Mendiko irteerak kategoria artxiboak

Kategoria: Mendiko irteerak

Eskax-Artikutza/ Mendi irteera irailaren 30an

Eskax-Artikutza-Eskax 11,790 km

Noiz: 2018 Irailaren 30an.

Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00etan eta 10:55etarako Artikutzako sarrerara iristea espero dugu. Kotxeak aparkalekuan utziko ditugu,aparkaleku guztia gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.

Norberak bere ogitartekoa eramango du.

Ibilbidea erreza haurrekin egiteko. Behin sarrera pasata, 400 metroetara ezkerreko bidea hartuta abiatuko gera basoan zehar. Artikutza herrira iritsiko gera eta han deskantsu bat hartu ondoren, basoan barrena sartuko gera berriro hasierako aparkalekura iritsi arte.

Mapa/Ibilbidea:

Powered by Wikiloc

Nola joan Artikutzara: https://goo.gl/maps/HUZbF8HNx6J2

Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko segurua daukate.

Pagoeta-Mendi irteera

Aiatik Pagoetako Gurutzerantz: 7.3km / 433m mendi irteera

Noiz: 2018ko Maiatzaren 20an.

Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00tan eta 10:25tarako Aiara iristea espero dugu. Kotxeak aparkatzeko, Aia erdian badaude aparkaleku txiki bat eta beste pare bat leku herrian banatuta. Herriko aparkaleku guztiak gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.

Norberak bere ogitartekoa eramango du.

Ibilbidean Zarautz eta Orioko kostaldea ikusi ahal izango dugu. Zenbait arrasto megalitiko zeharkatuko ditugu, eta aurreko mendearen hasieran ekaitzak uxatzeko ezarri zen “viacrucis” ospetsua.

Bukatzeko Aiara bueltatuko gara. Oso herri polita da eta herriko plazan gure umeak jolasten duten bitartean, helduek zerbait hartuko dugu.

Mapa/Ibilbidea:

caminar

 

Pagoetako tontorrak 7,33 km

 

 

Autor: MikelArrizabalagaAizpurua

 

Nola joan Aiara:

Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko segurua daukate.

Ibai ikastolako 50 urteurrenaren mendi irteera

Noiz: Apirilak 15, Igandea.
Ordua: 10:00
Non: Karlos Santamaria Plazan
9,12km / 298m

Irteera Ibaeta auzoko Karlos Santamaria plazatik egingo degu. Igarako poligono industrialetik barneratu eta bukaeraraino joango gara. Han pilotegi bidea hartuta bide asfaltatutik igoko gara Igelgo herriko plazaraino .
Herrian geratzeko aukera izango degu tabernan zerbait hartzeko edo parkean piska bat jolasteko.
Ondoren ibilbidearekin jarraituko degu eta herria pasa ondoren errepide ertzetik abiatuko gara 200 bat metro gutxi gora behera bidegurutz bateraino. Handik ezkerrera egingo degu eta jaisten hasiko gara Murgil bidea topatu arte. Behin Murgil bidea hartuta poligonora iritsiko gara berriro ere eta ibilaldia karlos santamaria plazan bukatuko degu .

Mapa:

Oianleku: 4,31km / 141m mendi irteera

BERTAN BEHERA

Eguraldi txarra egingo duenez mendi irteera bertan behera uztea erabaki dugu.

Noiz: 2018ko Otsaila 11an

Plana:  Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00tan eta 10:40tarako Kauso parkingera iristea espero dugu.

Bidean dauden mairubaratzak, Oianlekuko borda eta iturria, pottokak eta pagadiak, osagarririk onenak dira. Ikusgarriena Oianleku Ipar mairubaratza.

Norberak bere ogitartekoa eramango du.

