Todas las entradas de: Ibai Gurasoak
Mila esker neskak!!!
Rosa eta Irenerentzat, bi kide handi
Irene
Zure lekukoa hartu genuen eta egiten duzun guztian jartzen duzun indarra eta gogoa
jasotzen saiatu ginen. Zure laguntza, ideiak eta aholkua izan ditugu, zure kausa ugariek
denbora gutxi uzten zizutenean guri eskaintzeko. Badakigu hor zaudela, eta joaten
zaren lekura norbaitek zure motibazioa eta mundua aldatzeko gogoa izango dituela.
Rosa
Nekeen laguna urte hauetan. Kanoiaren oinean egon zara beti. Eskerrik asko zure
ideiengatik, zure pazientziagatik, zure lanagatik, gogoagatik, arazoei irribarre batekin
aurre egiteagatik. Talde bat izan gara, MAIUSKULekin. Faltan botako zaitugu!
Eskerrik asko urte hauetan egin duzuen lanagatik
COVID-19 eta Ikasturte berria
Kaixo,
Inkesta
Dokumentua: COVID19 eta ikasturte berria EU_ES.pdf
ZABALDU: Jangela 2020/21 murrizketak
Azken bileran ikastolak transmititutako informazio kezkagarria helarazi nahi dizuegu. Hurrengo ikasturterako Ibai Ikastolak izango dituen irakasleen zerrenda (RPT-a) bidali dute Hezkuntza Sailetik, eta iazkoarekin konparatuz murrizketak egon dira. Kezkagarriena jangelako arduradunaren jardunaldia erdira murriztu dutela izan da eta hori aldatzen ez bada, ezingo da jantoki zerbitzua ikasle guztiei eskaini (ikasleen erdia jangela gabe geratuko dira).
Ibai Ikastola- Ebaluazio oharra
Donostian, 2020ko maiatzaren 18an
Familia agurgarriak,
Aurreko gutunean aipatzen genizuen bezala Hezkuntza Sailak Hezkuntza Plana izeneko dokumentuan “2019-20 ikasturteko azken hiruhilekorako eta 2020-2021 ikasturtearen hasierarako jarraibideak“ argitaratu zituen. Eskola jarduera ez presentzialak metodologia aldatzera, programazioak birmoldatzera, gutxienezko helburuak zehaztera eta ikasleen jarraipenean egokitzapenak egitera eraman gaitu eta honekin batera, ikasturte amaierako ebaluazioa nola egingo dugun erabakitzera.
Etengabeko prestakuntza-ebaluazioaren esparruan, amaierako ebaluazio integratua egitea; urrutiko prestakuntzan zehar emandako prestakuntzak gehitzeko balioa izango luke. Kasu horretan, lehen bi ebaluazioetan lortutako emaitzak hartuko dira kontuan, horiek izango baitira azken kalifikazioa zehaztuko dutenak, eta hirugarren hiruhilekoan lortutako emaitzak modu osagarrian gehituko zaizkie.
Hirugarren ebaluazioa barne hartuko duen azken ebaluazioa egingo dugu.
Ikasturte amaierako ebaluazioan lehen eta bigarren ebaluazioetan lortutako kalifikazioak oinarritzat hartuko dira, 3.hiruhilekoan ikasleek eskuratutako lorpenak gehituko dira, modu positiboan soilik.
Errepikapenei buruz, ikasleren batek errepikatu beharko balu, lehenengo bi hiruhilekoetan oinarritutako irizpideak kontutan hartuko ditugu, eta ez du ikasle batek ere pandemia egoera honek eraginda errepikatuko.
Azalpen gehiago beharko bazenukete irakasleekin edo gurekin harremanetan jar zaitezkete.
Ondo izan,
Zuzendaritza
Ikastolatik jasotako mezua: 2020-05-18 13:05
Izen-ematea: eguerdiko jarduerak 20/21
Guraso agurgarriok :
Datorren ikasturteari begira, eguerdiko jarduerak antolatzeko izen-ematea orain egitea beharrezkoa da.
-
Jarduera hauetan parte hartzea borondatezkoa da, beraz haurren nahiak kontutan hartzea garrantzitsua da.
Izen-emate epea ekainaren 9an, asteartea, bukatuko da.
Izen ematea gauzatzeko, mesedez ondorengo formularioa bete.
Adeitasunez,
EGUERDIKO JARDUERETAKO BATZORDEA
Ikastola-Familientzat oharra
Familia agurgarriak,
Zer moduz zaudete?
COVID-19ak sortutako egoera denentzat zaila izaten ari bada ere, badakigu familia batzuentzat bereziki gogorra izaten ari dela. Espero dezagun joan zen astean Gobernuak iragarritako konfinamendua leuntzeko prozesuak polili-poliki egunerokotasuna berreskuratzeko eta aurrera egiteko balio dezan.
Hasieratik gure lehentasuna izan da gure ikasleen jarraipena egitea eta familiekin harremana indartzea, gure eskura dagoen laguntza eskainiz, eta horretan dihardugu. Ildo horretatik Hezkuntza Sailak argitaratutako Hezkuntza Planak familiekiko jarraibideak ematen ditu:
Konfinamendu-aldian, ikastetxeen eta familien arteko komunikazioak egiten ari dira, batez ere bide telematikoz (posta elektroniko bidez, telefonoz…). Komunikazio hori indartu behar da, bai haien seme-alaben bilakaera akademikoari buruzko orientabideak emateko, bai bilakaera horretan laguntzen jarraitzeko, baita ebaluazio- eta kalifikazio-prozesuan kontuan izango diren alderdien berri emateko ere —egindako berregokitzapenekin lotzen diren alderdiak dira—. Ebaluazio- eta kalifikazio-prozesuan kontuan izango diren alderdien berri emateko ere indartuko da komunikazioa.
