Orokorra kategoria artxiboak

Kategoria: orokorra

Eskola-jangelei buruz hitzaldiak

BAIKARAtik jaso dugun informazioa:

“GURE PLATERA GURE AUKERA” plataformak eskola komunitateek, lehen sektoreak eta gizarteak, oro har, eskola jangelen gaur egungo eredua aldatzeko ikusitako premiari erantzuteko xedez sorturiko ekimen bat da. Plataforma horrek azken urteetan aurrera eramandako ekimenen artean, bereziki aipatzekoa da egindako ikastetxe publikoetako jangelen egoerari buruzko azterketa. Era berean,eskola jangelen autogestiorako esperientzia pilotuak abian jarri ditu, Hezkuntza Sailaren onespenez, Bizkaiko bi ikastetxe publikotan (Markinako Bekonbenta, eta Gernikako Allende-Salazar).

Interesgarria iruditu zaizu ekimen horien berri emateko kanpaina bat egitea, eta, ildo horretatik, hiru hitzaldi antolatu ditugu, ikerketa horren datuak eta ondorioak azaltzeko. Horrekin batera, esperientzia pilotuak indarrean jarri dituzten jangelen ardura duten IGEek beren esperientziaren berri emango dute.

Maiatzan bi hitzaldi izango dira

– Maiatzak 22, astelehena, BERGARAN. Ordua: 18:00etan, Tokia: San Martin de Agirre eskolan (Boni Laskurain kalea 25, BERGARA)

– Maiatzak 25, osteguna, DONOSTIAN. Ordua: 18:00etan, Tokia: Amaraberri eskolan – Morlans eraikuntzan (Morlans pasealekua, DONOSTIA)

Kartela ikusi: hitzaldiak jantokiak bergara-donostia

Maiatzak 14 – Umeekin sensibilizazio jarduera…

Ikastolako ama baten bitartez iritsi zaigu Hondakin bilketa umeak sentsibilizatu eta ikasteko izeneko egitasmoari buruzko informazioa.

Ekintza “Iniatives oceanes“-ek antolatua da eta maiatzaren 14an egingo da goizeko 10:30tan. Eguraldi txarra izanez gero, maiatzaren 21ean ospatuko litzateke.

Aipatutako egitasmoa borondatezkoa eta dohakoa da. Horrez gain, kutsaduraren gaia lantzeko aukera aparta da eta haurrek ekologia, ozeano eta lurrari buruz ikasteko modu erabat dibertigarria.

Informazio guztia honako web-gunean duzue:
http://www.initiativesoceanes.org/es/collecte/9958

Izen ematea beharrezkoa da, parte hartzaileek aseguru bat izango baitute.

http://www.initiativesoceanes.org/es/collecte/9958

Animatu, familian egiteko ekintza zoragarria da eta!

Golden 5 – Hitzaldia maiatzaren 4an

Guraso agurgarriak:
Golden 5” (Elkarbizitza hobetzeko programa) hitzaldiaren gogorarazi nahi dizuegu . Hitzaldia maiatzaren 4an, 17:30etik 19:30era izango da gimnasioan.

Hizlaria Mª José Lera izango da, Sevillako unibertsitateko psikologian
doktorea  eta  programa  honen  sustatzaileetariko  bat.  Europa  mailan,
errekonozimendua eta sariak jaso dituen programa da eta eskola giroan eragina du,
ikasleen motibazioan eragin positiboa izanik.

Ibai Ikastolan duela 3 ikasturte ezagutu genuen “Golden 5” programa eta gaur
egun klaustro osoa bertan murgilduta gaude. Ingeleseko “Gold” (Urrea) hitzetik
datorren programa honek ikasle guztiek dizdira egitea du helburu, urreak bezalaxe.

Ikastetxeak Mº José bezalako pertsona bat bertara ekartzeko egin duen
ahalegina kontuan izanik, eta hitzaldi hau ETXEKO ELKARBIZITZAra zuzendua izango
denez, bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Hitzaldira ezingo da haurrekin etorri. Haur Hezkuntzako ikasleentzat doako
haurtzaintza zerbitzua eskainiko da.

Antolaketari begira, hitzaldian zenbat pertsonek parte hartuko duten jakin
nahiko genuke. Horretarako,  idazkaritzari abisatu apirilaren
28rako.

IGEko eta eskolak elkarrekin antolatutako hitzaldi bat da.

Aisialdiko jarduerak haurrentzat – Martxoak 18-19

Donostiaeuskaraz.eus
Asteburuko aisialdiko jarduerak haurrentzat- Martxoak 18-19
Eriz Magoa: Emozioaren Magia Martxoa 18 • 17:30
Larrotxene K.E. (Intxaurrondo)

Gehiago irakurri >

Maitagarri amandrea (A Simple Wish, 1997) Martxoa 18 • 17:30
Tomasene K.E. (Altza-Larratxo)

Gehiago irakurri >

Baserrian Amets, Eidabe Martxoa 18 • 17:30
Ernest Lluch K.E. (Amara)

Gehiago irakurri >

Kartoibiraka, Markeliñe Martxoa 18 • 17:00
AIETE K.E. (Aiete)

Gehiago irakurri >

Ballerina Martxoa 18 – 19 • 16:45
Antiguo Berri Zinema (Antiguo-Ibaeta)

Zinema

Gehiago irakurri >

Argiaren ilusioa Martxoa 18 • 17:00
San Telmo Museoa (Parte Zaharra)

Erakusketak

Gehiago irakurri >

JoLabs Haur eta familientzat tailerrak Martxoa 18 • 10:00 – 13:00
Tabakalera (Egia)

Tailerrak

Gehiago irakurri >

Aho bete amets: sortu, kantatu, irudikatu, dantzatu Martxoa 18 • 17:30 – 19:00
Tabakalera (Egia)

Tailerrak

Gehiago irakurri >

Euria, Markeliñe Martxoa 19 • 18:00
Larratxo K.E. (Altza-Larratxo)

Gehiago irakurri >

Parketarrak Martxoan Donostiako hainbat auzotan: Aieten, Altzan, Amara Berrin, Anorgan, Bidebietan, Egian, Igeldon, Itxaurrondon, Loiolan, Loiolako Erriberan, Parte Zaharrean. Saioak non eta noiz izango diren ikusteko klikatu hemen: http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/euskara-erabili/sekzioak/parkean-euskaraz–parketarrak-egitasmoa edo agendan: http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/agenda
Donostiako Udaletxea
Donostiako Euskara Zerbitzua
Konstituzio plaza 2 20003 Donostia, Gipuzkoa tel: 943483750 faxa: 943483765 •
Udala_euskara@donostia.eus
Euskararen Hiria
Arazoak baldin badituzu buletin hau ongi ikusteko mesedez hemen klikatu zure nabigatzailean ikusi ahal izateko.

Agenda osoa hemen: http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/agenda