Orokorra kategoria artxiboak

Kategoria: orokorra

Kontsumobide Jolasean Aste santua eta Pazko astea

“KONTSUMOBIDE JOLASEAN”tik jaso dugun informazioa eransten dugu:

Aste santua eta Pazkoa 6-12 urte bitarteko pertsonentzat

Doako tailerrak

Izen ematea: martxoaren 21era arte

Bi txanda: martxoaren 26tik 28ra eta apirilaren 3tik 6ra (10:00etatik 13:00etara)

Zarategi pasealekua 82-84 atz. Intxaurrondo (Donostia-San Sebastián)

Deitu: 943 02 25 90 edo idatzi: formacion-guipuzkoa@kontsumobide.eus

Informazio gehiago

Gurasotasun positibo hitzaldiak Hirukide

BAIKARAtik jaso dugun informazioa:

Hirukide elkarteak antolatuta Martxoak 6an  Donostian izango den hitzaldi interesgarri baten informazioa bidaltzen dizuegu.

Informazio gehiago

Online-jokoa, kirol-apustuak eta substantziarik gabeko bestelako mendekotasunak  adingabeen artean. Nola prebenitu familiatik bertatik?

HIZLARIA: Psikologian Doktorea eta Deustuko Unibertsitateko Psikologia Irakasle
Titularra. Psikologia eta Osasun arloko Deusto Psych I+D+i unitate
klinikoko Haur eta Gazteen sailaren arduraduna. Adingabeen eta
nerabeen “substantziarik gabeko mendekotasunen” arloko aditua

Aiete Kultur Etxean, Martxoak 6. 19:00

DOAKO SARRERA. JESARLEKU KOPURU MUGATUA

Informazio gehiago: hirukide@hirukide.com

ELURTEA-Azken oharrak

Ikastolak bidalitako informazioa: 2018-02-28  14:53 

Guraso agurgarriak,

Azkenik ohar honen bidez adierazi nahi dizuegu, Eskola kiroleko jarduerak bertan behera geldituko direla.

Adeitasunez,

ZUZENDARITZA eta KIROL ARDURADUNA

Ikastolak bidalitako informazioa: 2018-02-28  12:35 

Guraso agurgarriak,
Oraingoan adierazi nahi dizuegu autobus zerbitzurik egongo ez denez, eskolara
datozen haurrak oinez bueltatu beharko dutela etxera edo zuek jaso beharko dituzuela
16:45etan eskolan.
Mesedez kotxez igotzen hasi baino lehen ziurta ezazue errepidearen egoera ezbeharrik
gerta ez dadin.
Adeitasunez,

ZUZENDARITZA

ELURTEA-OHARRA 2018-02-28 – 8:10

Ikastolak bidalitako informazioa: 2018-02-28 8:10

Guraso agurgarriak,

Elurtea dela, momentu honetan dagoen egoera kontuan hartuz adierazi nahi dizuegu:

– Autobus garraiorik ez dagoela

– Kotxez ezin dela eskolara iritsi

– Jangela zerbitzua ezin dugula bermatu.

Goizean zehar, egoeraren berri emango dizuegu emailez eta web orriaren bitartez.

Adeitasunez

ZUZENDARITZA

Guraso elkarteko oharra-Mobilizazioak

Familia agurgarria,
“Lan-baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki” lelopean, ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek
datozen 3 hilabeteetarako hainbat mobilizazio iragarri dituzte unibertsitatez kanpoko
irakaskuntza publikoan.
Honakoak dira hauen aldarrikapenak:

  • Ratioak gutxitu, langile kopurua handitu! Ba al dakizu gela bakoitzean gero eta
    ikasle gehiago dagoela eta jarraipen pertsonala egitea gero eta zailagoa dela? 2008tik gaurdaino 39.000 ikasle gehiago daude hezkuntza publikoan eta irakasle kopurua ez da maila berean igo.
  • Ikasle guztien duintasuna bermatu! Ba al dakizu Heziketa Bereziko ikasleek
    dagozkien baliabideak baino gutxiago jasotzen dituztela?
  • Liburutegiak bizirik! Ba al dakizu eskolako liburutegi eta mediatekak sustatu
    ondoren, hauek giza baliabide gabe uzten ari direla, plaza murriztu edo desagertu delako?
  • Haurreskolak doakoak! Ba al dakizu 0-2 urteko hezkuntza ez dagoela denon
    esku eta haur bakoitzaren familiak urtean 2000€-tik gora ordaindu behar duela?
  • Ordezkapenak lehen egunetik! Ba al dakizu irakasle bat gaixotzen denean,
    hainbat egunetan ordezkoa ez dela bidaltzen? Erkidegoan guztira 44.000 lanegun
    ordezkatu gabe geratzen dira ikasturtero.
  • Behin-behinekotasuna gutxitu! Ba al dakizu behin behineko langileen kopurua
    altua dela eta urtez urte klaustroek aldaketa handiak izaten dituztela?
  • Ba al dakizu Heziberri proiektuaren bitartez LOMCE guztia aplikatzen ari dela
    adimistrazioa? LAB, ELA eta STEILASek Euskal Herriko Eskubideen Karta Sozialean
    jasoa dagoen hezkuntza ikuspegiarekin bat egiten dute: “pertsona guztiek hezkuntza publiko, euskaldun, plural, laiko eta doakoa eskuratzeko eskubidea dute, aniztasuna integratuko duena eta berdinzalea izango dena generoaren ikuspuntutik (hezkidetza) eta ikuspegi kritikoa sustatuko duena. Hezkuntza sistema propioa izango da eta euskal curriculum deritzana garatuko duena aldarrikatzen dugu”.

Hauek dira datozen hilabeteetan egongo diren mobilizazioak:

  • Ostiralero elkartaratzeak egongo dira 12:45tik 13:00tara El Diario Vasco alboko
    biribilgunean.
  • Urrian, hainbat itxialdiz gain, batzar eta hitzaldi anitz ospatuko dira eskola
    ezbedinetan.
  • Urriaren 28an, larunbata, manifestazioak izango dira Gasteiz, Donostia eta Bilbon.
  • Azaroan “borroka asteak” izango dira sektore ezberdinetan. Honakoa da plangintza:
    o Lehenengo astea: Haurreskolak. Azaroaren 9an lanuztea.
    o Bigarren astea: sukaldari eta garbitzaileak. Azaroaren 16an lanuztea.
    o Hirugarren astea: Heziketa Bereziko langileak. Azaroaren 23an lanuztea.
    o Laugarren astea: irakasleak. Azaroaren 30ean lanuztea.
  • Abenduaren 12an sektore guztiek lanuztea egingo dute.

Aurreko ikasturtean gertatu zen moduan, LAB, ELA eta STEILAS irakaskuntza publikoko
familien ordezkariekin (guraso elkarteak, federazioak eta EHIGE) harremanetan jarri dira,
mobilizazio hauen aurrean gure babesa eskatuz.

Ibai Ikastolako Guraso Elkarteak, administrazioa gure seme-alaben oinarrizko eskubideak
urratzen ari dela uste du, honek ez baitu kalitatezko hezkuntza publiko bat bermatzen.

Ondorioz, mobilizazio hauei buruzko informazioa eman eta gure erabateko atxikimendua
adierazi nahi dugu; eta hiriko gainontzeko guraso elkarteekin batera, urriaren 28ko
manifestazioan izango gara.

Hau dela eta, urriaren 28ko tanborrada entsegua bertan behera uztea erabaki dugu.
Bukatzeko, urriaren 28an Alderdi Ederren ospatuko diren ekintzetan (makillaje tailerra,
globoak, musika etab.) parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Manifestazioa arratsaldeko 5etan hasiko da, eta bertara mozorroak eta zarata ateratzeko tresnak (zartaginak) eraman ditzakezue.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan,

Ibai Ikastolako Guraso Elkartea.

Ibai Ikastolako 50 urteurrena

Guraso agurgarriak,

Aurten Ibai Ikastolak bere 50. urteurrena ospatuko du eta bertako Guraso Elkarteak gonbite berezi bat helarazi nahi dizuegu.

Urteurrena ospatzeko ideia bilketa bat egiteko asmoa dugu eta horretarako bilera bat egingo dugu urriaren 2an, arratsaldeko 6etan.

Bertara, ikasleak, gurasoak, irakasleak, hezitzaileak, Ikastolako beste langileak eta bertatik pasatako oro dago gonbidatuta.

Honakoa, erronka zaila baina, aldi berean, hunkigarria da eta zuen laguntza behar dugu ospakizun berezi bat antolatu ahal izateko.

Animatu!

IGEko ohar informatiboa

Egiten ditugun lanen eta antolatzen diren jardueren berri ikastolako familiei ematearren ohar hau argitaratzen dugu:

IGEren ardurak:

  • Ikasleek kurtsoan zehar erabiltzen duten materiala eskuratzen du: boligrafoak, arkatzak, koaderno, karpeta, folio, kartulina, margo, errotuladore…

  • Ikastolako Ikasturteko Programan antolatzen diren eta Eusko Jaurlaritzak ordaindu beharrekoak ez diren jarduera osagarrien gastuen ordainketa egiten dugu:

    • Museo, antzerki, zine, etabrretrako garraio eta sarreren gastuak

    • Egun bat baino gehiagoko irteeretako garraio eta lo egitearen gastua.

    • 1.go eta 2. mailan hilabete bateko igeriketa ikastaroa egiten dute eta garraioaren gastua ere gure konturakoa da. Ikastolatik Benta Berriko kiroldegira jon etorria.

    • Ikasturte bukaerako txangoak (6. mailakoa barne, asteburuko egonaldia )

  • Ikasleek eguerdian egiten dituzte jarduerak antolatzen ditugu: judo, zeramika, euskal dantza, dantza modernoa, antzerkia, abesbatza eta musika eta mugimendua.

IGE batzordeak monitoreak eta erabiltzen den materiala ere ordaintzen du.

  • Eskola kirolaz ere arduratzen gara:. Multikirola eta atletismoa, monitoreen kontratazioa, kirol guneak, lehiaketak…

  • Haur danborrada antolatzen dugu.

  • Ikasturtean zehar jarduera desberdinak antolatzen dira seme – alabak geure kulturan integratze ahaleginean: Olentzero eta Mari Domingi, Santa Ageda, Euskararen Eguna, Ibaetako festetan kolaboratzen dugu…

  • Ikasturte bukaerako festa antolatzen dugu.

  • Diru – laguntza desberdinen eskaera eta kudeaketa egiten dugu guzti honen kostua murrizte arren eta ikastolako guraso guztiontzat merkeago izan dadin.

Guztiari aurre egiteko, ikastolako familiek 27€ hilabeteko kuota ordaintzen dugu ikasleko. Kuota honen ordainketak eskubidea ematen dio ikasleari bere kurtsorako DAGOZKION JARDUERRETAN PARTE HARTZEKO ETA BERE IKASKETAK BURUTZEKO BEHARREZKOA DUEN MATERIALA ERABILTZEKO.

IGE Batzordea