera egunean kirol batzordeko ordezkariren bati)
Formularioa:

Datu gehiago:

Euskotren ordutegiak