Kultura eta Jaiak zehatz

Jai batzordearen kideek erakutsitako interesari eta esfortzuari gehitu beharko genioke gurasoek borondate onez egindakoa. Guztiei eskertu behar dizuegu parte hartze hori. Eta kontuan izateaz gain, gogoratu behar dugu, ezinbestekoa dela zuen laguntza.

Jai Batzordeak, IGEa osatzen duten beste batzordeak bezala, hainbat jarduera burutzen ditu ikasturtean zehar. Horien artean, ondorengo hauek aurki ditzakegu:

OLENTZERO

Euskadin, Olentzero da abenduaren 24an Eguberria iragartzeko ardura duena. Gabonetako pertsonaia berezi honi Olentzaro, Orentzaro, Onentzaro eta antzeko beste izen batzuekin ere deitu izan diogu.

Neguko solztizioa ospatzeko Kristo aurreko tradizio paganoarekin du harremana Olentzerok. Ospakizun horrek suarekin zerikusi handia du. Hasiera batean, Gabon-gauan tximiniako sutara botatzen zuten enborrari deitzen zioten Olentzero. Biharamunean, su horretako errautsak etxebizitzako ate nagusiaren aurrean sakabanatzen zituzten, etxea bera eta bertan bizi ziren guztiak urte berri osoan babesteko.

Urtez urte, egun horretan, ikastolako guraso elkarteak, Jai Batzordearen bitartez, Ibaeta auzoko Olentzero jaia antolatzen du. Olentzeroa bizkar gainean hartuta, trikitilariekin batera, auzoko leku ezberdinetan kantari ibiltzen gara. Erakunde ezberdinak bisitatzen ditugu, hala nola, adinduen eta desgaituen bizi-kalitatea hobetzeko helburua duen Matia Fundazioa.

Auzoko kalejiraren ostean, jaiak eskola barruan jarraitzen du, 2. Mailako gurasoek prestatutako hamaiketakoarekin amaiera emateko.

Denok zaudete gonbidatuta. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta hobeto pasatuko dugu. Hortaz animatu zaitezte gurasoak ere bai.

SANTA AGEDA

Urteroko ohiturari jarraituz, otsailak 4ean, Santa Ageda bezperan, bere omenez, baserritarrez jantzita, eta gaua heldu aurretik, makilak eskuetan hartu eta kalez kale, baserriz baserri, tabernaz taberna, koplak kantatzen ibiltzen gara Ibaetako kaleetan zehar.

Urtero bezala ekitaldiaren ondoko afari-merienda ikastolan bertan antolatuko da, Gabonetan egiten dugun bazkariaren moduan; horren guztiaren prestaketa lehen hezkuntzako 4º mailako gurasoei dagokie.

Beste jaiak antolatzeko egiten dugun bezela, egun batzu lehenago bilera egingo dugu ardurak banatzeko.

IKASTOLAKO FESTA

Ikastolako 6.mailako gurasoek jaia osoa antolatzen dute. Horretarako, festa aurretik hainbat bilera antolatzen ditugu, Jai Komisioak koordinatuta, egin beharreko guztiak aurrera eramateko.

Goizean zehar, haurrentzako tailerrak eta jokoak antolatzen dira, eta ondoren 3.,4.,5. Eta 6.mailako abesbatzak. Goizeko eta arratsaldeko jardueren artean, bazkaltzeko ordua izaten da. Arratsaldean, antzerkiak, haur hezkuntzaren saioak, euskal dantzak, txokolatada, ikasle eta gurasoen arteko txapelketak. Pailazoak, musika taldea, eta seigarren mailakoen ekitaldia izaten dira egunari amaiera ematen dietenak.

Horrela izanda, gurasoek elkar banatzen dituzte zaintza txandak, bai tabernan, bai ikastolako hainbat eremuetan, baita jangela eta garbitzeko txandak ere. Horretaz gain, kirol txapelketak, haur eta helduentzako jolasak, eta egun horretan beharrezkoak diren erosketa guztiak.

Komisioak aurreko guztia kudeatzeaz gain, egun horretan egitaraua osatzeko dauden jarduera ezberdinak antolatzeaz eta kontratatzeaz arduratzen da, hala nola, puzgarriak, pailazoak, musika taldeak eta abar.

Ikastolako irakasleak parte hartzen dute hainbat lanetan, dantza saioak adibidez. Pertsona guzti hauei esker, urtez urte, jaia aurrera ateratzen dugu.

Hona hemen urteotan erabilitako egitarauaren adibide bat:
IkastolaFestaEjEU