Orokorra kategoria artxiboak

Kategoria: orokorra

Familia zeregina mundu digitalean

ZEIN DA FAMILIEN ZEREGINA MUNDU DIGITALEAN?

Otsailaren 1 eta 2an Eskola Digitala jardunaldien hirugarren edizioa ospatuko dugu, Euskal Eskola Publikoko kide garenok digitalizazioaren bidea elkarrekin egitea helburu duen ekimena. Horretarako adituen hitzaldiak, ikastetxeen esperientziak, enpresen aurkezpenak eta eztabaida-guneak prestatu ditugu.

Familiok gune berezia izango dugu otsailaren 2an. Sendoa Gómez Guerra, pedagogo eta guraso eskolen kolaboratzaileak hausnartzen lagunduko digu gurasoak dugun zereginaz mundu digitalean. Nola lagundu diezaiekegu seme-alabei teknologia berrien erabileran? Nola desberdindu ditzakegu erabilera ludikoa eta ezagupena sortzen duena? Ezin ahaztu gehien arduratzen gaituen gaia: nola finantziatuko da digitalizazioa?

Eztabaidako espazioa ere izango dugu, nahi dituzuen galderak egiteko.

Honekin batera doakizue jardunaldien kartela zuen ikastetxeetan zabaltzeko. Inprimatu eta ageriko leku batean ipini dezakezue, gurasoei bidali eta web gune eta sare sozialetan ipini.

Eman izena ahal bezain laster plazak mugatuak dira eta!

Web gunea: eskoladigitala.euskaleskolapublikoa.eus
Informazio gehiago: 94 416 93 60

Kartela ikusteko sakatu hemen

KontuKontanitz emanaldiak

KountuKontanizek  informazio hau bidali digu zabaltzeko:

KontuKontanitz ekimenaren baitan ipuin-kontaketa emanaldiak antolatu ditugu Donostiako eta Donostialdeko hainbat ikastetxetan. Horiez gain, kultur etxe etabestelako kultur-espazioetan ere egongo dira emanaldiak. Apuntatu hitzordu guztiak!

Abenduak 1s, astelehena. 17.30. Okendo kultur etxean
Amaia Ruiz de Galarretaren eta Telmo Iruretaren “Telmoren abenturak”
Ana Apikaren “TEA eta bizitza”, autismoaren inguruan.

Abenduak 14, asteazkena. 17.30. Intxaurrondoko Haurtxokoan
Amaia Ruiz de Galarretaren eta Telmo Iruretaren “Telmoren abenturak”
Ana Apikaren “TEA eta bizitza”, autismoaren inguruan.

Abenduak 15, osteguna. 18:00. Donostiako Haur Liburutegi Nagusia (Fermin Calbeton kalea).
Pello Añorgaren “Itsuen ipuinak areago ikusteko”, itsumenaren inguruan.
Ana Apikaren “TEA eta bizitza”, autismoaren inguruan.

Abenduak 18, igandea. 12:00. Tabakalera, Z aretoa.

Gogoratu kontaketa-saioak 7 urtetik aurrerako haurrentzako direla.

KontuKontanitz
Bizitzaren itsasargia / Faro de la vida
T 943 483 344
kontukontanitz@dss2016.eu

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua
San Sebastián Capital Europea de la Cultura 2016

DSSirez Mugimendu Erotikoa ANTIGUO-IBAETA

ANTIGUO-IBAETAra iristeko prest!

Aurreko astetan Donostiako hainbat auzoetatik pasa da gure DSSioen Putzua: Igeldo, Amara, Zubieta, Egia, Gros, Aiete, Loiola, Bidebieta, Intxaurrondo, Altza … eta oraingoan ANTIGUO !
Gu ezagutzeko aukera galduko duzue?

 

 

 

presentación_DSSirez_aurkezpena

Orain arte, gerturatu garen auzo guztietan, hainbat ekintza eraman ditugu aurrera.

ZurruMargo Txikiak aktibitatearekin, auzoetako txikienekin sexualitatea, maitasuna eta bikote harremanak landu ditugu. Gainera, eta familien presentzia probestuz, gaiari buruzko aholkuak eman ditugu, DSSio anitz bildu ditugu eta gure ZurruMorbo Irratia-n solasaldiak antolatu ditugu.

Gainera, Fleur Play/Erotik Lab tailerra antolatzen ari gara. Tailer hauetan, helduok, “sedukzio eta ligatze” estrategiak eskuratzeko eta esperientziak partekatzeko aukera izan dugu.

Sartu gure agendan!

 

Non?

Azaroak 18, ostirala, Doka Antzokian LIGODROMOA ospatuko dugu. Helduentzako festa izango da; ohiko bikotearekin flirtean aritzeko, bikote berriak ezagutzeko, sedukzioaren jolasaz gozatzeko…beraz, bikotedunak, bikotegabeak, dibortziatuak edo alargunak bazarete gurera etortzera gonbidatuta zaudete!

Asteburuko aisialdiko jarduerak haurrentzat

Asteburuko aisialdiko jarduerak haurrentzat
Antzerki musikala. Aurkezpen eta erakustaldi saioak Urria 27 • 17:30
Bidebietako Gaztelekua (Bidebieta)

Antzerkia eta Dantza
Gehiago irakurri >
Zientziarekin jolasean: Magnetismoa Urria 28 • 17:30
Casares K.E. (Altza-Larratxo)

Kultura +
Gehiago irakurri >
Dantza familian Urria 29 • 10:30 – 12:30
Victoria Eugenia Antzokia (Erdialdea)

Antzerkia eta Dantza
Gehiago irakurri >
TERESA ETA GALTZAGORRI (2016) Urria 29 • 12:00
Victoria Eugenia Antzokia (Erdialdea)

Zinema
Gehiago irakurri >
Argazkimintza Urria 29 • 17:00
San Telmo Museoa (Parte Zaharra)

Kultura +
Gehiago irakurri >
LOTTE ETA HARRI BITXIEN SEKRETUA (Lotte ja kuukivi saladus, 2011) Urria 30 • 12:00
Antzoki Zaharra (Parte Zaharra)

Zinema
Gehiago irakurri >
Donostiako Euskara Zerbitzua
Konstituzio plaza 2 20003 Donostia, Gipuzkoa tel: 943483750 faxa: 943483765 •
Udala_euskara@donostia.eus
Arazoak baldin badituzu buletin hau ongi ikusteko mesedez hemen klikatu zure nabigatzailean ikusi ahal izateko.

Irakurketa kluba. 6-8 urte

Donostia Kulturatik informazio hau jaso dugu  zabaltzeko:

irakurketa kluba  – Donostia Kultura

6-8 urte bitarteko haur eta gurasoentzat

Helburuak:

 Haur eta gurasoen artean irakurketa partekatzea.

 Kalitatezko euskal bibliografia ezagutzea

 Testuen edukiez gozatzea

Euskaraz

Noiz: hilean behin, larunbatetan, 11:00-12:30

2016ko azaroaren 14an; abenduaren 10ean

2017ko urtarrilaren 14an; otsailaren 11an; martxoaren 11an;

apirilaren 22an

Non:

Liburutegi Nagusia. Haur Saila. Fermin Calbetón, 25. Tel. 943-481999

Izena ematea: Dohainik. Plaza mugatuak

Ondoren datuak posta elektronikoren bidez

( haurliburutegia@donostia.eus)

Izena / Abizenak /Jaiotze data / Ikastetxea

Informazio gehiago

Urriaren 26an Errebaliden kontra mobilizazioak

Datorren asteazkenean , URRIAK 26, LOMCE eta HEZIBERRIn azaltzen diren errebalidaren kontrako hainbat mobilizazioak egingo dira. Mobilizazio hauen zehaztasunak hauek dira:

–       Ikastetxeetan, goizeko lehen orduan,  lan- eta irakaskuntza-jarduera utzi eta sarreran kontzentrazioak egin.  Gogoratu, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioak (EHIGE)  ere bat egin duela deialdiarekin, beraz, adostu zuen ikastetxeko irakasleekin  aurrera eramango duzuen ekimena eta parte hartu.

