Todas las entradas de: Ibai Gurasoak

Azaroak 8 mendi irteera

Familia agurgarria ,

Datorren azaroaren zortzian, Ilae eta Ibai ikastolako kirol komisioak antolaturik, 2015-2016 ikasturteko lehen mendiko txangoa izango dugu.

Irteera ikastolako haur guztiei eta familia guztiei zuzenduta dago.

Ibilbidea: oraingoan Aresotik irtenda Ulizar (866m) mendira igoko gara eta buelta. Informazio gehiago nahi duenak esteka honetan aurki dezake (profila, altuera tartea, mapa…)
http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=36368

Irteera erreza izango da eta adin desberdintasunak izango direnez ez dugu inoren pausua estutuko.

Irteera Ordua: azaroaren 8an goizeko 10:00tan geldituko gara Diario Vasco parean dagoen aparkalekuan. Bertan antolatuko ditugu ibilgailuak ahalik eta gutxien eramateko.

Janari eta edaria: bakoitza bere janari eta edaria eramateaz arduratuko da. Kantinplora eta bazkaria eramatea gomendatzen dugu.

Asegurua: lehen hezkuntzako 3,4,5 eta 6. mailako ikasleek badute eskola kiroleko asegurua. Segururik ez duzuen gainontzekoentzat (mendian federatua egotea adibidez) guraso elkarteak eguneko segurua izateko aukera ematen dizue 2,5€ ren truke.

Asegurua lortzeko ondorengo formularioa bete beharko duzue datorren ostirala azaroak 6ko gaueko hamabiak baino lehen (Datuak seguroari pasatzeko dira).

Hala ere gogoratu bakoitza libre dela asegurua kontratatu edo ez kontratatzeko.

Inskripzioak: Gorogatu parte hartuko duzuenak aldez aurretik jakin arazi behar duzuela. Horretarako bi bide izango dira: Idazkaritzan (interneta ez dauzkazunok) edo Inskripzioko formularioa betetzen.

Inskripzioko formularioa.

Besterik gabe, mendiko egun polit honetara txiki, ertain eta handiak etortzera animatzen zaituztegu, baita gure ereduaen bidez haurrei naturaz gozatzen irakastea ere.

Kirol batzordea.

2maila kirolak

Kaixo Guztioi,
ikasturte hasierako zirkularra bidaltzen dizuet,
Ondo izan!
Xabi.

***********************************************************************************
Donostia, 2015eko irailaren 25a
Familia agurgarria:

Bigarren mailakoen eskola kiroleko saioen berri emateko idazten dizuegu.

Kirol saioak datorren astelehena urriaren 5ean hasiko dituzte 2A taldekoek, 2B taldekoek aldiz urriaren 7an asteazkena.
Gogorarazi ordutegia arratsaldeko 16:45tik 17:45etara dela.

Aktibitatea egiteko jantzia egokia ekarria behar da, hau da, txandala edo galtza motza eta zapatilak. Komenigarria da aldatzeko jantzia ekartzea, norbearen garbitasuna zaintzea baitugu kirolaren helburu garrantzitsu bat ere.

Zalantzak argitzeko kirol koordinatzailearekin harremanetan jarri.

Besterik gabe, adeitasunez

Kirol Batzordea

Euskara ikastaroak

Guraso agurgarriok:
Donostiako Udaleko Euskararen Zerbitzuak xede du Donostiako euskararen erabilera normalizatzeko tresna izatea. Aipatu
xedearen barruan dago helduen euskalduntze eta alfabetatzea indartzea. Horrexegatik laguntzen ditu diruz 2015- 2016an ere gurasoentzako ikastaroak.
Helburua

  • Hizkuntza ezagutzen ez dutenentzat oinarrizko baliabideak eta guraso euskaldun zaharrentzat aberasteko ikastaro bereziak antolatzea.

Iraupena

  • 60 ordu (Azaroa-maiatza)

Asteroko klase koporua

  • 2 ordu

Ordutegia

  • astean bi egunetan

Ordutegia aukeratzeko

  • 15:30/16:30 edo
  • 18:30/19:30

Talde koporua

  • 9-15 ikasle
  • Si no hay un mínimo de 9 alumnos por nivel no sale grupo.

Matrikula kostea

  • 60 €

Lekua

  • IBAI IKASTOLA

Parte hartu nahi baduzu, dei ezazu ikastolara zure izena, euskara maila eta nahiago duzun ordutegia esateko. Epea Urriaren 2an bukatzen da.

Agur bero bat
IGE