Eguneroko artxiboak: 2018 martxoa 4, igandea

Kontsumobide Jolasean Aste santua eta Pazko astea

“KONTSUMOBIDE JOLASEAN”tik jaso dugun informazioa eransten dugu:

Aste santua eta Pazkoa 6-12 urte bitarteko pertsonentzat

Doako tailerrak

Izen ematea: martxoaren 21era arte

Bi txanda: martxoaren 26tik 28ra eta apirilaren 3tik 6ra (10:00etatik 13:00etara)

Zarategi pasealekua 82-84 atz. Intxaurrondo (Donostia-San Sebastián)

Deitu: 943 02 25 90 edo idatzi: formacion-guipuzkoa@kontsumobide.eus

Informazio gehiago

Gurasotasun positibo hitzaldiak Hirukide

BAIKARAtik jaso dugun informazioa:

Hirukide elkarteak antolatuta Martxoak 6an  Donostian izango den hitzaldi interesgarri baten informazioa bidaltzen dizuegu.

Informazio gehiago

Online-jokoa, kirol-apustuak eta substantziarik gabeko bestelako mendekotasunak  adingabeen artean. Nola prebenitu familiatik bertatik?

HIZLARIA: Psikologian Doktorea eta Deustuko Unibertsitateko Psikologia Irakasle
Titularra. Psikologia eta Osasun arloko Deusto Psych I+D+i unitate
klinikoko Haur eta Gazteen sailaren arduraduna. Adingabeen eta
nerabeen “substantziarik gabeko mendekotasunen” arloko aditua

Aiete Kultur Etxean, Martxoak 6. 19:00

DOAKO SARRERA. JESARLEKU KOPURU MUGATUA

Informazio gehiago: hirukide@hirukide.com

Abesbatzen emanaldia – Musikenen

Guraso agurgarriak:

Ibai ikastolako 50. urteurrena ospatzeko, Ibaeta, Luberri eta Ibai ikastolako abesbatzen emanaldia izango dugu martxoaren 23an, arratsaldeko 19:00etan, MUSIKENEko egoitzan.

Sarrera bakoitzeko 5€tako diru laguntza eskatzen da. Sarrerak  Ikastolako idazkaritzan eskola orduetan eskuratu ahalko dituzue martxoaren 1etik aurrera.

  1. Urteurrena Batzordea