Ikastolako guraso elkarteak nahi duzuenok eros ahal izateko, ikastolako logoarekin jertse urdinak aterako ditu berriro.
Salneurria: 15 €
Haurrentzat eta helduentzat egongo dira neurriak. (haurren neurri txikienak 5urteko haurrentzat)
Eskaria ikastolako idazkaritzan egin daiteke bulego ordutegian edo arratsaldetan gimnasioan jarriko den postuan 16:50tik 18:00tara. Talla guztietako jertse bana izango dugu ondoen doakizuena aukeratu ahal izateko.
Eskariak otsailaren 24, 25 eta 26an egingo dira eta momentuan ordaindu beharko da.
Plana: Oraingoan Iturriozera joango gara. Bertatik Gazume mendia igotzeko bidea hartuko dugu, mendiaren ipar aldetik.
Hego isuri aldetik jeitsiko gara ondoren eta Ernioko alderdi ikusgarriena ikusi ahalko dugu.
Hemendik, Zelatunera iristiko gara eta muinean zelai eta bordaz gozatzeko aukera izango dugu.
Nahi dutenek Ernio igotzeko aukera izango dute (kilometro batetara dago gaina). Gainontzekoak, Zelatunen atsedena hartzen geldituko dira.Taldea berriz elkartu ondoren, Iturriozeko norabidea hartu dugu Gazumeko hego isuri aldetik mendi martxa bukatzeko.
Elkartzeko ordua eta tokia: DVko parkinean goizeko 09:30etan Iturriozera 10ak aldera iristeko. Kotxez joango garenez, ahalik eta kotxe gutxienen artean banatzen saiatu beharko gara..
Iturriozera nola iritsi:
Izen ematea eta istripu asegurua:
Txangoan parte hartzeko izen ematea formulario bidez egin beharko da, bertan adierazi istripu asegurua nahi duzuen edo ez (gogoratzen dizuegu 3.4.5.eta 6. mailako ikasleek bakarrik dutela asegurua. Gainontzekoak libre zarete guk eskeintzen duguna kontratatzeko, horretarako formularioan adierazi beharko duzue eta 2,5€ ordaindu irteera egunean kirol batzordeko ordezkariren bati)
Plana: Oraingoan Debara joango gara, bertan Zumaiarako bidea Flysh ezagunetik igaroz egingo dugularik. Ibilbidea Debako tren geltokitik hasiko dugu, flysh-etik igaro eta bidetik bakoitzak eramandakoa bazkaldu ostean Zumaiara iritsiko gara bertan bueltako trena hartzeko.
Ibilbidearen mapa: (kontrako norantzan)
Elkartzeko ordu eta lekua: joateko bi aukera proposatzen ditugu, tenez (Euskotren) edo kotxez.
Trenez: kotxea etxean utzi nahi duzuenok Debarako trena Lugaritzeko geltokian 8:53 an har dezakezue. Debara 9:43an iristen da.
Kotxez 30 minutu inguru irauten du Donostiatik Debara bidaiak.
Ibilialdia 09:50 hasiko dugu (puntualak izan 5 minutu baino gehiago ez dugu itxarongo).
Nola iritsi Debako Euskotren geltokira: Oraingoan garraio publikoa erabiltzeko aukera dago eta hau erabiltzea gomendatzen dugu. Hala ere kotxez joateko nahia edo beharra duzuenentzat jakin arazten dizuegu geltokiak ez duela aparkalekurik baina ondoko kaleetan bada non aparkatu. Zumaiara iristean Debara bueltatzeko trena hartu beharko da ibilgailuak hartzera.
Izen ematea eta istripu asegurua:
Txangoan parte hartzeko izen ematea formulario bidez egin beharko da, bertan adierazi istripu asegurua nahi duzuen edo ez (gogoratzen dizuegu 3.4.5.eta 6. mailako ikasleek bakarrik dutela asegurua. Gainontzekoak libre zarete guk eskeintzen duguna kontratatzeko, horretarako formularioan adierazi beharko duzue eta 2,5€ ordaindu irteera egunean kirol batzordeko ordezkariren bati) Formularioa: