DANTZA MODERNOA PROGRAMA

Dantza ikastaroak ikastetxeetan lantzeko ideia, hezkuntza ritmikoaren ezagutza zabaltzearekin sortzen da. Musika dute ikasgai bezala eskolan non belarriaren bitartez lantzen da erritmoa. Ikastaro hauekin, erritmo hau, gorputz guztira iristea lortu nahi da.
Ez dugu, horregatik, ikasketa hau koreografien bitartez lantzen. Irakaslearen mugimenduak besterik kopiatzeak ez du erritmoa sentitu, bizi eta ulertzen irakasten. Oinarrizko pausoen ikasketa da funtsezkoa gure erakusteko moduan gero hauek erritmo desberdinetara eta gorputz hezkuntza erritmiko desberdinetan erabili ahal izateko.
Dantza modernoko ikastaroetan Hip Hop aren barne dauden estilo desberdinak lantzen dira: Old School (P Popping, Locking), New Style , Dancehall, Housedance, Waacking & Vogue. Mota bakoitzeko oinarrizko pausoak ezagutzea interesgarri iruditzen zaigu, musikak ematen digun emozioari lotua, sortzen diren mugimenduak libre atera daitezen.

HELBURUAK
Disfrutatzea eta estresa askatzea. Disziplina ere ikasten dute beraien egunerokotasunerako bai beste disziplina batzuetarako.
Beste onura batzuk ere ematen ditu:
Psikologikoak: dantzak kontzentrazioa eskatzen du gorputz guztiaren domeinua izan ahal izateko. Motibazio eta kostantzia ikasten dira.
Erabakiak hartzeko gaitasuna garatzen da, segurtasuna eta independentzia. Honek zuzeneko eragina dauka bakoitzaren autoestiman, sendotu egiten da.
Jende aurrean egiten diren ikuskizunen bitartez oholtzan ateratzearen bildurra gainezten da.
Espresibitatea ere lantzen dute eta musika eta mugimenduaren bitartez sentitzen dutena azaltzen ikasten dute. Honek komunikazio hobe batean eragitea dauka eta hortaz sozibilizatzeko gaitasuna ere haunditu egiten da.
Taldean lan egiten ere ikasten dute.
Musikaltasuna ere ikasten dute. Erritmoa ulertzearekin, musikaltasun hau sentintzen eta erabiltzen hasten dira. Kultura musikalan ere irabazten dute, musika desberdinekin lan egiten dugulako.

Onura fisikoak: flexibilitatea, koordinazioa, indarra, ekilibrioa, espazioarekiko perzepzioa eta kontrola lortzen dituzte.

Eguerdiko jarduerak itzuli