Une honetan, familiaren eta ikastetxearen arteko komunikazioak garrantzi handia du, horregatik tutoretzaeta orientazio-ekintzak indartu ditugu , informazioa bi norabideetan jasotzeko asmoz.Lankidetza ezinbestekoa izango da hirugarren hiruhileko honetan ikaslearen garapenari buruzko egin beharreko eskola-jardueraren ebaluazioan, izan ere eskola-lanen jarraipena egiteko ikasleengandik eta familiengandik jasotako informazioa baliagarria izango da.
Beti bezala, edozein zalantza argitzeko gurekin harremanetan jar zaitezte.
Ondo segi,
Zuzendaritza
Ikastolatik jasotako mezua: 2020-05-04 14:05
Etxealditik Euskaraldira
Udaleko Euskara Zerbitzua-tik:
Orain, Euskaraldiaren antolatzaileekin bat eginez #EtxealditikEuskaraldira entrenamenduan parte hartu ahal izango duzue, bai ondoan dituzuen etxekoekin, eta telefonoz edo sareko bideo deien bidez harremana duzuen senide, lagun eta lankideekin ere.
Baina…
ZER DA ZEHAZKI?
Euskaraldirako motorrak berotzen joateko bi asteko entrenamendua.
NORI DAGO ZUZENDUA?
Euskaraz gehiago hitz egin nahi duenari.
ZER EGIN BEHAR DUGU?
- Apirilak 21-23, hausnarketa: nola hitz egiten dut etxekoekin eta etxetik harremana dudanekin?
- Apirilak 24-30, entrenamendua: proposamen bat egingo dizuegu egunero, hizkuntza ohiturak aldatzeko edo finkatzeko.
- Maitzak 3, ekimen bateratua.
Eta, orduan, gaur…
HAUSNARKETA NOLA EGIN?
- 1. pausoa, zerrenda bat egin: orri batean idatzi etxekoen, kideen eta lagunen izenak.
- 2. pausoa, hizkuntza ohitura zehaztu: izen bakoitzaren ondoan erabiltzen duzuen hizkuntza identifikatu eta idatzi (eus, gaz, erdi.).
- 3. pausoa, hizkuntza aldaketa norekin zehaztu: zerrendan gaztelaniaz edo ele bietan direnen artean nor aukeratuko duzun erabaki eta markatu.
Ariketa nola egin hobeto ulertzeko, ikus ondoko bideoa
(Interneteko edukiak hobeto ikusteko komeni da urrutiko mahaigaineko loturatik ateratzea).
Ohitura aldaketa etxean hasten da!Animatu, eta parte hartu!
Liburu astea
Kaixo,
Gogoan baduzue liburuaren naioarteko eguna ospatzeko, ikastolan ipuin kontaketak hizkuntza eta euskalki ezberdinetan egiteko gonbitea jaso genuen martxoa hasieran (atxikita doa gonbitea). Aste hontan egitekoak ziren, baino egoera ikusita ezinezkoa denez, beste aukera bat proposatu da: Etxean ipuina kontatu eta gero ikastolara bidaltzea. Gainera bide honek guraso gehiagok parte hartzeko aukera ematen du. Beraz, anima zaitezte zuen ipuina grabatzera eta Koro liburutegiko arduradunari bidali liburutegia@ibaiikastola.eus helbidera. Jasotakoak mediatekako blogean zintzilikatuko ditu.
Ondo izan,
Hezkuntza- sailburuordearen gutuna
Kaixo,
Honekin batera doakizue Maite Alonso Arana, Hezkuntza Sailburuordearen idazkia.
Eitb_euskarriak_aste_santuan.PDF
HEZKUNTZA SAILA Hezkuntza Sailburuordetza
Zuzendari hori:
Hezkuntza Sailaren eta ETB 3ren arteko lankidetzak “BITARTEAN, ETXETIK IKASTEN” programa abian jartzeko joan den martxoaren 30etik, aukera ematen digu hedapen handiko baliabide didaktiko bat izateko.
Etxeko txikienek eta lehentasunez, Lehen Hezkuntzako 1.mailatik 4. mailara arte ikasleek aukera dute telebistatik euskeraz elkareragiten eta ikasten.
Eskertzen dugu egiten ari den zabalkundea eta jarraipena. Horren ondorioz, oso ikusle maila ona lortzen ari gara eta jasotzen ari garen whatsaapt asko dira.
Gogorarazi nahi dugu, emisioa apirilaren 6tik 17ra bitarteko oporraldian gertatuko ez bada ere, egoerak orain bezala jarraitzen badu, apirilaren 20an, astelehenean, ekingo zaiola berriro. Hala ere, gogoratu zuen familiei, aurkeztutako edukiak errepasatzeko edo, hala badagokio, programak ikusteko, hemen eskuragarri dagoen saioko eduki guztiak eskura dezaketela:
- HIRU3 APPan (deskargatzeko informazioa: https://www.eitb.eus/eu/hiru3/app-deskargatu/)
- Webgunean: https://www.eitb.eus/eu/hiru3/bitartean-etxetik-ikasten/
- Telebista konektatuetan (botoi gorria), hbbTV eta Smart TV zerbitzuetan.
- eitb3 Youtube kanalean: https://www.youtube.com/channel/UCu0vj6bO6flwctr4dyL9BgQ
- EiTB Nahieran zerbitzuan
Azkenik, jakinarazi nahi dugu hurrengo estekan https://posta.irakasle.net/publico/Elkarbanatu_internet_smartphone-kin.pdf tutoretza bat jarri dela mugikorra konexio partekatu eta modem gisa erabiltzeko beharra duten familientzat.

