Hilabeteko artxiboak: azaroa 2021

BERTAN BEHERA-Uliatik San Pedrora-Mendi irteera 2021-11-28

BERTAN BEHERA

Igandeko mendi irteera bertan beher utziko dugu. Eguraldi txarra egingo du eta. Hurrengo arte! (2021-11-26 20:35)

Uliatik San Pedrora ( 7,91 km )

Noiz: 2021 Azaroaren 28

Plana: Oraingoan DV ko parkinean geratu beharrean, 10.20etarako Sagueseko saskibaloi kantxetan geratuko gera. Mendi martxari 10.30etan hasiera emango diogu. Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Ibilbidearen hasieran igoera gogor samarra izan arren,ibilbidea haurrekin egiteko aproposa da. Uliako zonalde desberdinak ezagutzeko aukera izango dugu beti ere Kantauri itsasoa bistaz galdu gabe. Hamaiketako on bat egin eta indarrak hartu ondoren, azken txanpari helduko diogu. San Pedro La plata itsasargiaren ondotik pasa eta San Pedroko Puntasera iritsiko gara eta handik San Pedro herrira. Behin txangoa bukatuta, autobusa, trena (Herreran) edo trago on bat hartzeko aukera izango dugu .

Mapa/Ibilbidea:

Powered by Wikiloc