–       Arratsaldeko 18:00etan Donostiako Alderdi Ederren manifestazioa.

ANIMATU ETA MOBILIZAZIOETAN PARTE HARTU !!!

Honen ingurean EHIGE Konfederazioak ateratako deialdia ikusteko, sakatu HEMEN.

BAIKARA FEDERAZIOA

 

Nerabezaroari buruzko hitzaldi-tailerrak

Ibaetan LH-5 eta LH-6ko ikasleen gurasoei neraberazoari buruz eskainiko diren hitzaldi-tailerren informazioa:

ULERTZEN al DITUGU  NERABEAK?

Nerabezaroari buruzko hitzaldi-tailerrak  gurasoentzat.

Dinamizatzailea: Beatriz Oronoz Artola
Psikologian Doktoratua /Psikoterapeuta

TOKIA: Illara Berri 1-Behea  (Ibaeta-Donostia)
ORDUA: 18:30tatik 20:00arte
PREZIOA: O €
HIZKUNTZA: gasteleraz eta euskaraz
1. saioa: Nerabezaroko aldaketak                    – AZAROAren 25an
2. saioa: Familia aldaketak eta eboluzioa     – URTARRILLAren 27an
3. saioa: Hezkuntza estiloa I: Estilo mota      – OTSAILAren 17an
4. saioa: Hezkuntza estiloa II: komunizazioa… –  MARTXOAren 17an
5. saioa: Gatazkak konpontzen                                – APIRILAren 7an

IZENA EMATEA:   ibaetahitzaldiak@gmail.com
618 488542 (deia edo watsapp) PLAZA MUGATUAK

Antolatzailea:ILAE (IBAETAKO LAGUNEN AUZO ELKARTEA)
Illara berri 1, Ibaeta (Donostia)

Ikusi PDF kartela

Ipuin kontalarien II. Maratoia

Poz handiz gonbidatu nahi zaitugu urriaren 22an Donostian burutuko dugun Ipuin Kontalarien II. Maratoira.

Maratoiaren lehenengo edizioa San Telmo museoan egin genuen Galtzagorri Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko. Orduan, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu Fundazioaren laguntza jaso genuen. Izan zuen arrakasta ikusirik, 2016an bigarren edizioa prestatu dugu, Donostiako Haur Liburutegi Nagusiarekin elkarlanean.

II. Maratoiaren baitan lau ipuin kontaketa saio eskainiko dira, Donostiako Liburutegi Nagusian (San Jeronimo Kaleko sotoan, Donostian). Egitarau anitza prestatu dugu, haur, gazte eta helduak erakartzeko asmoz. Egun osoko saioetan, zuzeneko musikaz lagunduriko ipuinak, antzeztutakoak, itzal txinatarrak, belarrira xuxurlatuko poesiak.. entzun ahal izango ditugu.

Hauxe da egitarau zehatza:

  • 11:00. Xabier Olaso. Tximeletrak airera saioa. 2-5 urteko haur eta gurasoak.
  • 12:00. Bego Alabazan. Jhonny Cold Feet itzal txinatarrak. 6-9 urte.
  • 16:00. Kalabazan Kultur ekimenak (Irati Astobieta, Garazi Basterretxea eta Jone Ibarretxe). Olerki
    xurxurlatuak. 10-14 urte.
  • 17:00. Ines Bengoa. Hotzikara, gozamen erotikoaren historia. 14 urtetik aurrera.

Saioak doan dira, baina izena ematea gomendatzen da, saio bakoitzean lekua mugatua izango baita. Horretarako, idatz ezazu mesedez, helbide honetara: haurliburutegia@donostia.eus

Ipuin Kontalarien II. Maratoia