Todas las entradas de: Ibai Gurasoak

Golden 5 – Hitzaldia maiatzaren 4an

Guraso agurgarriak:
Golden 5” (Elkarbizitza hobetzeko programa) hitzaldiaren gogorarazi nahi dizuegu . Hitzaldia maiatzaren 4an, 17:30etik 19:30era izango da gimnasioan.

Hizlaria Mª José Lera izango da, Sevillako unibertsitateko psikologian
doktorea  eta  programa  honen  sustatzaileetariko  bat.  Europa  mailan,
errekonozimendua eta sariak jaso dituen programa da eta eskola giroan eragina du,
ikasleen motibazioan eragin positiboa izanik.

Ibai Ikastolan duela 3 ikasturte ezagutu genuen “Golden 5” programa eta gaur
egun klaustro osoa bertan murgilduta gaude. Ingeleseko “Gold” (Urrea) hitzetik
datorren programa honek ikasle guztiek dizdira egitea du helburu, urreak bezalaxe.

Ikastetxeak Mº José bezalako pertsona bat bertara ekartzeko egin duen
ahalegina kontuan izanik, eta hitzaldi hau ETXEKO ELKARBIZITZAra zuzendua izango
denez, bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Hitzaldira ezingo da haurrekin etorri. Haur Hezkuntzako ikasleentzat doako
haurtzaintza zerbitzua eskainiko da.

Antolaketari begira, hitzaldian zenbat pertsonek parte hartuko duten jakin
nahiko genuke. Horretarako,  idazkaritzari abisatu apirilaren
28rako.

IGEko eta eskolak elkarrekin antolatutako hitzaldi bat da.

Izen-ematea: ekainak 1etik 23ra antolatutako tailer eta jolasak

Guraso agurgarriak;

Matrikula-epea bukatu da

Ekainaren 1etik 23ra arratsaldez egingo diren eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen hasi gara.

Ekintzaren ezaugarriak:

  • Lekua: Ibai Ikastola
  • Ordutegia: 15:00 – 17:00
  • Diru kopurua: 95,00 € / ikasleko
  • Haurrak non jaso: 17:00’tan Karlos Santa Maria Plazan (Ibaetako frontoiaren alboan)

Izen ematea gauzatzeko, web* gunea erabili mesedez edota ondorengo inprimakia bete eta bertan eskatzen diren dokumentuekin batera idakaritzan utzi.

Izen ematearen epea: maiatzak 8a baino lehen.

Adeitasunez,

Eguerdiko jardueren batzordea.

Izen ematea web* gunetik gauzatzeko:

  • Beherago aurkituko duzuen formularioa osatu
  • Maiatzak 8rako, ordainketaren kopuru guztia egin beharko da haurra bakoitzaren IZENA eta BI ABIZENAK aipatuz. Euskadiko Kutxan: 3035 0235 28 2351005505
  • Posta elektronikoaren bitartez (jarduerak@ibaigurasoak.eu) ondorengo dokumentuak bidali:

Ekintza bertan behera uzteko aukera antolakuntzaren esku geratzen da gutxieneko parte hartzaile kopurua lortzen ez bada.

Apirilak 1eko partiduak

BENJAMINAK

3.MAILA

RUGBYA Anoetako mini estadioan 11:00

4.MAILA

Eskubaloia

4 IBAI IKASTOLA A 4 AMASORRAIN B lar. 13:10 DONOSTIA BENTABERRI KIROLDEGIA

4 JAKINTZA C 4 IBAI IKASTOLA B lar. 12:20 DONOSTIA BENTABERRI KIROLDEGIA

ALEBINAK

5.MAILA NESKAK

LIZEOTARRAK -C- IBAI lar. 12:00 DONOSTIA AIETE – 2

5-6. MAILA MUTILAK

AMARA BERRI H.I. “B” IBAI IKASTOLA lar. 09:00 DONOSTIA MATIGOXOTEGI (H.Artificial)

6.MAILA NESKAK

IBAI IKASTOLA SANTA TERESA “A” lar. 12:30 DONOSTIA MUNDAIZ GABRIEL VERKÓS (H.Artificial)

BERTAN BEHERA – Orio: 8.1km / 370m mendi irteera

Noiz: 2017ko Apirilaren 2an  BERTAN BEHERA

Asteburuan izango dugun eguraldia dela eta,   txangoa bertan behera uztea erabaki dugu.