Mapa/Ibilbidea:

caminar

 

Oianleku 4,31 km

 

 

Autor: Bizibidaia

 

Nola joan irteerara:

Eskiatzera irteera- otsailaren 25a

Nora:  Valdezcarayko eski estaziora.
Noiz: otsailaren 25ean.
Nola:  Ikastolako IGEK autobusa antolatuko du auzotik irtenda (goizeko 6:00ak aldera irtengo ginateke eta buelta 20:00tarako gutxi gora behera).

Prezioa:

  • AUTOBUSA BAKARRIK (ESKIATU NAHI EZ DUTENENTZAT) 15€
  • 10 URTETIK BEHERA AUTOBUSA + FORFAITA (SEGURUA BARNE) 33€
  • 10 URTETIK GORA AUTOBUSA + FORFAITA (SEGURUA BARNE) 39€
  • 10 URTETIK BEHERA AUTOBUSA+FORFAITA+MATERIAL ALOKAIRUA 46€ (kaskoa nahi duenak 4€ gehiago )
  • 10 URTETIK GORA AUTOBUSA+FORFAITA+MATERIAL ALOKAIRUA 52€ (kaskoa nahi duenak 4€ gehiago )

Familiengan pentsaturiko irteera da, haur guztiak arduradun heldu batekin joan beharko dira.

Izen emateko epeak: ikastolako familiek otsailaren 2ra arte lehentasuna izango dute, data honetatik aurrera nahi duen ororentzat irekiko dugu (familia, lagunak, ikasle ohiak…)

Izen emateako  beherago dagoen formularioa bete behar duzue.

Ez dugu eskiko klaserik antolatuko, nahi duenak estazioarekin harremanetan jarri eta modu partikularrean eskatu beharko ditu.

Otsailaren 16rako taldea osatuko ez bagenu bidaia bertan behera geratuko da.

Mendi irteera urtarrillaren 14an-Buruntza: 9.16km / 449m-Bertan behera

BERTAN BEHERA

Eguraldi txarra egingo duenez mendi irteera bertan behera uztea erabaki dugu.

Noiz: 2018ko Urtarrila 14an

Plana:Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00tan eta 10:15tarako Lasarteko Antsixura iristea espero dugu. Futbol zelai ondoan aparkatzeko leku gutxi dagoenez kale nagusian aparkatu beharko dugu. Betiko moduan geldialditxo bat egingo dugu ibilbidean, norbera bere hamaiketakoa eramateaz arduratuko da.

Ibilbidea zirkularra izango da, mendebaldeko aldetik igoera eta ekialdetik jeitsiera.

Mapa/Ibilbidea:

caminar

Buruntza 9,16 km

Autor: iñigo

Nola joan irteerara:

Ulia eta Txikiraid Lizarra (Kronika eta argazkiak)

Azken bi ekintzen kronika txiki bat eta argazkiak

Ikasturtean zehar burututako orientazioko azken proba ekainaren 4ean parte hartu genuen. Egun euritsua egin zuen arren Uliako kobazulo, amildegi eta bideetatik zehar balizak bilatzen disfrutatu genuen.
Gipuzkoako 15 ikastoletako ikasleak aurkeztu ziren, horien artean Ibaiko zenbait familia. San Ignacio-La Salle eta Herri Ametsa eskoletatik hasi zirenak ibilbide horitik banaka edo familian parte hartu zuten.
Aurreko aldian bezala, opari gisa parte hartzaile guztiek diploma eta buffa jaso zuten.
Aragazki batzuk
Eta emaitzak

Ekainaren 11ean Lizarrako TxikiRaid-a ospatu zen non eguraldi eguzkitsu eta beroaz disfrutatu ahal izan genuen. Egindako eguraldia oso aproposa izan zen zenbait proba egiteko, hala nola: erreka gurutzatzeko proba, arku tiroarena, rokrodomoan eskalatzekoa, memoria eta kalkuluarena, mikroorientazioarena, BTT-n ibilbidearena eta Lizarra eta inguruetako trekkina.
Jai giroa ziurtatua handi eta txikientzat. Adin ezberdinetako pertsonentzat zenbait ibilbide egoki. Amaieran denentzat bazkaria eta txikientzat opariak (litxarkeri batzuk eta talde bakoitzarentzat bizikletentzat bi botilatxo). Eta amaitzeko, Lizarrako igerilekuetara sartzeko sarrerak, euro batean. Egun borobila
Hemen argazki batzuk.

Hurrengo urtean elkar ikusiko dugu ekintza berriekin!!

Kirol batzordearen berriak

Arratsalde on,

Berriak Ibai kirol batzordetik:

Bi aktibitate ekartzen dizuegu,

  • Ekainak 4: Orienazioko proba Ulian. Hau “eskola kirola”ren barruan dagoenez familiak eta ikasleak murriztu prezioa izango dute. Eta gainera Buff-a eta diploma bat jasoko dute parte hartzen duten ikasleak.10:30tan Kurtso txiki bat izango dezute nahi duzuenok kirol hau ondo ezagutzeko.
    GOL Deporte escolar Ulía-DonostiaIzen ematea: http://gotorientazioa.org/izen-ematea-ulia/Azken orientazioko proba Oianlekun izan zen eta Ibai ikastolako familia batzuk egon ziren. Hemen argazki batzuk: https://drive.google.com/drive/folders/0B81T5_01ajnFNzJLdFY1WkF2alk
  • Ekainak 11: Abentura Raida. Parte hartzen da bikote taldean (ama edo aita seme-alabekin). Lizarran (Estella) izango da. Kirola familian egiteko modu oso ona da. BIzikleta, korrika, “habilitate” probak, memoriakoak, tiro edo “habilitate” probak gainditu beharko duzue. Ibai ikastolako batenbat apuntatuta dago eta erne ibili behar da zergatik bakarrik 50 talde izan dezakete. Taldeak banatzen dira: 6-8, 9-11, 12-14 urte.​
    txiki raid
    Izen ematea eta informazio dena: http://www.raidestella.com/p/ii-chiki-raid-familiar-de-norte-sur-14.html

Bi aukera ona dira zure umeekin kirola bizitzeko , eta kirolaren beste aurpegi bat ezagutzeko. Animatu zaitezte!!! Mendian ikusiko gara!!

BERTAN BEHERA – Orio: 8.1km / 370m mendi irteera

Noiz: 2017ko Apirilaren 2an  BERTAN BEHERA

Asteburuan izango dugun eguraldia dela eta,   txangoa bertan behera uztea erabaki dugu.

Plana: Ibildiea honako hau da:
Oriotik Kukuarrira igo hegoaldeko bidea hartuta eta ondoren Oriora jeitsi Kukuarriko iparraldetik.
Ibilaldia 10:30tan hasiko da kirol kaiaren ondoko parkinetik, (A8aren azpian)

Mapa/Ibilbidea:

Nola joan Oriora:
Oriora joateko bi aukera daude: kotxez edo trenez. Kirol batzordetik garraiobide publikoak erabiltzea aholkatzen dugu.

  • Lugaritzetik topoz joatekotan, 09:53ko topoan elkartuko gara eta Oriora 10:13rako iritsiko gara. Ondoren, 15 minutuko ibilaldia izango dugu parkinera iristeko.
  • Kotxez joanez gero, Igaratik Orioko parkinera 10 minutu dira, beraz, kotxez joango direnak Igaratik 10:15tan irtetzea komeniko litzateke.

Istripu asegurua: Mendiko federazioko edo antzeko asegururik ez dutenek, badute egun horretarako asegurua hartzerik, ondorengo formularioa beteaz eta 2,5 euro ordainduz. Lehen hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek dagoeneko badute asegurua, beraz ez dute honen beharrik izango. Asegurua nahi duenak formularioa bete eta 2,5 euro ordaindu beharko ditu. Ordainketa egunean bertan kirol komisioko norbaiti egingo zaio.

Formularioa: