Ulia eta Txikiraid Lizarra (Kronika eta argazkiak)

Azken bi ekintzen kronika txiki bat eta argazkiak

Ikasturtean zehar burututako orientazioko azken proba ekainaren 4ean parte hartu genuen. Egun euritsua egin zuen arren Uliako kobazulo, amildegi eta bideetatik zehar balizak bilatzen disfrutatu genuen.
Gipuzkoako 15 ikastoletako ikasleak aurkeztu ziren, horien artean Ibaiko zenbait familia. San Ignacio-La Salle eta Herri Ametsa eskoletatik hasi zirenak ibilbide horitik banaka edo familian parte hartu zuten.
Aurreko aldian bezala, opari gisa parte hartzaile guztiek diploma eta buffa jaso zuten.
Aragazki batzuk
Eta emaitzak

Ekainaren 11ean Lizarrako TxikiRaid-a ospatu zen non eguraldi eguzkitsu eta beroaz disfrutatu ahal izan genuen. Egindako eguraldia oso aproposa izan zen zenbait proba egiteko, hala nola: erreka gurutzatzeko proba, arku tiroarena, rokrodomoan eskalatzekoa, memoria eta kalkuluarena, mikroorientazioarena, BTT-n ibilbidearena eta Lizarra eta inguruetako trekkina.
Jai giroa ziurtatua handi eta txikientzat. Adin ezberdinetako pertsonentzat zenbait ibilbide egoki. Amaieran denentzat bazkaria eta txikientzat opariak (litxarkeri batzuk eta talde bakoitzarentzat bizikletentzat bi botilatxo). Eta amaitzeko, Lizarrako igerilekuetara sartzeko sarrerak, euro batean. Egun borobila
Hemen argazki batzuk.

Hurrengo urtean elkar ikusiko dugu ekintza berriekin!!