Mendi irteera hau ez da burutuko, behar den ikasle kopurua nahiko ez da eta.
Ekintza honen ordez, asteburu berean Añarben izando diren bi orientazio probaren berri eman nahi dizuegu (lehenengoa larunbatean eta bigarrena igandean). Batera edo bietara izena eman dezakezue nahi izan ezkero. Miramonen bezela, denontzako OPEN ibilaldiak egongo dira (hasi berriak eta familientzat OPEN ORIA da aproposena) eta taldeka zein bakarka parte hartu dezakezue.
Adibidez:
- Froga elkarrekin egin nahi duen familia: kasu honetan denon izen ematea ez da beharrezkoa. Inskripzio bakarra egingo genuke (6€)+pintza bat alokatu (1,5€). Aseguratuta ez bagaude (komenigarria da), probarako asegurua eskeintzen da 2€ ordainduta familakide bakoitzarengatik. Familian lau kide izanda, adibidez: 6€ + 1,5€ + (4×2)€ = 15,5€ ordaindu beharko genuke.
Izen ematea egin ondoren, ordainketa egin eta mail bat bidali agertzen den helbide elektronikora aseguratu behar den pertsona bakoitzaren izen abizenak, NAN zenbakia, eta jaiotze data. Sailkapenean, izena ematen duten guztiak azalduko dira.
- Proba bakarka egin nahi duena: kasu honetan bakoitzaren izen ematea egin behar da, eta sailkapenean izen guztiak azalduko dira.
Informazio osoa (lekua, mapak, distantzia, izen emateak….) web honetan: probak.gotorientazioa.org
www.probak.gotorientazioa.org
Izena emateko epea maiatzak 17 (asteartea) 23:59tan bukatzen da