Eguneroko artxiboak: 2019 otsaila 12, asteartea

Haur krossa-Ibaetako jaia

HAUR KROSA –  IBAETAKO JAIAK

Datorren Otsailaren 24 ean, igandea,  Ibaetako Jai batzordeak auzoko Krosa antolatu du Ibai Ikastolako kirol batzordearen laguntzarekin.

Ikastolako lehen hezkuntzako 2. mailatik hasi eta 6. mailara arteko  neska-mutil guzti-guztiak gonbidatuak zaudete krosean parte hartzera. Anima zaitezte eta zeuen lagunak ere anima itzazue.

Lekua: Lasterketa Errotaburuko parkean egingo da
Dortsalak: lasterketa bakoitza hasi baino  lehenago banatuko dira
Irteerak neutralizatuak izango dira
Irteeraren ordutegia mailaz maila:

MAILA JAIO-URTEA DISTANTZIA IRTEERA-ORDUA*
Mutil alebinak 2007-2008 1600 m 11:00
Neska alebinak 2007-2008 1200 m 11:10
Mutil benjaminak 2009-2010 800 m 11:20
Neska benjaminak 2009-2010 800 m 11:30
Aurrebenjaminak neska eta mutikoak 2011 400 m 11:40

*Parte hartzaile kopuruaren arabera aldaketak egon daitezke irteera orduetan.

Sariak: Parte hartzen duten guztien artean zozketatuko dira sariak

Suerta daitekeen min edo edozein eratako kalteei dagokienean , antolaketak ez du bere gain ezer hartuko

Parte hartu behar duzuenok, beheko galdetegia bete  Otsailak 21 baino lehen. Hala ere, izena ematea lasterketa bakoitza hasi baino 15 minutu lehenago ere onartuko da.