Hilabeteko artxiboak: iraila 2018

Euskara ikastaroa-Gurasoak, aiton-amonak, zaintzaileak….

Guraso agurgarriak,
Ikasturtea hasi berri dugu eta aurreko urteetan bezala, gurasoentzako euskara
ikastaroak antolatzen hasi nahi dugu Ibai Ikastolako Euskara Batzordean.
Pasa den urteko talde berdinak izango ditugu aurtengoan ere:

  • Oinarrizko maila (HABEko A1 eta A2)- Astelehenetan 14.45tik 17.15ra.
  • Maila aurreratua (HABE B1etik aurrera)- Asteazkenean 15.00tatik 17.00ra
    Aurtengoan, mintzapraktikan oinarrituko gara batez ere.

Ikastaroen antolaketa egite aldera, eskertuko genizueke zuen datuak bidaliko
bazenizkigute euskera@ibaigurasoak.eu helbidera:

  • Izen-abizenak:
  • Telefonoa:
  • Posta elektronikoa:

Edo formulario hau bete:

Ikastaro hauetan berria izanez gero, zure maila zein den jakin behar dugu. Horretarako,
sartu http://www.ilazki.eus/mailaketa web orrialdera eta hainbat datu sartu eta gero
(izen-abizenak, ikastolaren izena eta zure telefono zenbakia), egin ezazu bertako froga.
Ondoren, bidali iezaguzu lortutako emaitza euskera@ibaigurasoak.eu helbidera.
Azkenik, ikastaroen ordutegiak ez badira zure gustokoak, eskertuko genizuke beste
orduren bat proposatzea, ikastaro hauetaz ahalik eta jende gehien baliatzea nahiko
baigenuke.
Mila esker.
Ibai Ikastolako Euskara Batzordea

Eskax-Artikutza/ Mendi irteera irailaren 30an

Eskax-Artikutza-Eskax 11,790 km

Noiz: 2018 Irailaren 30an.

Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00etan eta 10:55etarako Artikutzako sarrerara iristea espero dugu. Kotxeak aparkalekuan utziko ditugu,aparkaleku guztia gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.

Norberak bere ogitartekoa eramango du.

Ibilbidea erreza haurrekin egiteko. Behin sarrera pasata, 400 metroetara ezkerreko bidea hartuta abiatuko gera basoan zehar. Artikutza herrira iritsiko gera eta han deskantsu bat hartu ondoren, basoan barrena sartuko gera berriro hasierako aparkalekura iritsi arte.

Mapa/Ibilbidea:

Powered by Wikiloc

Nola joan Artikutzara: https://goo.gl/maps/HUZbF8HNx6J2

Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko segurua daukate.