Plana: Ibildiea honako hau da:
Oriotik Kukuarrira igo hegoaldeko bidea hartuta eta ondoren Oriora jeitsi Kukuarriko iparraldetik.
Ibilaldia 10:30tan hasiko da kirol kaiaren ondoko parkinetik, (A8aren azpian)

Mapa/Ibilbidea:

Nola joan Oriora:
Oriora joateko bi aukera daude: kotxez edo trenez. Kirol batzordetik garraiobide publikoak erabiltzea aholkatzen dugu.

  • Lugaritzetik topoz joatekotan, 09:53ko topoan elkartuko gara eta Oriora 10:13rako iritsiko gara. Ondoren, 15 minutuko ibilaldia izango dugu parkinera iristeko.
  • Kotxez joanez gero, Igaratik Orioko parkinera 10 minutu dira, beraz, kotxez joango direnak Igaratik 10:15tan irtetzea komeniko litzateke.

Istripu asegurua: Mendiko federazioko edo antzeko asegururik ez dutenek, badute egun horretarako asegurua hartzerik, ondorengo formularioa beteaz eta 2,5 euro ordainduz. Lehen hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek dagoeneko badute asegurua, beraz ez dute honen beharrik izango. Asegurua nahi duenak formularioa bete eta 2,5 euro ordaindu beharko ditu. Ordainketa egunean bertan kirol komisioko norbaiti egingo zaio.

Formularioa:

Martxoak 25eko partiduak

BENJAMINAK

3.MAILA

RUGBYA Anoetako mini estadioan 11:00

4.MAILA

Eskubaloia

4 JAKINTZA D 4 IBAI IKASTOLA A lar. 12:20 DONOSTIA BENTABERRI KIROLDEGIA

4 IBAI IKASTOLA B 4 JAKINTZA B lar. 13:10 DONOSTIA BENTABERRI KIROLDEGIA

ALEBINAK

5.MAILA NESKAK

IBAI LIZEOTARRAK -A- lar. 10:00 DONOSTIA AIETE – 2

5-6. MAILA MUTILAK

IBAI IKASTOLA DEUTSCHE SCHULE lar. 10:00 DONOSTIA HERRERA

6.MAILA NESKAK

LA SALLE IKA. “B” IBAI IKASTOLA lar. 09:00 DONOSTIA CESAR BENITO

Aisialdiko jarduerak haurrentzat – Martxoak 18-19

Donostiaeuskaraz.eus
Asteburuko aisialdiko jarduerak haurrentzat- Martxoak 18-19
Eriz Magoa: Emozioaren Magia Martxoa 18 • 17:30
Larrotxene K.E. (Intxaurrondo)

Gehiago irakurri >

Maitagarri amandrea (A Simple Wish, 1997) Martxoa 18 • 17:30
Tomasene K.E. (Altza-Larratxo)

Gehiago irakurri >

Baserrian Amets, Eidabe Martxoa 18 • 17:30
Ernest Lluch K.E. (Amara)

Gehiago irakurri >

Kartoibiraka, Markeliñe Martxoa 18 • 17:00
AIETE K.E. (Aiete)

Gehiago irakurri >

Ballerina Martxoa 18 – 19 • 16:45
Antiguo Berri Zinema (Antiguo-Ibaeta)

Zinema

Gehiago irakurri >

Argiaren ilusioa Martxoa 18 • 17:00
San Telmo Museoa (Parte Zaharra)

Erakusketak

Gehiago irakurri >

JoLabs Haur eta familientzat tailerrak Martxoa 18 • 10:00 – 13:00
Tabakalera (Egia)

Tailerrak

Gehiago irakurri >

Aho bete amets: sortu, kantatu, irudikatu, dantzatu Martxoa 18 • 17:30 – 19:00
Tabakalera (Egia)

Tailerrak

Gehiago irakurri >

Euria, Markeliñe Martxoa 19 • 18:00
Larratxo K.E. (Altza-Larratxo)

Gehiago irakurri >

Parketarrak Martxoan Donostiako hainbat auzotan: Aieten, Altzan, Amara Berrin, Anorgan, Bidebietan, Egian, Igeldon, Itxaurrondon, Loiolan, Loiolako Erriberan, Parte Zaharrean. Saioak non eta noiz izango diren ikusteko klikatu hemen: http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/euskara-erabili/sekzioak/parkean-euskaraz–parketarrak-egitasmoa edo agendan: http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/agenda
Donostiako Udaletxea
Donostiako Euskara Zerbitzua
Konstituzio plaza 2 20003 Donostia, Gipuzkoa tel: 943483750 faxa: 943483765 •
Udala_euskara@donostia.eus
Euskararen Hiria
Arazoak baldin badituzu buletin hau ongi ikusteko mesedez hemen klikatu zure nabigatzailean ikusi ahal izateko.

Agenda osoa hemen: http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/agenda