Noiz: 2016ko apirilaen 24ean
Plana: Oraingoan ibilbide motza proposatzen dizuegu, 5ko eta 150m-ko desnibelarekin. Txikienentzat oso aproposa.
Berritasun modura ibilbidea hasiko dugun lekura iristeko bi aukera emango ditugu, lehena kotxez (A aukera) eta bigarrena topoa eta bizikleta uztartuz (B aukera).
A aukera.
10:00tan DVko parkinean zuzenean Ola sagardotegira kotxez joateko.
10:30tan ibilbidea hasiko dugu guztiok batera
B aukera.
9:09 topoa Lugaritzen Ficobaraino
9:50 Ficobatik Ola sagardotegiraino bizikletaz (4,3km gehiena bidegorritik)
10:30 A aukerakoekin ibilbidea hasi.
Ibilbidea amaitu ondoren Olatik Ficobara bizikletaz (Hendaiako pasarelatik 7km gehiena bidegorritik)
Ficoba Lugaritz topoz.
Ibilbidearen mapa:
Bizikleta ibilbidearen mapa:
Izen ematea eta istripu segurua:
Txangoan parte hartzeko izen ematea formulario bidez egin beharko da, bertan adierazi istripu asegurua nahi duzuen edo ez (gogoratzen dizuegu 3.4.5.eta 6. mailako ikasleek bakarrik dutela asegurua. Gainontzekoak libre zarete guk eskeintzen duguna kontratatzeko, horretarako formularioan adierazi beharko duzue eta 2,5€ ordaindu irteera egunean kirol batzordeko ordezkariren bati)
Izen emate formularioa