Orokorra kategoria artxiboak

Kategoria: orokorra

MURRIZKETA GEHIAGORIK EZ EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAN

Hezkuntza arloan gastu publikoa arrazionalizatzeko premiazko neurriak ezartzen dituen apirilaren 20ko 14/2012 Lege-Errege-Dekretuak, aldaketa garrantzitsuak ekarriko ditu EAEko ikastetxe publikoetako irakasleen lan-baldintza, ratio eta ordezkapenetan.

Apirilaren 14ko 68/2016 sententziak, goian aipatutako Errege Dekretuaren konstituzionaltasuna konfirmatzen du eta berau aplikatzera derrigortzen du Eusko Jaurlaritza. Neurri hauek irakasleen eskola-ordu eta ordezkapenak egiteko irizpideei eragiten die nagusiki.
Oraindik ezagutzen ez ditugun arren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak hartuko dituen erabakiak, badakigu eragin negatiboa izango dutela irakasle kopuruan eta ordezkapenak egiteko epeetan. Guzti horrek eragin nabaria izango du Euskal Eskola Publikoaren kalitatean.

Egoera hau salatzeko “EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA, GAUR, BIHAR” egistasmoaren sortzaileak (BIHE-EHIGE-SAREAN) adieazpen bat argitaratu dute. Atxikituta bidaltzen dizuegu adieazpen hau.

Murrizketa gehiagorik ez EEPn

2015eko ebaluazio diagnostikoa

BAIKARAtik informazio hau jaso dugu, interesgarria argitaratzeko.

2015eko EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA

ISEI-IVEIk ebaluazio diagnostikoaren bosgarren edizioaren emaitzak argitaratu ditu. Ebaluazio Diagnostikoa publikoekin finantzatutako ikastetxe guztietako ikasleen konpetentzia mailak ezagutzera bideratutako tresna bat da. Oraingoan Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleek hartu dute parte. Haien hizkuntza-komunikazioko konpetentzia (euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz), matematikakoa eta zientzia-kulturarako konpetentzia aztertu dira

Txostenak eskuratzeko SAKATU HEMEN

​Hezkuntza-sistema inklusiboa lortzeko proposamenak

BAIKARAtik informazio hau jaso dugu, interesgarria argitaratzeko.

​​HEZKUNTZA-SISTEMA INKLUSIBOA LORTZEKO EHIGEK AURKEZTUTAKO PROPOSAMENAK

 

Azken asteetan areagotu egin da EAEko bi hezkuntza sareen eta ikastetxeen arteko desoreka  hezkuntza-laguntza espezifikoak behar dituzten ikasleak eskolaratzean (Gasteizko eskola publikoaren aldeko plataforma, Hezkuntza Sailburuaren agerraldia Eusko Legebiltzarrean, Legez Besteko Proposamenaren onarpena Eusko Legebiltzarrean). EHIGE-k ondo ikusten du guzti hau, baina beharrezkoa ikusten du gehiago sakontzea eztabaida honetan eta hezkuntza-sistema inlusiboa lortzeko alternatibetan. Horretarako martxoak 16an Bilbon ospatutako prentsaurreko baten dokumentu bat aukeztu dugu.

Dokumentu hau eskuratzeko SAKATU HEMEN

Informazio iturria ikusi nahi baduzu, sakatu hemen.

Sudaderak IBAI

Guraso agurgarriok:

Ikastolako guraso elkarteak nahi duzuenok eros ahal izateko, ikastolako logoarekin jertse urdinak aterako ditu berriro.

Salneurria: 15 €
Haurrentzat eta helduentzat egongo dira neurriak. (haurren neurri txikienak 5urteko haurrentzat)

Eskaria ikastolako idazkaritzan egin daiteke bulego ordutegian edo arratsaldetan gimnasioan jarriko den postuan 16:50tik 18:00tara. Talla guztietako jertse bana izango dugu ondoen doakizuena aukeratu ahal izateko.

Eskariak otsailaren 24, 25 eta 26an egingo dira eta momentuan ordaindu beharko da.

LOMCEren kontra mobilizazioak

Hezkuntza Plataformen Topaguneak manifestazioak deitu ditu lau hiriburuetan datorren larunbaterako, azaroak 28, LOMCEren kontra eta Hezkuntza-eredu propioaren alde.
Donostiako ekitaldia (kalejira bat) arratsaldeko 17.00etan Donostiako Boulevardean hasiko da. Hau dela eta, Donostiako Jakintza Ikastolako Guraso Elkarteak Euskal Eskola Publikoaren garrantzia azpimarratu nahi dute mobilizazio honentan eta horretarako eskola publikoaren erreferentziarekin pankarta bat eramango dute. Horregatik mobilizazio honetan parte hartuko asmoa duten euskal eskola publikoko gurasoei dei bat egitea nahi dute pankarta honen inguruan elkartzeko eta kalejira batera egitea.
Atxikituta Guraso Elkarteak argitaratuta eskutitza bidaltzen dizuegu. Bertan euskal eskola publikoko guraso bezala euren desadostasuna adierazten dute LOMCE eta HEZIBERRI HEZKUNTZA erreformen aurrean.

Hemen azaltzen dugu gutuna:

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOKO GURASOEI

Euskal Eskola Publikoko gurasook gure desadostasuna adierazi nahi dugu LOMCE eta HEZIBERRI hezkuntza erreformen aurrean.
Bi erreforma hauek gaitzesten ditugu: Hezkuntza sistema PROPIOrantz oztopo direlako eta ESKOLA PUBLIKOAk hezkuntzaren ARDATZ izateari utziko diolako. Guk, GUZTION ETA GUZTIONTZAKO eskola, pertsona guztion hezkuntza INTEGRALArekin konprometitua dagoena nahi dugu.
EKITATEAN oinarritua eta jatorrizko desberdintasun sozial eta muga pertsonalak gainditzen dituena, bazterketa soziala ekidin eta desberdinaren INKLUSIOA bermatzen duen hezkuntza nahi dugu.
HEZKIDETZAn heziz, EUSKAL KULTURA beste kulturekin elkar aberastuz, elebitasunean aurrera pausuak emanez EUSKARA indartuz, gure herriaren aurrerapena eta JUSTIZIA SOZIALA lortzeko GIZA BALOREAK irakatsiz, pertsonengan oinarritzen den pedagogia praktikan jarriz, ikastetxeko proiektuak eskola komunitatearen parte hartze DEMOKRATIKOArekin garatuz, eta LAIKOTASUNA bultzatuz.

Guzti honengatik, Azaroak 28an, arratsaldeko 17:00 tan Donostiako Boulevardean ospatuko den manifestaldian parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu.