Familia agurgarriak:
Todas las entradas de: Ibai Gurasoak
KZGunea- Webgune eta aplikazio interesgarriak
Informazio iturria: KZGunea
Etxean geratzeko egun hauetan, hurrengo baliabideak zuretzat eta zureentzat lagungarri izan daitezkeela uste dugu.
Komunikazio aplikazioak
- Skype: talde-deietarako aplikaziorik onena.
- Ikasi pausoz pauso gure bideotutorialarekin Skype nola erabili.
- Google Hangouts: Telefono-zenbakirik behar ez duen aplikazioa.
- WhatsApp: berehalako mezularitzako aplikazio erabiliena.
- Kontsultatu gure aurrez aurreko ‘WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean’ ikastaroaren edukia.
- Telegram: berehalako mezularitzako aplikazio seguruena.
- Irakurri gure blog sarrera ‘Telegram’.
Itzultzaileak
- Itzultzaile neuronala: Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile berria.
- Irakurri gure blog sarrera ‘Itzuli. Mugikorrentzako itzultzaile neuronala’.
- Google Translate: mundu osoko 130 hizkuntzatara baino gehiagotara itzultzen duen zerbitzua.
Informazio gehigarria: irakurri gure blog sarrera ‘Itzul ezazu momentuan edozein testu zure mugikorrerko kamerarekin’.
Hodeian biltegiratzea
- Google Drive: plataformarik ezagunena, doako 15 Gb-ko biltegiratzearekin.
- Kontsultatu gure aurrez aurreko ‘Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak’ ikastaroaren edukia.
- Ikasi pausoz pauso gure bideotutorialarekin Google Drive nola erabili.
- Ikasi Google Drive-rekin pdf fitxategi bat betetzen zure online izapidetarako gure bideotutorialarekin.
- Dropbox: ordenagailuko zein mugikorreko sistema eragile guztiekin bateragarria.
- Kontsultatu gure aurrez aurreko ‘Informatika hodeian. Ezagutu zer den hodeia’ ikastaroaren edukia.
- Mega: hodei seguruena, zure dokumentuen zifratze osoarekin.
Informazio gehigarria: Irakurri gure blog sarrera ‘Hodeiaren biltegiratze hoberenak’ I. zatia eta II. zatia.
Hezkuntza/haur baliabideak
- Google Classroom: doako plataforma, irakasleei eta ikasleei denbora aurrezteko, komunikatzeko eta hobeto antolatzeko aukera ematen diena.
- Google Family Link: aplikazio honen bidez, zure seme-alaben gailu mugikorrak eta Chromebook-ak urrutitik kontrolatu ahal izango dituzu.
- Irakurri gure blog sarrera ‘Androiden guraso kontrola: Google Family Link I’.
- Irakurri gure blog sarrera ‘Androiden guraso kontrola: Google Family Link II’.
- Irakurri gure blog sarrera ‘Androiden guraso kontrola: Google Family Link III’.
- ‘Bitartean, etxetik ikasten’ hezkuntza-saioa: Hiru3 ingurune digitalean ikusi ahal izango duzun hezkuntza-programa.
Informazio gehigarria: irakurri gure blog sarrera ‘YouTubeko kanal hezigarriak’.
Osasun baliabideak
- Osakidetzako mugikorren ataria: medikuaren txanda eskatu, Osasun-Karpeta ikusi, Osasun-Aholkuetara sartu… aplikazio bakar batetik.
- Kontsultatu gure aurrez aurreko ‘Online izapideak Osakidetzarekin’ ikastaroarekin edukia.
- Ikasi etekinik handiena ateratzen zure Osakidetzako Osasun Karpetari gure bideotutorialarekin.
- Farmazien bilatzailea: aurkitu zure etxetik hurbilen dagoen farmazia, klik gutxi batzuetan.
- Nire Tratamendua app-a: Zure Tratamendu aktiboa kontsultatu, farmazian hartu beharreko agindutako medikazioa jasotzeko.
- App Covid-19.eus: Euskal Autonomia Erkidegoan COVID-19ren pandemia kudeatzeko elkarlaneko aplikazioa.
- Irakurri gure blog sarrera ‘Eusko Jaurlaritzak Covid-19.eus aplikazioa aurkeztu du’.
Compras seguras online
- Web orri seguruak: https eta giltzarrapoaren garrantzia erosketa webguneetan.
- Zure online erosketetan hartu beharreko neurriak eta eskubideak: saltzailea identifikatu, transakzio seguruak egin… Kontsultatu hartu beharreko neurri guztiak.
- Erosketa seguruko zigiluak:: egin behar duzun erosketa segurua dela ziurtatzen duten zigiluak ezagutu.
Informazio gehigarria: kontsultatu gure aurrez aurreko ‘Erosketa eta ordainketa segurua Interneten’ ikastaroa.
Zibersegurtasuna
- Antibirusa eta beste tresna batzuk: antibirusa, datuen zifratzea, gurasoen kontrola… aukeratu behar duzun segurtasun-mota.
- Ikasi sareko mehatxu motak bereizten eta horiei aurre egiten gure bideotutorialarekin.
- Pasahitz sendoak: jarraitu urrats sinple hauek, zure pasahitzak seguruak eta sendoak izan daitezen.
- Kontsultatu gure aurrez aurreko ‘Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean’ ikastaroaren edukia.
- Egiaztapena bi urratsetan: gehitu segurtasun-geruza gehigarri bat zure kontuei.
- Irakurri gure blog sarrera ‘Zer da bi urratseko autentifikazioa’.
Familiek dituzten kezkak-Jasotzeko Galdetegia
Baikaratik bidali diguten inkesta hau helarazi nahi dizuegu, nahi duenak bete dezan. Beheko mezuan esteka dezue.
Guraso Elkarte agurgarria:
Bizi dugun aparteko egoera honetan, ahal den modurik egokienean atenditu nahi ditugu ikastetxe publikoetako familiak, eta laguntzea gure esku ez dagoenean, zuen kezkak dagokionari helarazi.
Horretarako, galdetegi bat sortu dugu. Helarazi mesedez galdetegi hau zuen ikastetxeko familiei: https://www.ehige.eus/eu/quiz/galdetegia/
Lasai bete dezakezue, konfidentzialtasun osoz tratatuko bait ditugu datu guztiak.
Mila esker zuen laguntzagatik.
Guraso ordezkariak
Kaixo denoi,
Zer moduz zaudete? Astebete pasatxo daramate seme-alabek eskolarik gabe eta familia bakoitzaren antolaketa desberdina denez , egoerak ere desberdinak izango direlakoan nago. “Kaos” honetan orden pixka bat jartzea ez da erraza, alde batetik eskolak bidalitako lanak, web orriak eta gainontzeko baliabide digitalak, bestetik etxean sartuta “egunerokotasunari” eutsi behar, gehi zuetako askoren “telelana”. Ziur nago egunak pasa ahala errutinak markatzen joango zaretela, familia bakoitzak bere beharren arabera.
Gure aldetik ikasleen lanen jarraipenari eta familiekin harremanetan egoteari eman nahi diogu lehentasuna. Ikasleen notak datorren astean bidaltzeko moduan egongo direla uste dugu.
Orain zuen kezkak, zalantzak, iradokizunak…jaso nahiko genituzke, zuen beharrei ahal dugun neurrian erantzuteko Guraso ordezkarien bidez jasotzea aproposa dela iruditzen zait, zer diozue?
Honekin batera gurasoei zuzendutako web orri interesgarria bidaltzen dizuet
(Euskaraz bakarrik dago) zuen artean egokia iruditzen bazaizue partekatzeko edo zuen web orrian lotura egiteko
Besterik gabe, besarkada handi bat zuentzat eta muxu handi bat etxeko seme-alabentzat
Anabel Anta
IBAI ikastolako zuzendaria
Ikastolatik jasotako mezua: 2020-03-23 17:34
Eskolaren itxiera
Familia agurgarriak,
Larrialdi egoera honek eskatzen dituen segurtasun neurriak bermatze aldera bihartik aurrera ikastetxea itxita egongo dela adierazi nahi dizuegu. Zuzendaritza ere, irakasleak bezala, etxetik telelanean arituko gara, beraz gurekin harremantzeko emaila erabili beharko duzue:
idazkaria@ibaiikastola.eus; ikasketaburua@ibaiikastola.eus ; zuzendaria@ibaiikastola.eus
Oharra:
Hezkuntza Sailak, COVID-19k eragindako osasun publikoko larrialdi-egoeraren aurrean,
honako erabaki hauek hartu ditu:
Jantokirako bekak: Eskola jantokiak erabiltzen dituzten ikasleentzat aurreikusitako laguntzei eutsiko die Hezkuntza Sailak. Horretarako baldintzak betetzen dituzten familiek ezarritako zenbatekoa jasoko dute. Hezkuntza Sailak eskabideen zati bat ebatzi eta ordaindu du dagoeneko; oraindik jakinarazi gabe daudenek erreklamazioak egiteko beste epe bat izango dute. Ebazteke daudenak jakinarazi ondoren, beste epe bat zehaztuko da sor daitezkeen erreklamazioetarako.
Jantokiko kuotak: Familiek ez dute jantokiko kuota ordaindu beharrik izango, aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda dagoen aldian. Familiaren batek jarduerarik gabeko aldiari dagokion kopururen bat ordaindua balu, zenbateko hori itzuli egingo zaio.
Aldaketak jaso ahala helaraziko zaizkizue.
Zaindu eta gogoratu lehentasuna zuen familien ongizateak duela,
Laster arte,
Zuzendaritza
Ikastolatik jasotako mezua: 2020-03-18 12:33
Koronabirusa -Baikara informazioa
IGE agurgarriak,
Dakizuenez, , martxoak 13tik aurrera , eta 15 egunez, EAEko ikastetxe guztietan (haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, lanbide heziketa eta unibertsitateak)
hezkuntza-jarduera etengo da, baita eskolaz kanpoko jarduerak ere.
Neurri honen helburua Koronabirus COVID-19aren transmisioa geldiaraztea da.
Ikastetxeak itxita egongo diren arren, irakasleek beren ohiko ordutegian egon behar dutela ezarri du Sailak, urrutiko hezkuntzarekin jarraitu ahal izateko. Gainera, ikastetxeei argibideak emango zaizkie.
Federazioetatik hurrengoa gomendatzen dugu:
- Zuen seme-alaben ikastetxeekin eta tutoreekin harremana mantentzea.
Posible den neurrian, saiatu zuen seme-alaben ikas ohiturei eustea,
hezkuntza-etaparen arabera. - Ez utzi zuen zalantzak eta kezkak transmititzeari. Ahal dugun neurrian laguntzen saiatuko gara. Garrantzitsua da hori egitea Hezkuntza Sailera helarazi ahal izateko.
Beti bezala, ahalik eta zerbitzurik onena ematen saiatuko gara.
Edonola ere, egoera berezi baten aurrean gaude, lasaitasuna eta erantzunkidetasuna
eskatzen dituena, Eusko Jaurlaritzaren gomendioak jarraituz.
Lotura hauetan aurkituko duzue:
- Hezkuntza Sailaren informazio eguneratua:https://www.euskadi.eus/koronabirusari-buruzko-informazioa/web01-s2hhome/eu/
- Osasun Sailaren informazio eguneratua: http://www.euskadi.eus/nuevo-coronavirus-covid-19/
Baikaratik jasotako mezua: 2020-03-15 0:15
Eskola jarduera ez presentziala
Familia agurgarriak,
Gaur eguerdian jaso ditugu Hezkuntza Sailburuak ikastetxeetako eskola-jarduera
presentzialari eragiten dioten erabakiak. Gutun honetan ikasleentzako arreta eta
familiekiko harremanari buruzkoak laburtuak igortzen dizkizuegu.
ETXEAN EGIN BEHARREKO LANAK:
Irakasle bakoitzak, ikasleen mailaren arabera egin beharreko lana atzo bidali zuen. Lehen
Hezkuntzan materialak irakurketa, idazketa eta matematikarekin lotuak daude.
3.zikloak euskarri digitalak erabiliko ditu. Etxean bitarteko digitalik ez badute, eskolan
paperezko bertsioa jaso ahalko dute aldez aurretik abisatuz. Kasu honetan helduak bakarrik etortzea eskatzen da.
FAMILIEKIN HARREMANAK:
Edozein zalantza izanez gero tutoreekin harremanetan jarri ahal zarete eskola orduetan.
Banakako tutoretzak mantendu ahal izango dira bitarteko telefoniko edo digitalaren bidez,
ahal dela.
WEB ORRI INTERESGARRIAK:
Audioipuinak eta bideoak:
Euskal filmeak: https://iparra.eus/
Matematika: https://www.thatquiz.org/es/
Mota askotako ariketak:
- https://onoff.es/proyectos
- http://www.educaplus.org/
- https://www.mundoprimaria.com/
- https://www.abcya.com/
Simulatzailea: https://phet.colorado.edu/en/simulations/category/new
Berririk izan ahala informatuko zaituztegu,
Ondo izan,
Zuzendaritza
Ikastolako mezua: 2020-03-13 – 18:24
COVID-19 KLASEEN ETENALDIA
Familia agurgarriak:
Aldundiak eskola kirola eta federatutako kirola suspenditu ditu
Egun on:
Honekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eskola kirola eta kirol federatuan hartutako neurrien berri eman nahi dizuegu.
Horren inguruko informazioaren jarraipena egiteko Gipuzkoa kirolak web gunean jarritako lotura atxikitzen dizuegu:
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kirolak/coronavirus-informazioa
Kirola Batzordea.
2020-03-12 Informazioa:
ALDUNDIAK ESKOLA KIROLA ETA FEDERATUTAKO KIROLA SUSPENDU DITU
Harkaitz Millan: “Sortutako egoera ikusita, beharrezkoa da zuhurtasun irizpide bat mantentzea eta eskolaren esparruan hartutako prebentzio neurriekin koherenteak izatea”.
Eskola kirolen eta kirol lehiaketen bideragarritasunaren inguruan sortu diren zalantzak ikusita, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eskola kirola (lehiaketak eta entrenamenduak) eta federatutako kirola etetea erabaki du. Erabaki hau Gipuzkoako kirol federazioei eta entitateei jakinarazi zaie gaur goizean helburu honekin ospatu den bileran
Eskola-kirolako jarduerak etetearen erabakia hezkuntza zentro guztietan eskolak etetearen erabakiaren bat dator; zentroen parte-hartze unibertsala eta homogeneoa ezin ziurtatu daitekeen egoera izanik, lehiaketak aldatuko lituzkeelako. Bestalde, oinarrizko zuhurtasun irizpideak ere hezkuntza zentroei proposatutako neurriarekin bat etorriz jokatzeko komenigarritasuna adierazten du, prebentziozko osasun neurriak aplikatuz eskola ingurunearekin parekagarriak direnak. Zuhurtasun eta koherentzia irizpide bera aplikatu zaio kirol federatuari, eta hori horrela, dagokien federazio nazionalek hartutako erabakia Gipuzkoako lurraldean eta kategoria guztietan ere aplikatzearen komenigarritasuna ikusi da; kadeteak, Kultura eta Kirol Sailaren menpe daudenak, barne.
Mendi irteera-Lasarte Buruntza-20200329
BERTAN BEHERA
Kaixo
Lasarte Oria Buruntza10,49 km
Noiz: 2020 Martxoak 29
Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00etan eta 10:15etarako Lasartera iristea espero dugu. Kotxeak aparkalekuan utziko ditugu eta aparkaleku guztia gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.
“Ford Easo Motor”aren ondoan dagoen Frontoian bilduko gara martxa asteko.
Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Mapa/Ibilbidea:
Nola joan Lasartera:

