Gure ikasleen artean mendizaletasuna sustatzeko asmoz Ibaetako lagunen auzo elkartearekin (ILAE) elkarlanari ekin diogu. Urte osorako egutegi bat antolatu dugu mendiko irteera ezberdinekin guraso zein ikasleentzat. Txangoak igande goizetan izango dira eta Pirineotara bi txango ere prestatu ditugu LH4, 5 eta 6. mailakoentzat.
Ondorengo puntu hauek kontutan hartu behar dituzue parte hartu nahi duzuenok:
Haurrak beti beraietaz arduratuko den heldu batek lagunduta joango dira txangoetara (asteburu pasak ezik, horiek haurrentzat bakarrik dira).
- Ibai ikastolako LH 3, 4, 5 eta 6. Mailako ikasleek eskola kiroleko asegurua dute baina hortik beherakoek eta helduek ez. Norberaren gain geratzen da gerta litekeenaren ardura.
- Hizkuntza nagusia Euskara izango da, gure helburuen artean euskararen erabilpenaren sustapena ere badago.
- Txangoak eguraldiaren arabera moldatu egin daitezke eta hau oso txarra denean bertan behera gelditzea ere posible da.
- Mendira joateko arropa egokia eraman behar dela kontuan hartu, bakoitzak bere motxila, oinetakoak, aldatzeko arropa, eskularruak etabar eramateaz arduratuko da eguraldiaren arabera. Egunerako janaria ere norberak eramango du.
- Txangoetara normalean kotxe partikularretan mugituko gara. Saiatu kotxeak guztiz betetzen ahalik eta kotxe gutxien mugitzeko.
- Ikasturtea bi bloketan banatu dugu. Bloke bakoitzak lau txango + asteburuko irteera bat izango ditu. Asteburuko irteerak, Fortuna kirol elkarteak antolatuko ditu eta LH 4, 5 eta 6.mailakoentzat dira, gurasoak ezingo dira joan.
Asteburuko irteerara joan ahal izateko ezinbestekoa da gutxienez aurreko 4 txangoetatik 2 tara joatea. Asteburu pasa hauetara joateko bakoitzak jasoko dituen zerbitzuengatik ordaindu egin beharko du (autobusa, lotarako lekua, materialaren alokairua, begiraleak).