EGUERDIKO JARDUERETAKO ARAUTEGIA

ELKARBIZITZAREN KONTRAKO JOKABIDE DESEGOKIAK ez dira onartuko, hala nola:

  • Jangelako eta eguerdiko jardueretako monitoreei errespetu falta nabarmenak egitea.
  • Arduradunei kasurik ez egitea, baldin eta maiz gertatzen bada eta hauek errepikakorrak badira.
  • Kideak JOTZEA.
  • Kideak mehatxatu edota mespretxatzea.
Izena emateko, eskaera epe bat ezarriko da eta zirkular bidez jakinaraziko da. Aipaturiko epea luzaezina izango da. Epez kanpo egindako eskaerarik ez da onartuko, plaza librerik egon ezean.
Umeak jardueratik ezabatu nahi izanez gero, gurasoek eskuz idatzi eta izenpetutako dokumentua monitore zein idazkaritzari aurkeztu beharko diote.
Puntualitatea nahitaezkoa da.
Jarduerako hizkuntza bakarra euskara izango da.
Jarduera bakoitzak eskatzen duenari egokitutako arropa eramatea derrigorrezkoa da.
Materiala zaindu egin behar da eta jarduera amaitzean, monitoreei materiala jasotzen lagundu behar zaie.
Taldekideekin nahiz begiraleekin jarrera ona eta errespetuzkoa eduki behar da. Monitoreak eta jardueraren arduradunak ekintzetatik aste betez ikaslea kanporatzeko aukera dute. Kanporatzea 3 aldiz errepikatzen bada, ikaslea behinbetiko egotzia izan daiteke jardueratik, betiere, gurasoei aurrez jakinaraziz.
Ekintza burutzen ari denean, ikasle batek ez badu gogorik agertzen, edota ez badu ekintzak aurrera jarraitzeko moduko esfortzu egokirik egiten, begiraleak eta jardueraren arduradunak ekintzetatik aste betez ikaslea kanpora dezakete. Kanporatzea 3 aldiz errepikatzen bada, ikaslea behinbetiko egotzia izan daiteke jardueratik, betiere, gurasoei aurrez jakinaraziz.
Ikasleak behin eta berriz ekintzatik baja eman nahi duela badio, baina ez badu dagokion gurasoen baimena ekartzen, gurasoekin hitz egingo da egoera aztertu eta ebalaluatzeko.

Beharrezkoa denean, modu hontan jokatuko da:
Ikasle batek aukeratutako jardueran jarrera desegokia badu (irakasle eta kideekiko errespetu faltak, jarduera oztopatzea etab.), Ikastola familiarekin harremanetan jarriko da, ikaslearen jarraipena adoste aldera. Jarrera desegokiak jarraitzen badu, irakasleak (Ikastolaren babesarekin) ikasleari jarduera uzteko gonbidapena luzatuko dio, beti ere, familia jakinaren gainean jarri ondoren.

Eguerdiko jarduerara itzuli