Kaixo,
Probaren inguruko xehetasun guztiak web orrian
Izen emateko epea zabalik dago jada!
http://orientacionmiramon.blogspot.com.es/
Aurten berriro GOT klubarekin kolaboratuko dugu Miramon Orientazio proban. Aurten gainera Alebinak eta Benjaminak sailkapena izango dute eta eskola kirolaren barruan izango da Foru aldundiarekin eta mendiko federazioarekin.
5 ibilbide izango dira:
–Oria. 1-2 km. Lehenengo aldiz egiten dutenentzat. Familientzat zein 14 urtetik beherako gaztetxoentzat.
–Laranja. 3-4 km. Noizbait orientazio proba batean parte hartu dutenentzat
–Gorria. 5-6 km . Orientazio probetan parte hartu izan dutenei zuzendua.
–Ikasleak. 1-2 km . Ikasleentzat. Oria bezalako ibilbidea.
–Korrelin. 100m . 3-7 urte umeentzako proba. (marrazkiekin eta inguru txikian)
Froga hau orientaziorekin lehen kontaktua izateko oso egokia da adin guztietako parte hartzaileentzat prestatua bait dago. Adin guztietako haurrentzat pentsatua dago noski, beti ere heldu batek lagunduta (familian parte hartzea gomendatzen dugu helduek haurrekin batera ekintzari ahalik eta etekin handiena ateratzeko)
Ez da froga lehiakorra (norberak bere buruarekin duena bakarrik), naturarekiko gertutasun bat bilatzen dugu, baita inguruan natural bateran moldatzeko gaitasunen hobekuntza ere. Lursailen, landaredi eta espazioaren ulermena lantzeko oso egokia.